Jesusen hitza

viernes, 6 de noviembre de 2015

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (02) Poitiers

Poitierseko eleizbarrutian, orain dala hamabost bat urte gogoetan hasita, azkenean erabagi eben indartzea bost laikok osatutako ekipo pastoralak. Laikook, behar bezala prestatuta, enkargu bat hartzen dute: animatzea "oinarrizko unitate pastoral" deiturikoak, hau da, baserri aldeetako lehengo bi edo hiru parrokien batuketak.

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (02) Poitier

Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (03) Udine



Poitierseko eleizbarrutia.  

Poitierseko eleizbarrutian, orain dala hamabost bat urte gogoetan hasita, azkenean erabagi eben indartzea bost laikok osatutako ekipo pastoralak. Laikook, behar bezala prestatuta, enkargu bat hartzen dute: animatzea "oinarrizko unitate pastoral" deiturikoak, hau da, baserri aldeetako lehengo bi edo hiru parrokien batuketak.

            Laiko horreetatik, bat arduratzen da fedea iragarteaz, beste bat arduratzen da otoitz-bizitza bultzatzeaz, eta beste bat karidadea eta bere obrak indartzeaz. Hiru laiko horreek gotzainak izendatzen ditu. Laugarren eta bosgarren laikoak oinarrizko unitate pastoralek aukeratuak izaten dira, gai ekonomikoen eta taldearen koordinazinoaren ardurea emateko.Nukleo horri beste laiko batzuek laguntzen deutse bere lanean, 10etik 20ra arteko taldeak.

            Frantziako eleiza lokaletan ohikoa izaten danez, gotzainak ospakizun liturgiko batean emoten deutse laiko horrei misino pastorala.

            Laikoen ekipo honei eskerrak, zabaltzen hasi dira itxita egozan 100 eleizatik gora, batez be baserri aldeetan.

            Poitiersen pasau dana oso interesgarria da kritika bat egiten deutsolako birmoldaketa-eredu bati, kristinau komunidadearen beharrizanetan arreta jarri beharrean abade-zerbitzuaren aukeretan bakarrik oinarrituta egin dalako. Hartzen dan jokabidea danean unidade pastoralak ajustatzea beharrerako dagoen abade-kopuruaren arabera, oso gatxa da desertifikazino pastoral bat ebitatzea, eta horixe pasau zan lehenago eleizbarruti horretan bertan.

            Abadeei enkargatzen jake ekipo horreen alboan izatea, euren eginkizuna Ebanjelioaren argitan bizi daien laguntzeko. Ez jake eskatzen martxan jarri daiezala ekipo horrek, ze badagoz laikoak behar hori oso ondo egin leikienak, ezpada ze eskatzen jake lagundu daiela laikook irakurketa ebanjeliko batetik hartzen euren erabagiak. Baita be eskatzen jake izan daitezala komunino-gizonak artzapez-barrutiko komunidadeen artean, babesa eta animoa emonez, eta kontuan euki daiela beti eleizearen misino ebanjelizatzailea. Hain lan garrantzitsuei ekin ahal izateko, beharrezkoa da gainditzea zerbitzu sakramentalean bakarrik oinarritzeko tentazioa, oso ohikoa izaten dana edade handiko abadeen artean.


Marku horretan ulertu behar da Poitierseko gotzainak abadeei eskatzea ez daiela hiru meza baino gehiago emon asteburu bakoitzean, ez bi baino gehiago domeketan. Leku baten domekan abaderik ezin bazan egon, jenteari gonbitea egiten jakon bere eleizean batzeko errezetako. Holan jokatuta erakusten eben fedea ez zala hil leku horretan eta ebitatzen eben sinestea hiletak egiteko bakarrik zabaltzen zala eleizea.

            "Urte honeetako esperientziak " –adierazo eban egun batean A. Rouet monsinoreak– "aukera eman dau oso ondo bereizteko domeka goizeko otoitzaren eta eukaristiaren artean. Guk" –esan eban– "ebitatu egin dogu Abade Bako Domeka Batzarra esamoldea, komunidade horreek batzen diralako ez abade barik, Kristogaz aurkitzeko baino. Komeni da ez ahaztea praktika erlijiosoa gehitzen doala –baita mezea domekero ez badago be– oinarrizko ekipo honeek martxan hasi diren tokietan.



Bihar etziko Arratiako Eliza: ikuspegi ezbardinak (01)



La diócesis de Poitiers.  

En la diócesis de Poitiers se decantaron por potenciar –a partir del último quinquenio del siglo XX– los equipos pastorales integrados por cinco laicos que (debidamente preparados) reciben la encomienda de animar las llamadas “unidades pastorales de base”, es decir, la agrupación de dos o tres antiguas parroquias de la zona rural.

            De entre ellos, uno tiene la responsabilidad del anuncio de la fe, otro se encarga de promover la vida de oración y  un tercero de fomentar la caridad y sus obras. Estos tres laicos son designados por el Obispo. El cuarto y el quinto los eligen las unidades pastorales de base asignándoles los asuntos económicos y la coordinación del grupo. Este núcleo es ayudado en su tarea por un número de laicos que solía oscilar entre 10 y 20 personas.

            Como viene siendo habitual en las diferentes iglesias locales de Francia, el obispo les confiere la misión pastoral en una celebración litúrgica.

            Gracias a estos equipos de laicos han empezado a abrirse más de cien iglesias cerradas, fundamentalmente en el mundo rural.

            Lo sucedido en Poitiers es particularmente interesante por lo que supone de crítica al modo reorganizativo que ha tenido en cuenta únicamente las posibilidades de servicio presbiteral y no las necesidades de la comunidad cristiana. Cuando se procede exclusivamente reajustando las unidades pastorales en función del número de sacerdotes disponibles, resulta muy difícil eludir –como así había sucedido en esta diócesis- una desertificación pastoral.

            A los curas se les encomienda acompañar estos equipos ayudándoles a vivir su tarea a la luz del Evangelio. No se les pide que hagan funcionar estos equipos en los que, por cierto, hay laicos que lo pueden hacer muy bien, sino que favorezcan una lectura evangélica de las decisiones que van adoptando. También se les pide que sean hombres de comunión entre las diversas comunidades del arciprestazgo -sosteniéndolas y animándolas- y que tengan muy presente siempre la misión evangelizadora de la iglesia. La atención a tareas de este calado pasa por superar la tentación (muy propia de un presbiterio con una edad avanzada) de centrarse únicamente en el servicio sacramental.

En este el marco hay que comprender que el obispo de Poitiers pidiera a los sacerdotes que no celebraran más de tres misas cada fin de semana: una el sábado a la tarde y dos los domingos. En los lugares en los que no fuera posible la presencia dominical del sacerdote, se invitaba a la gente a reunirse para rezar en su iglesia. Al actuar de esta manera testimoniaban que la fe no había muerto en ese lugar y evitaban que se creyera que la iglesia solo se abría para celebrar funerales.

            La experiencia de estos años –señalaba Mons. A. Rouet en su día– ha permitido diferenciar muy bien entre la oración del domingo a la mañana y la eucaristía. Nosotros, comentaba, evitamos la expresión Asamblea Dominical en Ausencia de Presbítero (ADAP) porque son comunidades que no se reúnen en ausencia de un presbítero, sino para encontrarse con Cristo. Conviene no perder de vista que la práctica está aumentando –incluso si no hay misa cada domingo- en aquellos sitios en los que han entrado en funcionamiento estos equipos de base.

No hay comentarios: