Abenduko izarrak

domingo, 17 de marzo de 2013

Bedia, Igorre eta Zeanuriko gazte eta gaztetxoak Bikaritzako topaketan



Jesuiten Durangoko ikastetxean ospatu zan joan dan zapatuz IV-V-VI bikaritzetako gaztetxo eta gazteen zazpigarren topaketa. Pastoral Barruti (PB) desbardinetako bostehun neskato-mutiko inguru batu zan Durangon euren monitoreak eta gazte pastoralgintzako kontsiliarioak lagun ebezala.


“SÚMATE AL CAMINO, ELKARREKIN BIDEAN GORA” goiburua aukeratu eben aurtengo ekitaldirako. Hamarrak eta erdiak inguruan hasi zan topaketa, ikastetxean egin zan harrereagaz eta eguneko gaiari sarrerea egiteko balio izan eban bideoaren emonaldiagaz. Ondoren, eta ospakizunaren hasierako errito erara, PBetako talde guztien argazkien muntaia eskaini zan eta, prozesinoa balitz lez, PB bakotxeko ordezkari bi atera ziran, kandela eta bikaritzen mapa osatzeko erabiliko zan maparen zati bat eroiezala. Ondoren, Eukaristia ospatu zan, elizbarrutiko gotzaina buru zala, gazte pastoralgintzako kontsiliario batzuek eta ikastetxeko jesuita batzuek alkar-meza emon ebelarik. 

Eguerdiko 12:00ak inguruan, eta hamaiketakoaren ostean, ginkana jarri zan martxan ikastetxeko jolastokian. Honeek ziran, antolatzaileek azaldutakoaren arabera, jarduera horren helburu nagusiak: “Dibertimentuaren, adiskidetasunaren, batasunaren eta alkarri laguntzearen bidez mundua eraldatzeko era desbardinak ezagutu eta bidelagun doguzanakaz mundu hobea egin”. Jokoaren amaieran, eta proba guztiak gainditu ondoren, topaketaren goiburua jasoten eban panel handia eta bidea osatu ziran. Bide honetan, bakotxak bere eskuaren irudia ipini eban eta bertan bakearen, aldaketaren eta mundu hobea egitearen aldeko mezua idatzi eban. 

“Giro ona izan dogu eta neskato-mutikoek primeran pasatu dabe; egia esan, proba batzuk guztiz dibertigarriak ziran”, azaldu dau Esther Crespo IV-V bikaritzetan gaztetxo eta gazteen pastoralgintzarako arduradunak. ‘Bokata’ jan ondoren, jesuiten ikastetxetik San Antonio eta Santa Rita ikastetxera joan ziran FLASHMOB kolektiboa egiteko “eta talde desbardinek proposatutako abestiakaz dantzan jarraitzeko”. Era askotako musikak, koreografiek, mozorroek eta dantza desbardinek amaiera bikaina emon eutsen topaketari. 

Antolatzaileek jesuiten ikastetxeak eta San Antonio eta Santa Rita ikastetxeak emondako laguntza eskertzen dabe. “Euren laguntza eta prestasun barik ezinezkoa izango eitekean eta dana puntuan egotea. Bihotzez, eskerrik asko! Eta datorren urtera arte, orduan barriro alkartuko gara eta gure bikaritzetako gaztetxo eta gazteen pastoralgintzan gagozanok”.

Iturria: bizkeliza.org



VII Encuentro de preadolescentees, adolescentes y jóvenes

El Colegio Jesuitas de Durango acogió, el pasado sábado, la séptima edición del encuentro de preadolescentes, adolescentes y jóvenes de las Vicarias IV-V-VI. Unos 500 chavales se dieron cita en Durango acompañados por sus monitores y los consiliarios de juventud de las diferentes Unidades Pastorales (UPs).

No hay comentarios: