Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 1 de agosto de 2024

Hasi dira agurrak eta esker onak Foruko frantziskotarrei

 


Hasi dira agurrak eta esker onak Foruko frantziskotarrei. Atzo bertan, Foruko parrokian, herriko jaietan eta San Inazio egunean izan zan jakin dakigun lehena, ez azkena.

1422. urtean heldu ziran frantziskotarrak Izaroko islara, bertan etxea egin eta bizitzeko. Hiru mende geroago Forura lekualdatu zan alkartea. Egotza ezbardinak izan ditu bertan.

Aurten agur dinosku Aita Felix, Pedro eta Jesus Mari osatzen daben alkarteak. Eta guk "eskerrik asko" eurei.

Gernikaldeko Pastoral Barrutiak ere antolatu dau bere esker onezko otoitzaldia eta bazkaria. Informazinoa hemen:

2 comentarios:

Alberto Lejardi dijo...

Umiltasunez, baina zehatzak izatearren, atzokoa ez zen lehena izan, uztailaren 6an egin baitzitzaien goraipamena eta agurra Mendatan herrian.

Arratia Eliza dijo...

Horrexegaitik, hain zuzen be, jarri dogu "dakigun lehena". Beti da askoz gehaigo ez dakiguna dakiguntxoa baino. Mendatako barririk ez dogu euki eta holan gauz asko. Eskerrik asko horren barri emotearren.