Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 17 de agosto de 2021

Urtean zeharreko 21. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.

Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.


                                  

                                    URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok, ondo etorri Jainko maitasunaren ospakizun honetara.

            Eukaristia bakotxak, Jesusen alde eginda daukagun aukerea barriztatzera eroaten gaitu, Bateoan emondako hitza betetera. Ebanjelioan San Pedrok Jesusi esango deutsozan  berbak geuk ere esan deioguzan: "Jauna, nogana joango gara? Zuk betiko biziaren berbak daukazuz. Guk sinisten dogu eta badakigu, Zeu zareala Jaungoikoaren Santua".

            Emon deiogun hasierea  Eukaristiari, "Zein gozo ta eder dan..." abestuz. 


DAMU-OTOITZA

            Senideok: Bateoan emondako berbea sarritan jan egiten dogu. Horregaitik, hurreratu gaitezan damuturik Jaungoiko errukitsuagana eta eskatu dagigun bere parkamena:

            - Jesus Jauna, gure bizia zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gure bidea eta bidelaguna zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, beti leialtasunez maite gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.



HITZAREN LITURGIA


Jos 24, 1-2a. 15-17. 18b:

            Israel herria, basamortua igaro ondoren, Jaungoikoak agindutako lurraldean kokatzen da. Eta euren buruzagi Josuek,  Jaungoikoaganako fedea makaltzen doala ikusita, nogan sinistu nahi daben aukeratzera bultzatzen ditu.

Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa

            Abestuko dogun salmoak, Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu. Bere ontasuna eta maitasuna dira aipagarri

 "Txastau egizue eta ikusi ze samur dan Jauna."


Ef 5, 21-32:

            Giza-maitasunak ez dauka Kristoren maitasuna baino eredu hobeagorik.


Jn 6, 61-70:

            Jesusen lehenengo orduko ikasleak ere izan zituen euren gorabeherak; ez eben argi ikusten Jesusi jarraitzeak merezi eban edo ez. Baina, azken baten, Jesus izan zan euren aukera bakarra. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, sinismen baten alkartuta, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:

- Eliza osoaren alde: gizarteko gorabehera guztien erdian, nahiz eta sarritan zaila izan, Ebanjelioa beti leialtasunez iragarri dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Ezkonduen alde: andra-gizonen arteko hartu-emonak maitasunean eta bata-besteaganako begirunean oinarrituta egon daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Euren fedean kili-kolo sentitzen diranen alde; Jaungoikoagan eta batez ere Elizeagan sinistea gatx egiten jakenen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Gure kristau alkartearen alde: Eukaristia bakotxak, bai elizan eta bai gizartean, leialago jokatzera eroan gagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Onartu eta emon, Jauna, gure otoitzean eskatu deutsuguna. Eta gure sinismenean eta alkar-maitasunean zintzoago egin gagizuz. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok: elizatik urtetean, gure sinismena bizia izan daitela; gure itxaropena, alaia; eta gure maitasuna geroago eta sendoagoa. Holan izan dedila Jaungoikoaren eta Andra Mariaren laguntzaz.

            "Agur, Jesusen Ama..."









                                

                                    URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA - B


SARRERAKO OHARKIZUNA

            Senideok, ondo etorri Jainko maitasunaren ospakizun honetara.

            Eukaristia bakotxak, Jesusen alde eginda daukagun aukerea barriztatzera eroaten gaitu, Bateoan emondako hitza betetera. Ebanjelioan San Pedrok Jesusi esango deutsozan  berbak geuk ere esan deioguzan: "Jauna, nogana joango gara? Zuk betiko biziaren berbak daukazuz. Guk sinisten dogu eta badakigu, Zeu zareala Jaungoikoaren Santua".
            Las palabras de Jesús son exigentes; por eso, nos quedamos a medio camino, porque nos falta valor para seguirle.
            A pesar de todo, repetiremos como el apóstol Pedro: “ Señor a quien iremos”. Esta eucaristía, celebrada en el amor, nos ayudará a escuchar y aceptar la Palabra de Jesús.
            Emon deiogun hasierea  Eukaristiari abestuz     "Zein gozo ta eder dan..."  


DAMU-OTOITZA

            Senideok: Bateoan emondako berbea sarritan jan egiten dogu. Horregaitik, hurreratu gaitezan damuturik Jaungoiko errukitsuagana eta eskatu dagigun bere parkamena:

            - Jesus Jauna, gure bizia zareana. ERRUKI, JAUNA.

            - Jesus Jauna, gure bidea eta bidelaguna zaituguna. KRISTO, ERRUKI.

            - Jesus Jauna, beti leialtasunez maite gaituzuna. ERRUKI, JAUNA.


HITZAREN LITURGIA

Jos 24, 1-2a. 15-17. 18b:

            Israel herria, basamortua igaro ondoren, Jaungoikoak agindutako lurraldean kokatzen da. Eta euren buruzagi Josuek,  Jaungoikoaganako fedea makaltzen doala ikusita, nogan sinistu nahi daben aukeratzera bultzatzen ditu.
            El hombre, siente la tentación de dejar al Dios verdadero, y seguir a los dioses falsos. Por eso, siempre tiene que renovar su compromiso de escuchar al Dios de Jesús.

Erantzun-Salmoa: 33. Salmoa

            Abestuko dogun salmoak, Jainkoa goratzera gonbidatzen gaitu. Bere ontasuna eta maitasuna dira aipagarri
            Cantamos el salmo alabando a Dios porque Él es bueno y muestra su amor.

 "Txastau egizue eta ikusi ze samur dan Jauna."



Ef 5, 21-32:

            Giza-maitasunak ez dauka Kristoren maitasuna baino eredu hobeagorik.
            Para el apóstol Pablo, el matrimonio de los cristianos, es ejemplo de cómo es el amor de Dios a los hombres.

Jn 6, 61-70:

            Según van conociendo a Jesús, muchos se escandalizan y le abandonan. Pero quien encuentra la luz de Jesucristo, no se separará de Él
            Jesusen lehenengo orduko ikasleak ere izan zituen euren gorabeherak; ez eben argi ikusten Jesusi jarraitzeak merezi eban edo ez. Baina, azken baten, Jesus izan zan euren aukera bakarra. Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aleluia" abestuz.

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

            Senideok, sinismen baten alkartuta, zuzendu deioguzan geure eskariak Jaungoiko Aitari:

- Eliza osoaren alde: gizarteko gorabehera guztien erdian, nahiz eta sarritan zaila izan, Ebanjelioa beti leialtasunez iragarri dagian. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Ezkonduen alde: andra-gizonen arteko hartu-emonak maitasunean eta bata-besteaganako begirunean oinarrituta egon daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Por todos aquellos que tienen responsabilidad de los pueblos y naciones: para que actúen y trabajen con justicia y lealtad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

- Por todos los aquí reunidos: para que nos esforcemos en dar una respuesta a Jesús y actuemos en la iglesia y en la sociedad. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

            Onartu eta emon, Jauna, gure otoitzean eskatu deutsuguna. Eta gure sinismenean eta alkar-maitasunean zintzoago egin gagizuz. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.


AZKEN AGURRA

            Senideok: elizatik urtetean, gure sinismena bizia izan daitela; gure itxaropena, alaia; eta gure maitasuna geroago eta sendoagoa. Holan izan dedila Jaungoikoaren eta Andra Mariaren laguntzaz.
            La fe en Jesús, nos compromete a seguir su ejemplo, a buscar caminos de verdad y amor. Guiados por el Espíritu, sepamos mantenernos en la verdad del Evangelio.

            "Agur, Jesusen Ama..."






URTEAN ZEHARREKO XXI. DOMEKEA

Jauna zerbiduko dogu,
Ha da-eta gure Jainkoa.

Josueren liburutik  
(Jos 24, 1-2a. 15-17. 18b)

    Egun hareetan, Israelgo leinu guztiak batu ebazan Josuek Sikemen. Dei egin eutsen Israelgo arduradun, buruzagi, epaile eta funtzionarioei ere, eta Jaunaren aurrera agertu ziran. Orduan, hau esan eutsan Josuek herri osoari:
Jauna zerbitzea txarto begitantzen bajatzue, aukeratu egizue gaur zein zerbidu: zuen asabek Eufrates ibaiaz bestaldean zerbidu ebezan jainkoak ala amortarren jainkoak, orain bizi zareen herrialdeko jentearenak, hain zuzen ere. Nik eta nire etxekoek Jauna zerbiduko dogu».
    Herriak erantzun eban: «Urrun gugandik Jauna iztea, jainko arrotzak zerbitzeko! Jauna dogu geure Jainkoa; Berak atara gaitu geu eta geure asabak Egiptotik, esklabotzatik; geure begiz ikusi doguz Berak egindako mirari handiak; Berak zaindu gaitu egin dogun bide guztian zehar, eta igaro doguzan herri guztietan babestu. Beraz, guk ere Jauna zerbiduko dogu, Bera dogu-eta geure Jainkoa».

Erantzun-salmoa
(Sal 33, 2-3. 16-17. 18-19. 20-21. 22-23)

Txastau egizue eta ikusi
ze samur dan Jauna.

Bedeinkatu dagidan aldioro Jauna,
nire ahoan beti Haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunagaz,
poztu beitez apalak hori entzuteagaz.

Zintzoakana dagoz Jaunaren begiak,
eta euren oihura Haren belarriak.
Gaizkileen aurka Janaren aurpegia,
galdu daiten lurrean hareen oroipena.

Zintzoek dei egin eutsoen eta Jaunak entzun,
estualdi guztitik atara zituan bere eskuz.
Hurrean dabe Jauna bihotz-urratuak,
salbatzen ditu gogo-atsekabetuak.

Zintzoaren gatxak asko dira,
baina danetatik Jaunak atara.
Haren hazur guztiak ditu zaintzen,
bat bakarrik ez jako hausten.

Gatxak heriotzara daroa gaiztoa,
zintzoa begitan dauanak hartuko dau zigorra.
Jaunak askatzen ditu bere morroiak,
ez dau zango zigorrik Haregana ihes doanak.

Misterio handia da hau,
Kristori eta Eleizari buruz.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 5, 21-32)

    Senideok: Izan zaiteze alkarren menpeko, Kristori deutsazuen begiruneagaitik. Emazteak izan daitezala euren senarren menpeko, Jaunaren menpeko lez, senarra emaztearen buru da-eta, Kristo Eleizearen buru dan lez, bere gorputza dauan Eleizearen salbatzaile dala. Eleizea Kristoren menpeko dan lez, izan beitez emazteak danetan senarren menpeko.
    Senarrok, maitatu egizuez zeuen emazteak, Kristok Eleizea maitatu eta beraren alde bere burua emon eban lez. Bere burua eskeiniz, sagaratu egin eban Eleizea, Bateoko urez eta berbearen indarrez garbituz. Holan prestatu eban beretzat Eleiza disdiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko ezer bakoa, santu eta kutsatu bakoa.
    Era berean, senarrek ere euren gorputza lez maitatu behar dabez euren emazteak. Emaztea maite dauanak bere burua maite dau-eta. Ez dau inork bere gorputza gorrotatzen; jaten emon eta zaindu egiten dau. Bardin Kristok bere gorputza dauan Eleizea. Gu ere gorputz horren atal gara.
    «Horregaitik, gizasemeak bere aitamak itziko ditu,
eta bere emazteagaz alkartuko da,
eta biak bat izango dira».
    Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Eleizeari loturik ikusten dot.

Nire haragia egiazko janaria da,
eta nire odola egiazko edaria.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 6, 60-69)

    Aldi haretan, Jesusen ikasleetako askok esan eban: «Gogorra da hizkera hau. Nork entzun daike?»
    Jesusek, bere barruan oharturik ikasleek marmarka ziharduela, esan eutsen: «Onargaitza begitantzen al jatzue hori? Eta Gizonaren Semea lehen egoan tokira igoten ikusiko bazendue, orduan zer? Espiritua da bizia emoten dauana; gizakia berez ez da ezertarako. Nik esan deutsuedazan berbak espiritu eta bizi dira. Baina badira zuen artean sinesten ez daben batzuk». Izan ere, Jesusek hasieratik ekien nortzuk ez eben sinesten eta nork salduko eban. Eta esan eban gainera: «Horregaitik esan deutsuet ezin dala inor ere Nigana etorri, Aitak ez badeutso horretarako gaitasuna emoten».
    Ordutik, haren ikasleetariko askok atzera egin eban, eta aurrerantzean ez ziran Haregaz ibili. Orduan, esan eutsen Jesusek Hamabiei: «Zuek ere alde egin nahi al dozue?» Erantzun eutsan Simon Pedrok: «Jauna, nogana joango gara? Zure berbek betiko bizia dabe. Eta guk sinestu dogu eta badakigu Zeu zarala Jainkoaren Santua».




No hay comentarios: