Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

domingo, 8 de noviembre de 2015

Igorreko KT eta Gaztetxoak eskutik ermitak bisitatzen

Urkuzun jolasten hamaiketakopa egin ostean
Eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Igorreko KTko familia batzuk eta Gaztetxoen taldekoak ibilaldi interesgarria burutu eben atzo: ibili, ermitak ezagutu, jolastu, otoitz egin...




Parrokiko eleizpean izan da urteera goizeko 9:30etan. Bokadiloak motxilan, ibilaldiaren lehen etapa San Joan ermitaraino zan. Auzokoak atea zabalik itxi deuskue ermita zahar bezain interesgarri hau ikusteko.

Ondoren, bidegorritik, Urkuzuraino joan dira. Bertan Jose Luis maiordomoa egon da ume eta gaztetxoen hamaika itaun erantzuteko eta ermita ikusgarri hau erakusteko prest: noizkoa da? zeintzuk dira bere santuak? zergaitik dauka bataio harria edo pontea? noiz ospatzen da mezea?

Eleizpeko gerizpe freskoan bokadiloak etab. konpartitu ditugu, otoitz txiki bategaz ermitaren bisitea amaitu ostean.
Gaztetxoen taldekoak hainbat joko eroan dabez prestatuta eta barreka eta pozarren txistuan joan jaku ordua.

Gauza guztiak batu, garbi-garbi itxi ingurua, eskerrak emon Jose Luiseri eta bueltako bideari ekin deutsagu.
Ordu batak joten parrokiko erlojuan heldu da taldetxoa Igorrera.

Hurrengo hitzordua martxoan da, baina bizikleta eta guztiz, Arantzazutik Arteako bidea egiteko. Erdu!



No hay comentarios: