Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 17 de octubre de 2020

Jesusen ebanjelioa Lukasek dakarrenez

 

Onena ebanjelioa bera era jarraituan irakurtzea litzateke, 65 orrialde Testamentu Barria bertsioan, ez da Markosen bezain laburra, baina luzeegia be ez da.

Eginak liburuagaz batera tratatu beharko litzateke, arazo historiko eta literarioen ikuspuntutik, baina gu horretan ez gara sartuko oraingoan.




1.- Egilea



Lukas, Pauloren laguna, Flm 24 edo Kol4,14, baina bere estilo propioa.

80. urte inguruan huri helenistiko baten idatzi eban bere ebanjelioa, Grezian seguruenik.



2.- Lukasen alkartea


Lukasek amets egindako alkarteaz berba egiten dau beti. Berak gura eban modukoa.
50 urte igaro dira Jesus hil eta gero, eta luzatzen doa itxarote aldia. Ideala santutasuna da baina epelkeria eta kaskarkeriak ugaritu dira.
Zelan bizi aldi hau? Ze zentzun dauko jadanik gertatu dan Jaunaren etorreraren salbamena eta oraindino zehaztu ezin dan Jaunaren beste etorrera baten artean gertatzen dan aldiak?
Konbertitu beharreko Eliza batez dabil, salbamena konbertsiorako dei eta bide da.
Goiko agintariak be bai: Irakurri 5,8 Pedrori be pekatari deitzen deutso, ebanjelista bakarra holan deitzen.

3.- Ikuspuntu literarioa

Ikerketa zehatzak eta arduratsuak egin dauzela agertzen deusku Lukasek berak. Iturri ezbardinak erabili dauz. Ebanjelioaren erdian Markosi jarraitzen deutso, nahiz eta gauza batzuk kendu eta beste batzuk gehitu. Ia ia hiturik bat Q iturritik hartzen dau, Mateok baino zintzoago. Ia ia beste herena material propioa da.

Adituek ebanjelioa egituratzeko modu ezbardinak proponiduten dabez. Guk honako hau erabiliko dogu:
Hitzaurrea. Eskaintza (Lk1,1-4).
I.                    Jesusen aurkezpena (Lk1,5-4,13).
II.                 Galileako misioa (Lk4,14-9,50).
III.               Jerusalemera bidean (Lk9,51-19,28).
IV.              Jerusalemen (Lk19,29-21,38).
V.                 Pazko afaria, nekaldia eta biztuera (Lk22,1-24,49).
Jesusen Igokundea (Lk24,50-53).

a) Jaiotzaren kontakizuna, edo parabola, Markosek ez dakarrena.
b) Galileatik Jerusalemera, eta Eginak liburuan, Jerusalemdik mundu zabalera.
d) Teologia narratzailea. Fedea formulazio abstraktu eta zehatzen bitartez erabili beharrean, kontakizunen bidez. Narratzaile trebea benetan.
Adibidez: -Egin zuk be beste horrenbeste, 8. kapitulua, 53. or.
            -Ospatu daigun jaieguneko otordua, 9. kapitulua, 61. or.
            -Lazaro izeneko behartsu bat, 10. kapitulua, 69. or.




4. Teologia apur bat

4.1 Salbazinoa eguneroko gauzetan

a)      Lukas eta salbamenaren historia
Espiritua. Espirituaren presentzia da gizatasunean, hau eraldatuz, jainkotasuna zabaltzen danaren zeinu nagusia, Jesusengan hasi eta Eleizean jarraituz.
Poza eta bakea. Jaiotzan aingeruak.
b)      Jesus Jauna Salbazioaren sorburu
Bere adiskidetasuna eskaintzen deutse bere ikasleei (12,4). Irakurri testu hau. Orain guri be.
c)      Eleizean jarraitzen da Jesusen historia

4.2 Lau jarrera salbazinoa heldu ahal izateko
           
a)      Hitza entzun, bera zabaldu ahal izateko.
Arratiako Eleizea: Ebanjelioaren  ikasle misiolariak.
Marta eta Maria. Emauseko ikasleak edo matrimonioa.
b)      Lurreko ondasunekiko desatxikapena. Irakurri 14,33
c)      Otoitza. 70 aldiz agertzen da ebanjelioan eta 40 aldiz Eginak liburuan. Irakurri 18,1
d)      Kurutzerantza eta aintzarantza: joan, etorri, igo…

4.3 Umearoko ebanjelioa

a)      Eszena paraleloak, bi iragarpen eta jaiotza bi: Maria/Zakarias; Jesus/Joan.
b)      Umearen eta honen amaren misterioa.
c)      Mariaren kantika. Anaren kantika (1 Sm2).
d)      Aldarrikatutako mezua eta baieztatutako gertakaria.
Poz iturri: 1,14.28.44; 2,10 hurr. eta
Bake iturri: 1,79; 2,14.29 da Jesusen jaiotza. Irakurri testuak talde bitan.

Pozaren ebanjelioa


Bertute guztiz kristaua da poza. San Pauloren arabera, maitasunaren ondoren, bera da garrantzizkoena. Ebanjelio guztien artean, Lukasenak aipatzen dau gehiena. Jainkoak salbazinoa eskeini eta gizakiak onartzen dauenean sortzen dan eremua lakoa da:

-Jesusen jaiotza poz- eta alaitasun-giroak inguratzen dau (Lk1,14.44.47;2,10).
-Gauza bera gertatzen da Jesusek hirurogeita hamarrak predikatzera bialtzen dauzenean (Lk10,17.20.21).
-Bihotzbarritzeak be poza eragiten dau (Lk15,5.7.9.10.23.24.32; 19,6).
-Azkenik, berbiztuagaz bat egiteak sortu azoten dauan poza nabarmentzen dau Lukasek.

Poza, beraz, Kristo agertzeak (Lk1-2) eta Haregaz bat egiteak (Lk 24) jaio azoten dabe; baita ebanjelioaren mezulariek, zabaldutako iragarpenak (Lk 24) eta bihotzbarritzeak be.




Marconcini, Benito: Ebanjelio sinoptikoak, Bilbo, 2003, 131-154. or.
La Casa de la Biblia, Gaur iritsi da Salbamena. Lukasen ebanjelioa elkartean irakurtzeko gidaliburua, Donostia, 2010.
La Casa de la Biblia, Bibliaren irakurketarako hastapen ikastaroa, Bilbo, 2002.
Agustin Apaolaza, Jesukristoren Berriona, Estibaliz, 1999, 377-615. or.
Testamentu Barria, Bilbao, 2018, 143-146. or.


Zer eginak

1.- Ikasturte honetarako egunak eta gaiak zehaztu.

2.- Hurrengo batzarrerako:
Etxean landu kapitulu bat eta hemen azaldu taldean 15 minututan asko jota.

Taldea
Kapitulua
Gaia
Kanta
Nork

Egin zuk be beste horrenbeste, 8. kapitulua, 53. or.
Jerusalemera bidean
http://arratiaeliza.blogspot.com/2013/09/samariar-ona-parabola-kanta-eta-bideoa.html


Ospatu daigun jaieguneko otordua, 9. kapitulua, 61. or.
Errukiaren ebanjelioa
https://arratiaeliza.blogspot.com/2013/08/aita-ona-parabola-kanta-eta-bideoa.html


Lazaro izeneko behartsu bat, 10. kapitulua, 69. or.
Pobrezia eta aberastasuna











No hay comentarios: