Abenduko izarrak

viernes, 15 de marzo de 2013

Aste Santua 2013


Eleizkizunen ordutegia
Horario celebraciones
Gogoetak Meditaciones
Poemak






Adiskideekin afaltzea, kezkarik gabe bihotza irekitzea,
oinak garbitzea gozo-gozo eta errespetuz,
elkarrekin jandako ogi samur eta edandako ardo berri bihurtzea.
Jainkoaz mozkortzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea.
Gaixoak bisitatzea,
adineko jendea eta haurrak zaintzea,
gose denari jaten
eta egarri denari edaten ematea,
presoak eta gatibuak askatzea,
biluzi dena janztea,
etorkinari eta galdua denari ongietorri egitea,
hildakoari duinki lur ematea.
Bizi direnez ez ahaztea,
eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea.
Ez dakienari irakastea,
behar duenari aholku ona ematea,
oker dabilena bideratzea,
irainak eta lotsagabekeriak barkatzea.
Triste dena kontsolatzea,
hurkoaren ahuldadearekin pazientzia izatea.
Adiskideez eta etsaiez Jainkoari eskatzea,
eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea.
Zuzenaren alde lan egitea,
bake iraunkorra bilatzea,
armei «ez» esatea,
egitasmo partekatuetan buru-belarri jardutea,
geure diru-kontuak eta poltsak murriztea,
limosnak handitzea.
Azkeneraino maitatzea,
eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea.
Baso bat ur eskaintzea,
hitz kontsolagarri bat eskaintzea,
lege zuzengabeak salatzea,
norberaren negozio-bidaiei muga ezartzea,
zauritua lepoan hartzea
familiakoa ez bada ere,
neure etxetik eta ingurunetik
−zoko, talde, gaztelu− irtetea.
Hiri bat eraikitzea guztientzat,
eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea.
Ebanjelioaren araberako nahasmendua harrotzea.
Hark gu bezala maitatzea,
eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea. Etab., etab.
Keinu batek soilik, batek soilik, egiten dio gainezka
bizi-iturritzat eskaini diguzun maitasunari.
Gu hartu eta garbi gaitzan uzten badiogu, 
garbi izango gara, bainatu berria den haurra bezala, 
zure altzoan atseden hartzeko.
Garbi nazazu, Jauna!
Garbi gaitzazu, Jauna! 
Florentino Ulibarri

No hay comentarios: