Hamalau urte dira azkenengoz ospatu zala sakramentu hau alkartean Zeanuriko Andra Mari parrokian. Etxe eta baserrietan gaur egun ere ospatzen da, familiak eskatuta, baina alkar ospakizun hau alaitasun eta pozezko jai bihurtu da, Garizuma honen erdian.
Aurretiaz hitzaldi gogoeta bi egon dira San Isidron, sakramentuaren balore ebanjelikoa azpimarratzeko. Hortan Zeanuriko Bizian gora alkarteak asko lagundu dau. Aita Martzel izan da hizlaria, eta berak esandakoari jarraituz, berak ere jaso dau sakramentua beste 27 zeaniztarrekin batera.
Herri otoitza sakramentua jaso dabenen lobak egin dabe, danak gaztetxoen taldekoak. Amaierean, abadeak kandelak bedeinkatu ostean, gazte nagusitxoagoak kandela bana oparitu deutsie sakramentua ospatu dabenei, otoitz honegaz batera:
Hartu eizue kandela hau
Eroan egizue etxera...
Jarri eizue oroigarri kutun eta maitetuen ondoan.
Biztu eizue...
Egun eta jazoera pozgarrietan.
Biztu eizue baita...
Egun eta une ilunetan,
isiltasunean sufritzen zagozienean.
Ospakizun guztian zehar, Aita Martzelek bertso batzuk kantatu zituan:
AGURRA
Aititamamak aurrean,
seme-alabak hurrean;
ilobak ere aurkitzen dira
hor aldamenean.
Untzinoa ospatzean,
kristinau
sinismenean
Zorionak ta on
deizuela
danon izenean.
ARGIZUZIAK EMOTEAN
Argi biztua
hartzen dozue / Untzinoa ospatzean
Eroan eta izan dedila / zuen argi
bihotzean.
Jesus Jaunaren presentziak dau /
argi hauxe ezaugarri,
poz-egunetan hau biztu eta / Jesus
gogora ekarri.
Gure bizitza
ordu ilunez / dago nahiko garraztuta,
Jesusek
poztu zagiezala / argitxo hauxe biztuta.
Seme-alabak eta ilobak / gaur hartu
hau akorduan:
Argi hau biztu aititamamen / heriotzako
orduan.
BEDEINKAZINOAREN
AURRETIK
Onean ezin gogaitu
baina beharko amaitu,
Aititamamok, Zorionak ta
bihotzez alaitu.
Osasun pozez
jarraitu
ta umore ona
zaindu;
zuok eta gu
Jainkoa maiteak
bedeinkatzen
gaitu.
Hona hemen erabili dogun gidoia:
GAISOEN UNTZIO EDO IGORTZA ELIZKIZUNA
Sarrera-oharra
Ondo
etorri, senideok, Espirituaren indarra Gaisoen
Untzioa hartuko dozuenok, eta zuen zaintzaile, laguntzaile eta familikoak.
Konturatzen
zaree? Hauxe da benetako Elizea: Eliza Pobrea (gaisoak, zaharrak, ezinduak,
euren laguntzaileak...), Eliza alkartua, bere ustea Jainkoagan dauana. Poztu
gaitezan.
Parroki
guztiko gaixoak ere gogoan euki gura ditugu, euren familiak eta osasun
langileak. Eskertzen dogu bihotzez euren beharra.
Sarrera-abestia “Zure
aurpegi bila”
DAMU OTOITZA
Beti ez
dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu
Aitaren eta anai-arreben etxera bueltatzea hobe dala uste. Horregaitik, isilune
batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]
• Erruki,
Jauna.
• Kristo,
erruki.
• Erruki
Jauna.
Otoitza
Jainko Aita,
zure seme Jesusen bidez zeru barri baten eta
mundu barri baten itxaropena emon deutsazu munduari.
Egin gagizuz zure seme Jesusen jarraitzaile sutsuak,
hitzez eta egitez gure anai-arreba gaixoei
itxaropena izateko arrazoiak emon deieguzan.
Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez... —Amen.
HITZAREN LITURGIA
Israeldarrek, basamortua igaro eta Palestinako lurraldera
heltzean, Pazko jaia ospatzen dabe. Askatasunean ospatzen daben lehenengo
Pazkoa dala gogoratuko deusku gaurko lehenengo irakurgaiak. Ordura arte,
"mana" izan da euren janaria; aurrerantzean, Jaungoikoak lurreko
frutuz janarituko ditu.
Lehenengo irakurgaia Josueren liburutik
(Jos 5, 9-12) (Bizian gora)
Egun
hareetan, Jaunak honan esan eutson Josueri: “Gaur kendu deutsuet Ejiptoko
lotsaria”.
Israeldarrak
Gilgal-en etxolatu ziran, eta hantxe ospatu eben Pazkoa, hilaren hamalauko
arratsaldean, Jeriko-ko zelaian. Pazko—biharamonean, egun horretan bertan, lurraren
frutuetatik jan eben; ogi-hilak eta gari-garau erreak.
Lurreko
frutuetatik jaten hasi ziranean, atertu egin zan mana. Israeldarrak ez eben gehiago manarik
jan, eta urte haretan Kanaan—lurreko frutuz janaritu ziran.
Jaunak
esana.
Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa
Israeldarren antzera, gu ere Jaunaren bila genbiltzan, eta
Jainkoa bidera etorri jaku, gu aske egiteko. Goratu daigun Jainkoaren maitasun
neurrigabea.
Jauna dot argi eta salbamen.
Bedeinkatu dagidan aldi oro Jauna
nire ahoan beti Haren gores
pena
Gailendu bekit bihotza
Jaunarekin,
poztu beitez apalak hori
entzutearekin.
Handietsi nirekin Jauna,
ospatu daigun batera Haren
izena.
Jaunaren bila nenbilen eta
entzun ninduan
bildur guztietatik atara
ninduan.
Ebanjelioa:
Liburu Santuetan aurkitu daitekeen
parabolarik ederrenetariko bat eskeintzen deusku gaurko Ebanjelioak: "Seme
ondatzailearena" deitzen jako, baina "Aita
onarena" deitzea egokiago izango litzateke.
Jesusen berbak entzun aurretik, abestu
dagigun Haren goralpena: "Aintza, Jesus, Zuri beti..."
Jesukristoren
Ebanjelioa San Lukasen liburutik (Lk 15, 1 3.11 32)
Aldi
haretan, zergalariak eta pekatariak piloka hurreratu ohi jakozan Jesusi
entzuten. Eta farisearrak eta idazlariak alkarregaz marmarrean hasi ziran
esanez «Honek ondo hartzen ditu pekatariak, eta jan ere egiten dau eurakaz».
Orduan
Jesusek parabola hau esan eutsen:
«Gizon
batek seme bi eukazan; gazteenak esan eutsan aitari: "Aita, emoidazu
dagokidan senipartea ondasunetatik" Eta aitak banandu egin eutsezan ondasunak.
Egun gitxi barru, seme gazteena, bere gauza guztiak batu eta urrunera joan zan;
eta nasaikerian bizi izanez, ondasun guztiak jan zituan.
Eukan
guztia eralgi ondoren, gosete handi bat sortu zan lurralde haretan eta
beharrizana sentitzen hasi zan mutila. Orduan herri haretako bategana joan eta
haren morroi jarri zan, eta harek bere larreetara txerrizain bialdu eban.
Txerriek jaten eben ezkurrez bete nahi izaten eban sabela, baina inok ez eutson
emoten.
Orduan
bere barrura bihurtu eta esan eban: "Hamaika morroi bada gure aitarenean
nahiko ogi daukala eta ni hemen goseak hilten! Jagi eta banoa neure aitagana,
eta esango deutsat: Aita, pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka; ez dot
gehiago zure seme izenik merezi; hartu naizu zure morroietako bat lez». Eta
jagi, eta bere aitagana abiatu zan.
Oraindino
urrun egoala ikusi eban aitak, eta erruki izan eban; joan zan arineketan
haregana, besarkatu eban eta mosuka hasi jakon. Semeak esan eutson: Aita,
pekatu egin dot zeruaren aurka eta zure aurka, ez dot gehiago zure seme izenik
merezi».
Aitak,
ostera honan esan eutsen bere morroiei: "Ekarri behingoan soinekorik
ederrena, eta jantzi egiozue; ipini egiozue eraztuna eskuan, eta jantzi
oinetakoak; ekarri zekor gizena, eta hil; jan daigun, eta jai egin: nire seme
hau hilda egoan eta biztu egin da ta; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu
ta." Eta hasi ziran jai egiten.
Seme
zaharrena soloan zan. Eta handik etxera hurreratzekoan, soinu eta dantzak
entzun zituan eta: morroi bati dei eginda, ha zer zan itaundu eutson. Morroiak
erantzun: "Zure anaia etorri da, eta aitak zekor gizena hil dau, semea
onik aurkitu daualako". Ha hasarratu egin zan, eta ez eban sartu gura. Eta
aita, urtenda, sartzeko erreguka hasi jakon. Baina semeak erantzun eutson
aitari: "Horrenbeste urtetan zure zerbitzuan egon, zure esanik behin ere
egin barik itzi ez, eta aumatxo bat ere ez deustazu sekula emon lagunartean
jateko; eta emagalduakaz bere ondasuna janda, zure seme hori etorri danean,
zekor gizena hil deutsazu".
Aitak
orduan : "Seme, zu beti neugaz zagoz, eta nirea dan guztia zeurea dozu;
jai egin behar genduan eta poztu, zure anaia hau hilda egoan eta biztu egin da
ta; galduta egoan, eta aurkitu egin dogu ta"»
HOMILIA
Untzio edo
Oliaduran...
1 Untzioa hartuko dabenen aurkezpena:
Izen-abizenak (Izenak esan eta aldi berean pantailan jarri)
2 Esku-ezarketea
Oharra
Abadeek orain
eskuak ezarri eta krismaz gantzutuko dabez gure senideak. Eskuak ipintea
eurengana datorren Jainkoaren doaiaren ezaugarri da, Espiritu Santuaren
indarra, Kristo biztuaren grazia. Bekokia eta eskuak krismaz igurtzeak,
eurengan Jainkoa dagoela adierazi gura dau, euren gorputz eta arimentzat indar
eta babes.
Gure otoitzaz
parte hartzen dogu sakramentu honen ospakuntzan.
Abadeak eskuak ezarten deutsez oliadurea hartuko
daben guztiei, asko badira, danen gain otoitza eginda. Bitartean, isilean egiten
dau otoitz elizeak.
3
Esker onezko otoitza
—Bedeinkatua zu, Aita
ahalguztiduna, gure Jaungoikoa: geugaitik eta geu salbatzeko bialdu zenduan
mundura zure Semea.
R/. Bedeinkatua zu, Jauna,
orain eta beti.
—Bedeinkatua zu, Jesukristo,
gure Jaun eta Jaungoikoa, Aitaren Seme bakarra: gizakion artera jatsi zinana
eta gure gatxak osatu zenduzana.
R/. Bedeinkatua zu, Jauna, orain eta beti.
—Bedeinkatua zu, Espiritu
Santu poz-emoilea, gure Jaungoikoa: zeuk laguntzen eta gidatzen gaituzu, eta
zeuk sendotzen dozu beti, zeure indarrez, gure gorputzaren makaltasuna.
R/. Bedeinkatua zu, Jauna,
orain eta beti.
† Jainko guztiz ona: Espiritu Santuaren grazia hartuko dabe orain
fedean zure zerbitzari honeek. Emon deiela oliadura honek laguntza euren
neke-minetan eta indarra euren makal-aldian. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
—Amen.
4
Olioztatzea
(Olio-ezarketa bi: lehenengoa bekokian eta
bigarrena eskuetan. Laguntzaile bat joan daiteke algodoi ugarigaz, olioztatu
ondoren olioa kentzen...) Sakramentua hartuko dabenak erreskadan jarriko dira,
familiak lagunduta hobe. Lerro bat edo bi egin daikeguz.
—Untzio santu honen bidez
eta bere erruki handiari esker, lagundu deizula Jaunak Espiritu Santuaren
graziaz.
* AMEN.
—Pekatutik atarata, salbatu
zaizan eta bizkortu.
* AMEN.
Bitartean,
kantuz lagundu:
Jauna, gure
Jainkoa, Bedeinkatua Zu! Edo/eta luzatzen bada
Zeru-lurren
egile zaran
Espiritu Santua:
Zatoz eta bete bihotzak,
biztu gugan
maite-sua
(bis).
Behartsuen Aita zaitugu,
lanpean atsedena.
Nahigabean gure barruko
poza sortutzen
dauana
(bis).
Zentzuari argi emonez
eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi
danok bihurtu
gaitzazu
(bis).
Aienatu gure etsaiak
ta arimako kalteak.
Gugan beti iraun daiala
Zuk emondako
bakeak
(bis).
Aita eta Semearekin
hirutan bat zarana
Orain hemen zaindu gagizuz,
gero eroan Zugana (bi).
Otoitza
Jainko Aita Ona. Begiratu maitasunez gure senideok,
edadeagaitik edo gaixoagaitik ahulduta
Untzio santuaren grazia eskatzen dabe,
euren gorputz arimen indargarri.
Espiritu Santuaren dohaiaren bitartez
sendotu egizuz fede eta esoperantzan,
danontzat pazientzia agertuz
zure maitasuna zabaldu dagien.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
Eskariak
† Senideok: gizon-emakume guztientzat argia eta bizia dan Jesusegaz
alkartuta, Jaungoiko gure Aitari otoitz egin deiogun: (gaztetxoak, untzioa
hartuko dabenen lobak balira hobeto)
- Gure Eliz
Amaren alde: gaixoak benetako altxor izan daizan, eta batez ere seme-alaba
galduengana hurreratzen jakin daian, eta euren ondoan egoten, eskatzen deutsugu Jauna.
R/. Entzun Jauna gure eskaria
- Gaixoak,
ezinduan edo gauza ez diran zaharrak daukezan familien alde: behar daben
pazientzia eta danetariko laguntza izan daien, eta jainko-poza zabaldu ahal
izan daien, eskatzen deutsugu Jauna.
R/. Entzun Jauna gure eskaria
- Gaixoen
zaintzaile eta laguntzaile guztien alde: euren lan astunean laguntza izan daien
beti, eta laguntza eskatzen ere jakin daien, eta euren bizitzarako aberasgarri
izan dakien, eskatzen deutsugu Jauna.
R/. Entzun Jauna gure eskaria
- Gu guztion alde: fedearen poza biziz
geure ingurukoentzat argi izan gaitezan, eskatzen
deutsugu Jauna
R/. Entzun Jauna gure eskaria
† Aita ona, entzun gure eskariak eta isuri zure maitasuna mundu osoaren
gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
—Amén.
EUKARISTIAREN LITURGIA
Eskeintzen
aurkezpena
† Bedeinkatua
zu, Jauna, zeru-lurren Jainkoa, zeure esku zabaletik hartu ditugu orain ekarri
deutsuguzan ogi-ardauok, lurraren indarrak eta gizakiaren lanak sortuak:
honeexek egingo jakuz biziaren ogi ta betiko zorionaren edari.
—Bedeinkatua
zu, Jauna, orain eta beti.
† Senideok:
egin daigun otoitz, guztiok batean, Eliza osoaren oparia Jaungoikoari eskeintzerakoan.
—Jainkoa
goresteko eta gizakiak salbatzeko.
Oparien
gaineko otoitza
Gaixoaldian eta zahartzaroan
aparteko zaintzaile maitalea zaran Jainkoa:
azaleratu eiguzu zure ahalmen eta indar hori
gure makaltasunean zeure graziak egin daian argi
eta zure errukiaren autorle gartsu izan gaitezan.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Amen.
A/. Jauna zuekin. .......... E/. Eta zure espirituarekin.
A/. Gora bihotzak. ............ E/. Jaunagan daukaguz.
A/. Eskerrak Jaungoiko gure
Jaunari. E/. Egoki da eta zuzen.
Egoki da, bai, Zuri eskerrak emotea,
Aita errukitsu eta Jaun ahalguztidun Horri,
Jesukristo gure Jaun eta Eroslearen bitartez.
Biziaren sorburu
eta gorputz-arimen sendagile dan zure Seme bakarrak
bere gain hartzea nahi izan dozu gure makaltasunak
une larrietan guri laguntzeko
eta oinaze aldietan gu santutzeko.
Oliadurako sakramentuaren ezaugarri honetan,
Elizearen otoitzaz,
pekatutik askatzen gaituzu,
Espiritu Santuaren graziaz indartzen
eta pazko garaipenean partedun egiten.
Zure ontasunaren ezaugarri honengaitik,
aingeru eta santuekin batean,
zure aintzaren goratzarrea (esaten) abesten dogu
aho batez kantari:
Santu, Santu,
Santua
diren guztien Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik daukaz zure diztirak:
Hosanna! zeru-goienetan.
Bedeinkatua Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna! zeru-goienetan.
Santu zara bai, Jauna,
eta santutasun guztiaren iturri.
Santu eizuz, ba, ogi-ardau honeik
zeure Espiritua isuriz,
Jesukristo gure Jaunaren
gorputz eta odol guretzat izan daitezan.
Berak, saldu ebenean,
eta bere gogoz kurutzera joiala,
ogia hartu, eta, eskerrak emonez,
zatitu eban, eta bere ikasleei emon eutsen, esanez:
HARTU EIZUE TA JAN GUZTIOK HONETATIK;
HAU NEURE GORPUTZA DA-TA,
ZUENTZAT EMONGO DANA.
Afal-ondoan bardin, kaliza harturik,
barriz ere eskerrak emonez,
bere ikasleei emon eutsen, esanez:
HARTU EIZUE TA EDAN GUZTIOK HONETATIK;
HAU NEURE ODOLAREN KALIZA DA-TA,
ITUN BARRI ETA BETIKOAREN ODOLA,
ZUENTZAT ETA GUZTIENTZAT
PEKATUAK PARKATZEKO ISURIKO DANA.
EGIZUE HAU NEURE OROIGARRI.
V/. Hau da
sinismenaren misterioa
R/. ZURE KURUTZE…
Jainko Aita ahalguztiduna:
gaixoak ikutuaz osatzen dauzen
eta neurritsuak izatera deitzen gaituen Jesus Jauna
altara gainean dogu orain sakramentu itxuran;
horregaitik goresten zaitugu.
Eta apalik eskatzen deutsugu, Aita ona,
zure Semearen Espirituak Elizan bat egin gaizala
Aita Santuarekin eta gure Gotzainekin,
eta bakearen alde lan egiten diharduen
borondate oneko guztiekin.
Gogoan izan, Jauna, guk maite doguzan
gaixoak, adinean sartuak, bakartadean dagozenak,
eta senideen oinazetan eurekaz bat egiten dakienak;
eta baita gogoan izan hildako gure senideak ere (I.,
I.):
emoiezu zure betiko atseden argitsu ta baketsua.
Aita/Ama on errukitsua! Izan zakiguz erruki guri eta
baita
gaixo eta behartsuen ondoan dagozen guztiei ere,
munduan zure maitasunaren ezaugarri dira-ta;
egun baten, zure aintza danok batera abestu ahal izan
daigun
Andra Mari, gure Ama, eta santu guztiekin zure
erreinuan.
HONEN
BITARTEZ...
.../...
GURE AITA...
Abadeak
† Hona
hemen Jaungoikoaren Bildotsa,
hona
munduko pekatua kentzen dauana:
zoriontsuak
honen mahaira deituak.
Herriak
—Jauna, ni ez naz inor zu nire etxean
sartzeko;
baina esaizu hitz bat eta osatuko naz.
Jaunartzerako
abestia
GURE ONDOAN,
JAUNA, egon
zaitez beti;
Zu zara gure bide eta gure bizi.
1 Zu zara, Jauna, Zu gure
Artzain eta gu zure artalde.
Nora-ezean ibilten gara ardi gaixook Zu gabe.
2 Zuk ezagutzen gaituzu danok
Zu zara gure Artzain on
Zure ondoan alkar maitatuz gaitezela beti egon.
3 Gure gaisoaldian zu, Jauna,
zara gure Osagile.
Zaintzaileentzat egin gagizuz, esaneko ta maitale.
Bedeinkatu eta
emongo diran kandelak biztuten dabez, adibidez, gaztetxoak02.
KANDELEN
BEDEINKAPENA
Bedeinkatu,
Aita, Kristo Berbiztuaren ezaugarri dan Pazko Kandela Nagusian biztuko ditugun
kandelok. Gure senide nagusi edo gaixoentzat bideko iluntasunak argitzeko argi
izan daitezen, bihotza berotzeko sua, maitatzen jarraitzeko indarra, azkenera
arte itxaroteko esperantza. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
KANDELAK
EMOTEA
Hartu eizue kandela hau
Eroan egizue etxera...
Jarri eizue oroigarri kutun eta maitetuen ondoan.
Biztu eizue...
Egun eta jazoera pozgarrietan.
Biztu eizue baita...
Egun eta une ilunetan,
isiltasunean sufritzen zagozienean.
OHARRAK
AZKEN AGURRA
Senideok,
gaurko Ebanjelioan agertu diran seme bietan ederto margotuta gelditu gara;
argi-argi erakutsi deuskue gure izakerea zelakoa dan: parkamena eskatzen dogu,
baina parkamena emoteaz ahaztu egiten gara. Gure senide-alkarteko giroa
barriztatzeko, etxeko Aitaren bihotz ona beharrezko jaku.
Azken
bendeinkapena
Eskatu daigun, amaitzeko, gure gainera bialdu daiala
Jaunak bere bedeinkapen ospetsua:
(goralpen bakotxean AMEN erantzun zeinkee).
V/: Jauna zuekin.
R/: Eta zuere espirituarekin.
—Jainko Aitak bedeinkatu zaizela.
- Amen.
—Jainko Semeak indarbarritu zaizela.
- AMEN.
—Espritu Santuak argitu daiala zuen bizitzea.
- AMEN.
—Eta Jainkoak zaindu daiala zuen gorputza,
eta
salbatu zaizela.
- AMEN.
—Eta hemen zagozan guztiok ere
bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta
Semeak eta † Espiritu Santuak.
- AMEN.
AZKEN KANTA
Eskerrik asko
Jauna
† Zoaze Jaunaren bakean.
—ESKERRAK JAINKOARI.
Zeanurin, 2013-03-10,
Garizumako 4. domekea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario