Igorre |
Zeanuri |
Gabontan ohizkoak dira ebanjelioaren antzespenak. Aste Santuan ere herri askotan montaje ederrak egiten dabez Jesusem Nekaldia azalduaz. Arratian apalago egin dogu: Nekaldia KTko umeen laguntzaz irakurri dogu, KTko liburuaren dakarren bertsioan. Eta familiek eta alkarteak parte hartuz zati batzuk antzestuz. Igorren Erramu bezperan egin da, Zeanurin domekan bertan.
SARRERA
Oinak garbitu eutsiezanean, goiko arropa jantzi, barriro mahaian jarri eta esan eutsen ikasleei:
Ulertzen dozue egin deutsuedana? Maisu eta Jauna deitzen deustazue eta arrazoia dozue, halaxe naz. Beraz, Nik, Jauna eta Maisua nazen honek, zuei oinak garbitu badeutsuedaz, zuek be garbitu oinak alkarri. Ikasbidea emon deutsuet, zeuek be, nik zuokaz moduan jokatuteko. (Joan, 13, 12-15)
Hau da nire agindua: maitatu alkar Nik maite izan zaituedan moduan. Ez deutsie inork maitasun handiagorik lagunei, bere burua euren alde emoten dauenak baino. (Joan 15, 12-13).
Afaltzen egozanean, ogia hartu eban Jesusek eta, bedeinkaziñoa esan eta gero, emon eutsen esanez: “Hartu eta jan, hau nire gorputza da ta”. Gero, ardaua hartu eta esker oneko otoitza egin eta gero, emon eutsen esanez: “Edan guztiok honetatik, hau nire odola da ta, Jainkoarenganako ituna barrituko dauana, pekatuak parkatzeko guztion alde isuria” (Mateo 26, 26-28).
Kontalariak: Jesus, afaldu ondoren, Oliamendira joan zan bere ikasleakaz. Bazan han ortu bat eta bertan sartu ziran. Judasek, Jesus salduko eban ikasleak, baekian non egoan toki ha, hara joaten zalako Jesus otoitz egitera.
Judas, soldadu erromatar eta guardia judutar moltsoak hartuta, ortu haretara joan zan; argizuziak, paluak eta ezpatak eroiezan eskuetan. Jesusek, etorriko zana jakinda, aurreratu eta esan eutsien:
Jesusek: Noren bila zatozie?
Soldaduak: Nazareteko Jesusen bila
Jesusek: Neu naz.
Kontalariak: Soldaduek eta guardiek preso hartu eben Jesus, lotu eta Kaifas Apaiz Nagusiaren etxera eroan eben. Pedro eta Joan ikasleek urrinetik jarraitu eutsien, Jesuseri zer egingo eutsien ikusi gura ebelako. Joan ezaguna zan Kaifasen etxean eta abadetxean sartu zan, Jesus preso eroaten ebenekin batera. Gero, urten eta atezainagaz berba egin eban, Pedrori sartzen ixteko eskatuz. Baina atezainak Pedro ikustean, itaundu eutsan.
Atezainak: Zu ez zara Jesusen lagunetariko bat?
Kontalariak: Eta Pedrok erantzun:
Pedrok: Ez, ez naz.
Kontalariak: Hotz egiten eban eta zerbitzari eta guardiek sua isituta eukien portalean eta haren inguruan egozan berotuten. Pedro be eurakaz egoan. Euretariko batek galdetu eutsan:
Morroiak: Zu ez zara gizon horren ikasletariko bat?
Pedro: Ez, ni ez naz.
Kontalariak: Gerotxoago, han egozanak Pedrogana hurreratu eta esan eutsien:
Juduak: Ez dago dudarik, horreetariko bat zara, berba egiteko eran igarten jatzu.
Kontalariak: Pedrok esan eban:
Pedrok: Ez dodala ba ezagututen gizon hori!!
Kontalariak: Orduantxe bertan oilarrak kukurruku jo eban. Jesusek esandakoa gogoratu eban orduan Pedrok: “Gaur oilarrak kukurruku jo orduko, zuk hiru bider ukatuko nozu”. Eta kanpora urten eta negar egin eban. Bitartean, irakasten ebanari buruz galderak egiten eutsazan Kaifasek Jesuseri. Jesusek erantzun eutsan:
Jesusek: Zegaitik galdetuten deustazu niri? Galdetu niri entzuten egon diranai, eurek dakie nik zer irakatsi deutsiedan.
Kontalariak: Orduan, guardietako batek, arpeiko bat emon eutsan Jesuseri esanez:
Guardiak: Holan erantzuten deutsazu Apaiz Nagusiari?
Jesusek: Txarto berba egin badot, esan noz, baina ondo berba egin badot, zegaitik jo nozu?
Kontalariak: Gero, Kaifasen etxetik Pilatoren jauregira eroan eben Jesus. Erromatar gobernadorea zan Pilato. Honek kanpora urten eta galdetu eutsien:
Pilatok: Zer dozue gizon honen kontra?
Kontalariak: Jesus preso eroan ebenek erantzun eutsien:
Fariseoak: Gaizkilea dalako ekarri dogu
Kontalariak: Orduan, Pilatok Jesus aparte hartu eta galdetu eutsan:
Pilatok: Zu Judutarren erregea zara?
Jesusek: Bai, erregea naz. Baina ni ez naz munduan dagozan erregeen modukoa
Kontalariak: Gero, urten eban Pilatok judutarrengana eta esan eutsien:
Pilatok: Ez deutsat errurik topetan. Badakizue zuen artean Pazko-jaietan presoren bat libre ixteko ohiturea dagoala. Nor gura dozue askatutea, Jesus ala Barrabas?
Kontalariak: Barrabas gaizkilea zan, Jendeak ohiuka esan eban:
Jendeak: Jesus ez! Askatu Barrabas! Jesus kurutzera!
Kontalariak: Jesus zigortuteko agindua emon eban Pilatok. Soldaduak joten eta burla egiten ibili ondoren, kurutzean jostera eroan eben.
Kurutzea sorbaldan eroala atara eben Jesus Pilatoren jauregitik. Jesusegaz batera, bi gaizkile be eroan ebezan kurutzean hiltera.
Buru-hazur deituten dan lekura heldu ziranean, kurutzean josi eben Jesus, baita bi gaizkileak be, bata eskoian eta bestea ezkerrean, eta Jesus erdian. Jesusek esan eban:
Jesusek: Aita, parkatu eiozue, ez dakie-ta zertan dabilzan.
Kontalariak: Eguerdi inguruan, ilunak hartu eban lurralde guztia hirurak arte. Orduan, Jesusek zarata handia egin eban:
Jesusek: Aita, zure eskuetan ixten dot nire arnasea.
Kontalariak: Hau esanik, burua makurtu eta hil egin zan Jesus. Soldadu ehuntariak, Jesus holan hil zala ikusi ebanean, esan eban
Ehuntariak: Benetan gizon hau Jangoikoaren semea zan.
Kontalariak: Han batu zan jentea, jazotakoa ikustean, herrira itzuli zan, bularjoka. Jesusen ezagunak eta Galileatik beragaz etorritako emakumeak han egozan, urrinetik begira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario