Goazen 2024 Jarri bidean

viernes, 4 de marzo de 2016

Igorre: KTko umeak sakristia barriaren alde

Hona hemen batu eta zenbatu diran itsulapiko batzuk. Igorreko KTko mogida izan da sakristia barriaren gastuen ordainketan laguntzeko.

284 euro batu dira.
Baina oraindino itsulapiko gehiago itxaroten dira.

Sakristiako obrak lehen urteko uztailean hasi ziran, 132.450 euroko aurrekontu bategaz.


Gaur egun sakristia barria martxan dabil:

-kapilatxoa,
-bulego bi,
-artxiboa,
-komun super modernoa...

Eskerrik asko parte arte daben familia guztiei eta hona hemen zelan geratu diren obrak ikusteko bideo labur bat:


No hay comentarios: