Cristina de la Cruz eta Itziar Sobrinok Fiare aurekztu dabe Igorreko parrokiko lokaletan. "Amets batetik errealitate sendo baterako pausua emon dogu" azaldu eutsen bertaratutakoei. Arretaz jarraitu eben entzuleekazalpena.
Gure dirutxoa banku baten esku ixten doguinean, zer egiten dabe haregaz? Sarritan ez deutsagu garrantzirik emon ez itaunari ez erantzunari. Halandaere bada era bat gure dirua, zure dirua justiziaren alde erabilteko. Ez da emoitza edo limosna bat emotea, Fiare banku etikoaren bazkide edo bezero egitea baino.
Italiako iturrietan dauka sorburua Fiare Fundazioak, 2002. urtean sortua. 2005. urtean zabaldu eban lehen bulegoa Bilbon aurrezki produktoak eta maileguak eskeiniz.
Ezaugarri bi ditu banka honek:
1.- gardentasuna. 2011 urteko memorian azaldu euskuen argi eta garbi aurreztua eta zertan erabilia izan dan.
2.- herritarren esku dagoena, oso osorik.
Krisi ekonomiko sasoiotan, aieneka ibiliaz gain, eguneroko praktitak aldatzeko ordua ere bada, adibidez non jarri gure dirutxuak eta justiziaren alde ekin eurekin.
Krisi ekonomikoarei buurzko gogoeta gau abenduan hasi zan Gaspar Martinez de Larrinoaren eskutik: Ekonomia gizakiaren esanetara. Fiare banka etikaren aurkezpena izan ba bigarren apusutxua, eta hirugarren trimestrean jarraipena izango dau hau guzti honek.
Gehiago jakin gura badozu Fiareren gainean, hona hemen aurkezpen interesgarri bat. Klikatu berton.
No hay comentarios:
Publicar un comentario