Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

lunes, 14 de marzo de 2016

Lemoa: Parkamenaren Jaia Motxila beteegi eroateak estorbu!

Martxoaren 13an Lemoan Familia mezea izan genduan eta bertan 3 eta 4. mailako katekesiko 17 umek parkamenaren sakramentua ospatu eben lehenengo aldiz.


Bizikletari onak behar-beharrezkoa dana bakarrik sartzen dau bere motxilan edo otzaran. Horixe egin genduan  ospakizunean, aurrera egiteko ostopo eta karga diren jarrera ezkorrak sutara bota eta Jesusen bidetik joaten laguntzen dabenak otzarara sartu.

Jaungoikoak ez dauka zalantzarik parkatzeko orduan. Parkamena hartzeko baldintzak oso argiak dira: geure hutsegiteak onartu, damutu eta aurrerantzean holangorik ez egin.  Bizitzan zehar sarri-sarri egiteko moduko ariketa, geure burua eta ingurukoak parkatuta  pozago biziko gara.



No hay comentarios: