Gabon zorion, zorion gabon!

jueves, 29 de agosto de 2024

San Antolin

 


Arteagan bere ermitean irailak 2, eguerdiko 12etan.

Liturgia lagungarriak euskeraz jai honetarako.

Irakurgaiak euskeraz.

Irailak 2:  SAN ANTOLIN eguna

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

        Jaunaren izenean, egunon guztioi.

 

        Gaur, Elizeak San Antolin eguna ospatzen dau. Tradizinoaren arabera, harrizko tailak egiten dauzan artisaua da. Egun bakotxeko mantenua irabazteko modua zan. Bere giroa paganoa da, baina batan batek edegitzen deutsaz begiak hori ez dala bidea ulertzeko. Idolo faltsoen engainuaz jaubeturik, haserrea erakutsi eta uritik alde egiten dau. Itzultzen danean, idolo horietako asko suntsitzen dauz, eta, beraz, barriro iges egiten dau, hil ez daien. Gotzainak Antolini agintzen deutso Eliza bat altzatzeko, eta horrexegaitik bere arerioek aurkitu egiten dabe. Horren prezioa da persona non grata dala, eta, gainera, kristinaua, bere interes paganoei aurre egiten deutsena. Horregaitik hil eben.

 

        Zutunduta, hasi dagigun geure Meza santua.

 

        "Alkartu danok..."

 

 

DAMU-OTOITZA

 

        Senideok, Jesus guri parkamena eta bakea eskeintzera etorri da mundura. Damutasunez hurreratu gaitezan Haregana, parkatu deiskula eta bere bakez bete gagizala eskatuz:

 

        - Jesus Jauna, gure bakea zarana. ERRUKI, JAUNA.

 

        - Jesus Jauna, gure makaltasuna ezagutzen dozuna. KRISTO, ERRUKI.

 

        - Jesus Jauna, guri bizia emoten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

 

Ef 6, 10-13. 18:  (Irakurgaiak, 782 or.)

 

         San Paulok gogoratuko deusku, gure arerioen aurkako burrukan, Jaungoikoaren armak hartu behar ditugula. Jaungoikoagan dago gure indarra eta otoitzaren bidez Haregana hurreratu behar dogu.

 

 

Erantzun-Salmoa:  "Zu zaitut, Jauna, ondasuna".

 

 

Mt 19, 16-21:

 

        Jesusen jarraipenean azkeneragino heldu nahi badogu, lurreko ondasunak alkarbanatu eta beste lotura guztiak apurtzera    dei egiten jaku gaurko Ebanjelioan.

 

 

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

        Senideok, Jainkoarentzat geu gara garrantzitsuenak. Beste ezergaitik baino gehia arduratzen da gu gaitik. Horregaitik, uste osoz otoitz egin deiogun:

 

        - Elizearen alde: Eguneroko beharrizanen artean, Jaungoikoaren abotsa eta deia   entzuten jakin dagiala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

        - XX: gure heriare alde: Amineseko San Antolinen bitartekotasunaz, lortu dagiezala behar dituen ondasunak eta, San Antolinen antzera, jakin dagiela Jaungoikoa maitatzen eta  goratzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

        -Itsas-gizonen alde: bizi daben egoera larrian, izan dagiela Jaungoikoaren laguntzaeta

alkarren arteko batasuna. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

        -Gure herrian eta mundu zabalean, ikasi dagigula Jaungoikoak sortutako pertsonaketa

bizidun guztiak errespetatzen eta zaintzen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

 

        Begiratu gagizuz bihotz onez, Jauna eta entzun egizuz gure erreguak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

AZKEN AGURRA

 

        Otoitzaldia amaitu dogu eta goazen orain eguneroko lanetara eta herriko jaietara. Zeruko Ama geugaz izan dagigula eta bere maitasunez eta laguntzaz inguratu gagizala.

 

        "Ama maite Maria..."

 

Lehen irakurgaia

Ef 6, 10-13. 18:  (Irakurgaiak, 782 or.)

 

San Paulo apostolua Efesiotarrei

 

Amaitzeko, sendotu zagiezala Jaunak bere indar ahaltsuaz. Hartu egizuez Jainkoak emoten deutsuezan armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezen. Gure burruka, izan be, ez da hazur-maminezko arerioen aurkakoa, goiko espíritu gaiztoen aurkakoa baino, aginte, ahalmen eta mundu honetako nagusien aurkakoa. Horregaitik dinotsuet: Hartu Jainkoak emoten deutsuezan armak, une txarrean gogor eusteko eta eragozpen guztiak, atzera egin barik, gainditu ahal izateko.

Egin otoitz eta eskariak eten barik, Espirituaren indarrez. Egon zuhur, kargu eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu.

 

Jaunak esana.

 

Erantzun-Salmoa:  "Zu zaitut, Jauna, ondasuna".

 

 

Mt 19, 16-21:

 

Jesukristoren ebanjelioa San Mateoren liburutik

 

Gazte batek Jesusengana hurreratu eta esan eutson:

–Maisu, zer onik egin behar dot, betiko bizia eskuratzeko?

Jesusek erantzun eutson:

–Zergaitik itaunduten deustazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizitzan sartu gura baduzu, bete aginduak.

 –Harek barriz: Zein agindu?

Eta Jesusek:

–Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin guzurrezko testigantzarik, 

aintzat hartu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua lez.

Gazteak, orduan:

–Hori guztiori bete dot; zer falta dot oraindik?

Jesusek erantzun eutson:

–Guztiz ona izan nahi badozu, zoaz, saldu zeure ondasunak eta emon behartsuei, eta altxorra izango dozu; gero, erdu eta jarraitu Niri. 

No hay comentarios: