Gabon zorion, zorion gabon!

sábado, 4 de marzo de 2017

Garizuma 3.0 Pekatutik libre egotearen tentaldia



Bizitzan aurrera goazen neurrian, konturatu egiten gara perfekzinoa, zorionez, guztiz ezinezkoa dala.
“Gure perfekzino ezak aurkitzea, horra hor gure perfekziona”, San Agustinen berbatan.
Pekatutik libre bizitzearen tentaldia, perfekzionaren tentazinoa handiak dira. Ezin badogu lortu, itxurea egin sikeran.
 
Jende aurrean gagozanean itxura hori emoteko, hona lau pausu, ume batek be badakiz eta:
Obeditu. Eritxia eskatu. Jarraitu. Isildu.
Arazoa bihurtu daiteke bizitza estiloa egiten badogu.
Instituzio, alderdi edo komunikabideen arauak obeditu.
Pertsona egokiei eritxia eskatu.
Jendeari jarraitu, Bizentek egiten ei eban lez.
Isilik egon sufrimenduaren aurrean ez badago ondo ikusita.
Eta arazorik larriena da, hori guzti hori sinistu egiten dogunean, eta bestearen itxurakeria salatzen dogunean, gureaz konturatu barik.
Partiduko arbitro eta auziaren epaile bihurtzen garenean, kontuz!
Eta hau luzaroan mantentzen bada, herritar batengan harrokeria dana, fededun batengan pekaturik larriena da, haren aurrean itsuturik gagoz eta.
Garizuma honen hasieran, eskatu daiogun Jainkoari pekatutik libre egotearen tentalditik libratu gaizala
Legearen Jainkoaren ordez, maitasunaren Jainkoak izan dagian tokia guregan.

No hay comentarios: