Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 14 de agosto de 2024

“Amets bat bete dot” Nerea Gainza Senegalen

 

Nerea Gainza, Foruko parrokiko ospatzailea, eta bere alabea, Ane Aldana, hamabost egun izan dira, boluntaria legez, Senegalen uztailean. Handik itzultzean, tarte luze bat emon dogu Nereari hango esperientzia entzuten.

“Esperientzia zoragarria izan da, bueltatzeko prest nago. Amets bat bete dot” esan deusku. “Oso gogorra izan da hango bizimodua, baina, aldi berean, eskertuta nago. Harrituta hango jendearen harrera onagaz”.

Euleuk erakundearen bitartez izan dira han. Bizi Warang herrian, ipar aldean. Handik mugitzen ziran boluntariotza zereginetara alboko herritxoetara.

Goizak umezurztegian emon dabez, 0 eta 3 urte bitarteko umeekaz. Moja batzuen ardurapean dago haurtzaindegi hau. Umeakaz egon, estimulazioa landu, patiora atara eurekaz jolasteko… Arrastietan, ostera, eskola batera joan edota osagile konsultan laguntzen eben, lan ezbardinak eginaz. Hizkuntza arazo bat izan da, baina ilusinoaz eta imaginazioaz gainditu izan dabe. Eskola udaleku antzeko baten modukoa izan da. Osasun konsultan mutil senegaldar batek egiten eban itzultzaile.



Munduaren gehiengoak bizi dauan egoera osasun arloan, hezkuntzan, jatekoan, emakumearen egoeran ezagutu izan dabe. Ume baten osasun kirurgia baten lagundu dabe diruz. Aldi berean, “ume talibe”, edo eskola coranikoetan parte hartzen daben umeen egoera latza be ezagutu izan dabe.

Eskertuta dago hango herriagaz, jendeagaz eta erakundeagaz. Eskerrik asko Nerea zure testigantzagatik.


No hay comentarios: