Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 15 de marzo de 2017

Garizuma 3.0 Lurra ala ura. Ziurtasun bila


Ziurtasun bila, seguridade bila bizi gara.
Lurrean oinak, haizete eta ekaitzetatik libre.
Industria piloa bizi da gure seguridade egarria asetu gurean: igualatorioa, aseguruak, hermandadeak…
Ziurtasunak ardura bako bizimodu bat agintzen deusku.
Burukomin barik. Izu eta ikara bako egunak agintzen deuskuz.
Baina holan, luzaroan, bizitza ohikoa egiten da, errutina hutsa.
Atzokoa eta biharkoa paretuz, bardinduz.
Baina…


Ziurtasunezko bizitza horretan ustekabeak, errealidadea, eta bideko eskaleak desagertu egiten dira. Euren bedeinkapenak galdu daikeguz.
Ur gainean, munduaren eta itsasoaren korronteak, beti bidean, portuan aingura eta sokak lotu barik.
Seguridadeak, bere abantaila guztiak arren, badauka kostu bat...
Askatasuna eta sormena galtzen ditugu.
Herri eta kultura barriak ezin ezagutu.
Lurrera atxikita geratzen gara eta horri arrakasta deitu eta lurperatu egiten dogu.
Seguridadearen gainean lozorroan, hazia eta fruituak geratzen dira lurperatuta. Aukera asko jaio orduko hilda.
Hazi, garatu, egokitu, gehiago izan (nahiz eta gitxiago eduki) aukera horreek beti dagoz zabalik ziurtasunaren kateak ebagi ostean.
Espirituaren uraren korrontean dzanga egin eta bateatuen ur barriaz bide barriak ez itxi!
Hauts eguneko lur haretatik,
bateatutako Jainko seme-alaben uretara salto egin.

No hay comentarios: