Domekan Familia Ospakizuna

jueves, 19 de noviembre de 2015

Arratiako tribiala, bailara ezagutzeko

Zeanurin aurkeztutako joko honek 300 galdera batu ditu eta haranaren inguruko ezagutza bultzatu nahi du, idazti du Ander Goyoagak DEIAn.



Urteko zein bi egunetan joaten da tradizioz Gorbeiara? Zer da munurrutua? Zein herritan dago San Bartolome eliza? Arratiako Altxorra mahai-jokoak horrelako 300 galdera batu ditu eta bailaran zehar hedatuko da urte amaiera honetan. Iragan astean aurkeztu zen Zeanuriko Udaletxean antolatutako jai batean eta honezkero lehen aleak banatzen hasi dira. Ekimen honen xedea haran eder honen inguruko ezagutza bultzatzea da, eta lehen ediziorako 300 ale prestatu dira.

Proiektu honen bultzatzaileek jai berezi bat prestatu zuten jokoa aurkezteko. Txistulariak zein bertsolariak izan ziren, eta ekimena sustatzen lagundu duten batzuk ere han izan ziren, tartean Manu Etxebarria Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Jokatzeko modu ezberdinak eskaintzen ditu joko honek: antzara jokoa moduan haurrentzat eta nagusientzat tribiala bailitzan. Azken modu honetan, dena bailarara egokituta dago eta Urkiola zein Gorbeiatik abiatzen dira jokalariak, Arratiako 12 txartelak eskuratzeko asmoz.

Arratiako parrokien ekimenez sirtua, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Lemoa eta Zeanuriko udalen eta Mankomunitatearen laguntzari esker izan da posible. Erakunde hauetan zein parrokietan eskuratu ahal izango da, baita denda batzuetan ere.

No hay comentarios: