Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 30 de marzo de 2016

Hogei urtez elizaz arduratzen: ospakizuna apirilaren 15ean izango da.



1996. martiaren 30ean, Arratiako 13 laikok, formazio luze eta sakon baten ondoren, eliz bidaltzea ospatu eben. Hogei urtez Eleizeaz arduratzen. Gogoratzeko eta ospatzeko eguna. Ospakizuna Diman izango da apirilaren 15ean, barikua.







Gure Arratiako Elizaren azken urteotako historiatxoan hiru pausu nabarmendu geinkez: ospatzaileak, pastoral arduradun laikoak eleiz bialketagaz eta, baliteke, erreferente parrokialak.



1987 Ospatzaileak



Holan kontatzen dau sasoiko aldizkari batek:



“Meza ez diren fede ospakizunak, hilean behin mezak ematen diren toki eta ordu guztietan egiten dira, tokiz tokiko meza nagusia errespetatuz. Hartara herriko bikote seglar bana doa eta otoi, kantu, bibliaren irakurketa eta  eta berbalditxoa, Jaunartzea…”



1987. urteko urrian hasi zan esperientzia hau eta gaur egun meza nagusian be ospatzen dala ikusten dogu.






1996 Pastoral arduradun laikoen eleiz bialketak



   Parrokia guztietan zabaldu zan esku orri batek holan azaltzen eban:                      



Envío Eclesiak izango danaren aurkezpena



Gure Eleizbarrutian azken urteotan kristauak hezitzeko ahaleginaren azken txanpa heldu da dagoeneko. Eta gure Arratiako sektorean, elizan jagokozan hiru atal ezberdinetan prestatu dira gure arteko kristau talde batekoak. Eurei dagokie arduratzea, heziketa fase honen ostean, familia pastoraltza, karitas eta liturgia mailan egingo diran ekintzaz eta beste bete-beharrez, gure sektorean.



Hau guztiau Jesusen jarraitzaile guztien zorionerako danez, danok batera gogoratzeko eta ospatzeko batuko gara datorren apirilaren 15ean,

Barikua, Diman, arrastiko 8etan esker onezko otoitzaldian.

Ondoren afaritxo bat izango da gura daben guztientzat. Izena emoteko azken eguna: apirilaren 10ean.





Otoitzaldian eta afarian, gugaz izango doguz Andoni Gerrikaetxebarria, sasoiko Bikario Nagusia, Roberto Unzueta, sasoiko lurraldeko bikarioa, eta sasoiko abade batzuk laikoen heziketan lagundu ebenak.

Erdu!





Jaunaren Berbea




Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik (Jn 5, 1-3a. 5-16 )

Aldi haretan, juduen jai bat ospatzen zan, eta Jesusek Jerusalemera igon eban. Bada Jerusalemen, Ardien Atea dalakoaren ondoan, hebreeraz Betzata deritzon uraska bat, bost aterpe dituana. Aterpeetan gaixo asko egoten zan, lurrean etzunda: itsu, herren eta elbarri.


Bazan han hogeita hamazortzi urtez gaixorik egoan gizon bat. Jesusek, han etzunda ikusi eta aspalditik egoera haretan egoala jakinik, esan eutsan: «Gura al dozu osatu?» Gaixoak erantzun eutsan: «Jauna, ez dot inor ura mugitzean uraskara sartuko nauanik; ni heltzerakoan, besteren batek aurrea hartzen deust».

Jesusek esan eutsan: «Jagi, hartu ohatilea eta ibili». Une berean osaturik gelditu zan gizona ohatilea hartu eta ibilten hasi zan.

Ebanjelioan agertu jakun gaixoa legez, mendeetako paralisi baten gaixotik osatuak eta bialduak izan ziran. Bere lurraldean. Caritas, Liturgia eta Familia Pastoraltzako  arloetara.




2016 Parrokizainak



Bizkaiko Eleizearen gure Bikaritzaren beste apustu bat da hau. Erantzuteko indarrik izango ete dogu?






Bizkaiko Eleizearen Batzar Nagusiaren emoitza doguz bialketok!





20 AÑOS  SIRVIENDO A NUESTRA IGLESIA



El 30 de  marzo de 1996, 13 laicas de Arratia, tras un proceso de formación de tres años, recibieron la responsabilidad de la animación en tres campos pastorales de nuestra Iglesia: Caritas, liturgia y pastoral familiar. Un regalo del espíritu y de  responsabilidad eclesial que queremos recordar y celebrar con gozo.



Octubre de 1987



Comienzan los ospatzaileak o celebrantes a animar las celebraciones en ermitas y parroquias. Todavía se respetaba la misa mayor.

Hoy en día las celebraciones son auténticas ADAP o Asambleas Dominicales en Ausencia de Presbítero (cura), un domingo al mes en cada parroquia.





Marzo de 1996



Se celebra en envío eclesial de las primeras 13 laicas. Esta presente en vicario general Andoni Gerrika-etxebarria.



Un paso más en una Iglesia corresponsable, fiel al Concilio Vaticano II y a unos seglares adultos, formados y responsables, coordinados con los sacerdotes encargados.

Este es el momento que queremos recordar con agradecimiento y celebrar con esperanza, el próximo viernes, 15 de abril, en la parroquia de Dima. Nos acompañarán Andoni Gerrikaetxebarria, vicario general en aquella época, Roberto Unzueta, vicario territorial en dicha fecha, y varios sacerdotes que acompañaron en la formación a las personas enviadas.



A continuación cenaremos juntos todas aquellas personas que así lo deseemos. Hay que dar el nombre en la parroquia.  Último día para inscribirse a la cena el 10 de abril.





2016 Referentes parroquiales



Una nueva apuesta de nuestra Vicaría. ¿Tendremos fuerzas para asumir este reto?






Joan jakun garizuma

Heldu jaku poztasuna:

Kristo biztuta,

kendu bildurrak

Zabaldu alkartasuna.



Errukiaren urtea

Lora fruitu egitea

Errukitsuak izan gaitezen

Jesus eredu betea



Errukiaren fruitua

Asetzea gosetua

Egarri dana lagundu eta

Kanpoztarra onartua



Errukiaren argia

Pazko gabeko suzia

Kristoren argiz

jantzi gaitezen

Hedatuz bere grazia



No hay comentarios: