Gabon zorion, zorion gabon!

miércoles, 1 de marzo de 2017

Garizuma 2017


Garizumako prestatze aldi honetan Arratiako Eleizeak, aurten be, hamaika aukera lagungarri eskeniko deuskuz: tailerrak, gazte topaketak, hitzaldiak, kantaldia, otoitzaldi edo erretiroa.

Badozu aukerarik! Aprobetxatu aukerok! Danon gustorako dozuz Pazkora era egokian heltzeko, sasoian ailegateko.



Martxoak 1, eguaztena: hautsak

Hautsak ezarriz emoten deutsagu hasiera 40 eguneko lasterketa honi. Hemen ez dago alperra baino beste galtzailerik. Asko ala gitxi, ekin eta jarrai, zure ahaleginari Jainkoak gehituko deutso falta jakon sua, garra, indarra, norabidea.
Itaundu zure parrokian ospakizunaren egun orduak.


Martxoak 4, zapatua: Taillerra: Gurasotasuna = Parentalidad positiva.

Lagungo familiari laguntza zentroagaz alkar lanean eratutako taillerraren hirugarren eta azken ekitaldia. Gurasoak euren artean eta sikologa dan Begoña Gorostiagaren laguntzaz, bere familian zoriontsu hazteko klabeak eta praktikak lantzen dabez.
Orain arteko esperientzia guztiz aberasgarria eta atsegina izan da, hainbat parrokietatik etorritako gurasoak parte hartuz. Erdu!
Ekitaldi hau erderaz izango da.
Igorreko parrokiko lokaletan, 15:00etatik 18:30etara.



Martxoak 11, zapatua: Gazte eta gaztetxoen topaketa Igorren. Gaia: Umeak dira, ez esklaboak.

Gure euskaldun bikarietatik etorritako 400 gazte eta gaztetxo inguru alkartuko dira otoitzean, jolasean, bazkarian, dantzan.
Gaia gogorra da baina beharrezkoa da lantzea: ume esklabutzaren kontrako kontzientzia hartzea eta salaketa egitea.
Igorrekoparrokian hasi eta frontoi eta aterpean ospatuko da topaketa hau.
Aurten Arratian ospatzen danez, katekesiko laugarren mailakoak be gonbidatuta dagoz topaketa honetara etorteko.
Igorreko parrokian hasita, 10:00etatik 18:00etara.

Arratiako gaztetxoen bilkura Bedian


Martxoak 18, zapatua: Otoitzaldia: Mikel Azpetia “Txo” laguntzaile

Presazko mundu honetan, aukera ederra gure martxa geratu, harnasea hartu, nora ete goazen astiro gogoeta egiteko.
Hamaika eskeintza daukazan mundu honetan, ordu batzuk emon Jaunaren Berbea entzun eta senide artean otoitz egiteko.
Sarriegi azal hutsean geratzen garan gizarte honetan, gure aukerak sakonduz, Jaungoikoagaz alkarrizketa serio eta gogotsu bat izateko zortea.
Hau guzti hau Mikel Azpeitia abadearen laguntzagaz egindako erretiroan.
Igorreko parrokian, 10:00etatik 13:00etara.



Martxoak 24, barikua: Kantaldia: Peio Ospital
Igorreko parrokian, 19:30etan

Nork ez ditu ezagutzen “Pantxoa eta Peio” iparraldeko kantariak? Ba Peio Ospital dogu bikote honen partaidea, orain musikari talde bategaz, pianoz eta kitarraz lagundurik, bere diska barriaren aurkezpena egingo deuskuna. Betiko kantak eta abesti barriak. Arnasa…  Hatsa… Bizia…
Espiritualtasuna lantzeko aukera musikaren hizkuntza unibertsalaz lagundurik.
Ekimenaren kostuetan laguntzeko, sarrera kobratu beharko da kantaldi honetan. Aurretiaz erosita 10 euro, eta egunean bertan 12 euro.
Sarrerak lekuotan erosi daitekez: Igorren Gau Lora kafetegian eta Zeanurin Jubilatuen Tabernan. Baita Arratiako parrokia guztietan.



Martxoak 31, barikua: Hitzaldia: Aintzane Ezenarro: Memorian oinarritutako bakea

“Gogora” Institutuaren zuzendari dogu Aintzane Ezenarro. Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideaz jarduten dauan institutua dogu berau, Eusko Jaurlaritzaren menpe. Urte asko  daroaz Aintzane Ezenarrok bakegintzan. Orain, lanpostu honetatik, inondik inora galdu ezin dogun ekarpena eskeiniko deusku: Memorian oinarritutako bakea: etorkizuneko bermea.
Hitzaldia euskeraz izango da eta ondoren itaunak egiteko aukerea.
Igorreko Lasarte Kultura Etxean, 19:00etan.



Antolatzailea: Arratiako Eliza. www.arratia.tk
Laguntzaileak: Gogora Institutua
                   Lagungo familiaren aldeko erakundea
                   Igorreko Kultura Etxea
                   Zulaibar Ikastegia


CUARESMA EN ARRATIA



1 de marzo: Miércoles de Ceniza

4 de marzo, sábado
Taller sobre Parentalidad positiva.
Parroquia de Igorre, 17:00
En castellano

11 de marzo, sábado
Encuentro de chavales y jóvenes de la IV. y V. vicarías en Zeanuri. 10:00

18 de marzo, sábado
Retiro oracional
Mikel Azpeitia, “Txo”
Parroquia de Igorre, 10:00

24 de marzo, viernes
Concierto de música con Peio Ospital y su grupo (ex Pantxoa eta Peio).
Entrada 12 euros y 10 euros comprando el billete con antelación.
Parroquia de Igorre, 19:30

31 de marzo, viernes
Charla: Aintzane Ezenarro, directora del Instituto Gogora de Memoria, Convivencia y DDHH.
Memorian oinarritutako bakea
Casa de cultura de Igorre 19:00

 

No hay comentarios: