Domekan Familia Ospakizuna

miércoles, 17 de agosto de 2022

Urtean zeharreko 21. domekea C urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.








URTEAN ZEHARREKO XXI. IGANDEA  -  ( C )

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Senideok, Domeka honetan, beste behin, Jaunak bere mahai inguruan alkartu gaitu.

            Alkartze honek munduko gizon-emakume guztiekin daukagun loturea gogoratzen deusku eta Jesusen pausoak jarraitzera  dei egiten deusku.

            Jesukristo bera buru dogula, esker onez, sinismenez eta pozez beterik, emon deiogun hasiera Eukaristiari.

 

            “Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu”

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, pekatari gareala jakinik, eskatu dagiguzan apaltasunez Jaungoikoaren errukia eta parkamena:

 

-       Jesus Jauna, bizirako bidea erakusten deuskuzuna. ERRUKI JAUNA

 

-       Jesus, Jauna, gizon-emakume guztiak maite dituzuna. KRISTO ERRUKI

 

-       Jesus Jauna, bananduta dagozan zeure seme-alabakin alkartzen zareana. E…

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is  66, 18-21

 

            Isaiasek iragarriko deusku, munduko herrialde eta hizkuntza guztietako jenteak alkartuko dituala Jaungoikoak bere herrian.

 

Erantzun salmoa: 116

 

            Jainkoari gorespen eta aintza emotea, ez da  israeldarrena bakarrik; atzerritarrak ere Jainkoa goratuko dabe. Eskertu dagigun Jesusengan emoten jakun salbamena eta bere testigu izateko gogoa barriztau dagigun

 

            “Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona”

 

Eb. 12, 5-7. 11-13

 

            Ebertarrei egindako idazkitik hartutako gaurko irakurgaiak kristau bizitzan, lokartu barik, aurrera egitera dei egiten deusku.

 

Lk 13, 22-30

 

            Jerusalenerantz doan Jesusek, guk jarraitu behar dogun bidea zein dan erakusten deusku. Onartu dagigun barri ona, pozez beterik, “Aleluia” abestuz.

 

 

JAINKO  HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko gure Aitari:

 

-       Elizearen alde: salbamenaren ezaugarri eta bide izan daitela munduko herrialde eta kultura guztietako gizon-emakumeentzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-       Gure arteko fededun guztien alde: Jaunaren deiari zabalik egon daitezan ate estutik sartzeko konbita jaso eta haientzat hartu dagiela. ESKATU…

 

-       Munduan zehar, zuzentasuna, solidaritza eta benetako bakea egiten ahalegintzen diran gizon-emakume guztien alde: euren lan ederrean iraupenez aurrera jarratu dagien. ES.

 

-       Eukaristia hau alkarrekin ospatzen dihardugun guztion alde: Gure eguneroko bizitzan lehenengo tokia bilatzen ibili barik, zerbitzari izatearen poza jaso dagigun. E.

 

Jainko Jauna, isuri egizu gugana gizon-emakume guztientzat dozun maitasuna eta zure salbamenaren dohaiaz oharturik  zerbitzari izan gaitezela. Horixe eskatzen deutsugu Jesukristo gure Jaunaren bitartez.  Amen.

 


AZKEN AGURRA

 

            Ospatu dogun Eukaristia honetan, Jaungoikoak deuskun maitasuna gozau eta sentidu dogu. Maitasun horrek bultzatu gagizala salbamena guztiei eskeintzera. Aste honetan zehar, zintzo bete dagigula eginkizun haundi eta eder hau.

 

            “ Jesus munduko Argia”…







URTEAN ZEHARREKO XXI. IGANDEA  -  ( C )

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Senideok, Domeka honetan, beste behin, Jaunak bere mahai inguruan alkartu gaitu.

            Alkartze honek munduko gizon-emakume guztiekin daukagun loturea gogoratzen deusku eta Jesusen pausoak jarraitzera  dei egiten deusku.

 

            Con frecuencia hemos reducido la Eucaristía a un cumplimiento, a una práctica aburrida y que poco o nada tiene que ver con el auténtico sentido. Por eso, de la mano de la Palabra de Dios, hemos de seguir atentos hasta descubrir al Dios Padre de Jesús, que siempre nos llama a la luz, pero en comunidad, en familia.

            La Iglesia, ha de seguir llevando al mundo el mensaje de entrega, de reconciliación, de paz que Jesús nos trae.

 

            Jesukristo bera buru dogula, esker onez, sinismenez eta pozez beterik, emon deiogun hasiera Eukaristiari.

 

            “Zein gozo ta eder dan guztiok alkartu”

 

DAMU OTOITZA

 

            Senideok, pekatari gareala jakinik, eskatu dagiguzan apaltasunez Jaungoikoaren errukia eta parkamena:

 

-       Jesus Jauna, bizirako bidea erakusten deuskuzuna. ERRUKI JAUNA

 

-       Jesus, Jauna, gizon-emakume guztiak maite dituzuna. KRISTO ERRUKI

 

-       Jesus Jauna, bananduta dagozan zeure seme-alabakin alkartzen zareana. E…

 

HITZAREN LITURGIA

 

Is  66, 18-21

            Isaiasek iragarriko deusku, munduko herrialde eta hizkuntza guztietako jenteak alkartuko dituala Jaungoikoak bere herrian.

            La salvación es para todos. Lo que Dios quiere es romper la desunión y los privilegios que equivocadamente hemos creado las personas. Estamos llamados a ser testigos de la salvación de Dios.

 

Erantzun salmoa: 116

 

Jainkoari gorespen eta aintza emotea, ez da  israeldarrena bakarrik; atzerritarrak ere Jainkoa goratuko dabe. Eskertu dagigun Jesusengan emoten jakun salbamena eta bere testigu izateko gogoa barriztau dagigun

Manifestemos la alegría de ser salvados y anunciemos la Buena Noticia que se nos da en Jesús

           

“Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona”

 

 

Eb. 12, 5-7. 11-13

 

            Ebertarrei egindako idazkitik hartutako gaurko irakurgaiak kristau bizitzan, lokartu barik, aurrera egitera dei egiten deusku.

            En esta lectura se nos dice que las personas hemos de mirar de frente a las dificultades para poder vencerlas, y que Dios es nuestro Padre que siempre está ayudándonos, pendiente de cada uno de sus hijos.

 

Lk 13, 22-30

En este caminar hacia Jerusalén, se nos invita a entrar por la puerta estrecha. No caigamos en la tentación de creernos mejor que los demás

            Jerusalenerantz doan Jesusek, guk jarraitu behar dogun bidea zein dan erakusten deusku. Onartu dagigun barri ona, pozez beterik, “Aleluia” abestuz.

 

JAINKO  HERRIAREN OTOITZA

 

Senideok, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko gure Aitari:

 

-       Elizearen alde: salbamenaren ezaugarri eta bide izan daitela munduko herrialde eta kultura guztietako gizon-emakumeentzat. ESKATU DEIOGUN JAUNARI

 

-       Para que todos los pastores de la Iglesia sepan estar cerca de las personas, aliviando sus pesares y ayudando en su proceso cristiano. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-       Behartsuen eta errefuxiatuen alde: pertsona lez onartuak izan daitezela eta beharrezko daben laguntza jaso dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

-       Para que nuestra comunidad parroquial abra sus puertas y su corazón a todas las personas, trabajando para que nadie sea excluido. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

Jainko Jauna, isuri egizu gugana gizon-emakume guztientzat dozun maitasuna eta zure salbamenaren dohaiaz oharturik  zerbitzari izan gaitezela. Horixe eskatzen deutsugu Jesukristo gure Jaunaren bitartez.  Amen.

 


AZKEN AGURRA

 

            Ospatu dogun Eukaristia honetan, Jaungoikoak deuskun maitasuna gozau eta sentidu dogu. Maitasun horrek bultzatu gagizala salbamena guztiei eskeintzera. Aste honetan zehar, zintzo bete dagigula eginkizun haundi eta eder hau.

            Que en nuestro caminar diario, siempre fiados del Amor de Dios  seamos capaces de dar frutos, puesto que hemos sido creados para poner en obra la bondad y el amor de Dios hacia toda la humanidad.

 

            “ Jesus munduko Argia”…







URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA


     Isaias Profetaren liburutik (66,18‑21)

     Hauxe dino Jaunak: ‑«Neu etorriko naz herri eta hizkuntza guztiak batzera; etorri eta neure aintza ikusiko dabe. Ezaugarri bat jarri dot euren gainean, euretatik bizirik gelditutako ba­tzuk bialduko ditut atzerrietara: Tarsisera, Pul eta Ludera, Mesok eta Rosera, Tubal eta Yabanera, ez nire entzuterik izan, ez nire aintzarik ikusi daben urrineko uharteetara.
     Eurak, atzerri guztietatik ekarriko dabez, Jaunari eskein­tzeko, zuen senide guztiak, zaldiz, burdiz, esku‑aulkietan, man­doz, eta dromedarioz, Jerusalengo mendi santura ‑halan dino Jaunak‑, Israelgo semeak euren opariak Jaunaren Etxe San­tura ontzi garbietan ekarten dabezan lez. Eta euren artetik ere hautatuko ditut, bai abade eta bai lebitar izateko.

Erantzun-salmoa       Sal 116, 1.2

Kanta Jaunari, lur Guztia.

     Gora ta gora, jende guztiok, Jainko Jauna;
herri guztiok, emon Berari gorespena.
     Guretzat dauan maitetasuna zein sendoa!
Agertzen deuskun leialtasuna betikoa!

            Ebertarrei egindako Epistolatik (12, 5‑7.11‑13)

     Senideok: Ahaztu egin jatzue, semeei lez, egin jatzuen erregu hau: «Ene seme, ez egizu txarto hartu Jaungoikoaren zentzaldia, eta ez zaitez kikildu, Harek hasarre egin deutsula‑ta. Jaunak, maite dauanari esaten deutso gogor, eta semetzat daukana zigortzen dau. Zuen ikasbiderako dozuez nekeak. Semeakaz lez dihardu Jaunak zuekaz. Ba al da aitarik, semeari agiraka egiten ez deutsanik? Edozein zigor, hartzen dan unean, ez jaku atsegin­garri, eta bai mingarri; baina, gero, halan hezi diranentzat bakezko eta zuzentasunezko frutua ekarten dau.
     Gogortu egizuez, bada, esku jausiak eta belaun lokatuak; ibilera zuzena emoiezue zuen oinei, herrena danik okertu ez daiten, bai ostera osatu.      

Jesukristoren Ebanjelioa San Lukasen liburutik (13, 22‑30)

     Aldi haretan: Bajoian Jesus herri eta auzoak zehar irakasten, Jesusalenera bidean. Eta norbaitek esan eutson: ‑«Jauna, gitxi al dira salbetan diranak?»
     Berak erantzun eutsen: ‑«Eginahalak egizuez ate estutik sartzen. Neuk dinotsuet: askok nahiko dabe sartu, eta ezingo dabe. Etxeko Jaunak jagi eta atea itxi dagianean, kanpoan gelditu eta ate joka hasiko zarie, esanez: «Jauna, edegiguzu». Baina erantzungo deutsue: «Ez dakit nondikoak zarien».
     Orduan zuok hasiko zarie esaten: «Guk zugaz jan eta edan dogu, eta zuk gure plazetan irakatsi dozu». Baina harek esango deutsue: «Ez dakit nondikoak zarien; alde nigandik, gaiztakeri egile guztiok!» Han izango da negarra eta haginen karraskotsa, Abrahan, Isaak, Jakob eta Igarle guztiak Jainko herrian ikusi dagizuezanean, zuok barriz handik kanpora bialduta! Sortaldetik eta sartaldetik, ipar eta hegoaldetik etorriko dira, eta mahaian jarriko dira Jainko erreinuan. Eta hara: bada azkenik aurrenen izango danik, eta aurrenekorik, azken izango danik.     

 

No hay comentarios: