Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 21 de mayo de 2024

Hirutasun guztiz Santua B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.


                        


                          

                                                 HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - B

Klausurako ordenen eguna

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Hirutasun Deunaren egun honetan egun on!

            Domeka honetan Eleiza Amak Hirutasun guztiz Santuaren jai nagusia ospatzen dau, gure fedearen misterioaren ardatza eta kristau bizitza osoaren oinarria. Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jaia.

Maitasun horrek seme-alaba egiten gaitu; senidetasunean lotzen gaitu eta bere Espirituagaz mundu osora bialtzen gaitu.

 

Gaur, era apartekoz monasterioetako monje eta monja guztiak gogoan ditugu; euren alde eskatu eta eurengaitik eskerrak emongo doguz. Aurtengo goiburuan  diñoanez: “egin bedi zure nahia” esan eta onartzeko gauza izan gaitezala.

 

Abestuz hasi dagigun  ospakizuna..

 

            "Beti ura barria."

 

DAMU-OTOITZA

 

            Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:

 

            - Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO, E                                                             

            - Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 4, 32-34. 39-40:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku guk sinisten dogun Jaungoikoa bakarra dala, gugandik hur dagoan eta gugaz arduratzen dan Jaungoikoa dogula.

 

Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa

 

            Gu gara Jaunak maitasunez beretzat aukeratutako herria, Jaunaren ondarea, geure bidez lurra graziaz bete dagian

 

 "Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde autatu dauan herria."

 

 

 

Erm 8, 14-17:

 

            Israel herriak Jaungoikoa beragandik hur sentidu baeban, guk oraindik hurrago daukagu, Jesukristori esker. Hauxe da bigarren irakurgaiak iragarriko deuskun mezu pozgarria.

 

Mt 28, 16-20:

 

            Gaurko Ebanjelioan, Jesusek apostoluak misino-lanera bialduko ditu: bere barri ona zabaltzera eta Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatzera.

 

            Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko,  "Aleluia" abestuz.

 

 GURA BADOGU:

Espiritu Santua maitasun sorrera,

hamaika koloredun gizarte bat bera,

baztertua senide, arrotza etxera,

otoitzaren indarraz bizitza aukera.

Zabal Espiritua bete zure hitza:

gure bihotz barruak garbitzeko giltza,

txikiaren babesa, haizete bortitza,

Zugaz gura genduke aukera bizitza.

Zure jakituria eta pentsaera

Elizaren bideak eroan hobera,

josi esku bihotzak guztiok batera

abestuz guk dagigun bizitza aukera.

Doinua: Jauna gure Jainkoa, bedeinkatu Zu!

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:

 

            - Eliza osoaren alde, Aita Santuaren alde, gure Gotzainaren alde eta munduko Gotzain  guztien alde: alkartasun-egile izan daitezala beti.   Eskatu deiogun Jaunari.

 

- Klausurako ordenetako kideen alde; otoiz, isiltasun eta Jainkoaren aurrean bitartekari izatearen bidez, bilatu daiela Kristoren aurpegia Eleiza osoaren eta gizadiaren onerako. Eskatu deiogun Jaunari.

 

               - Sufritzen dagozanen alde; Aitaren maitasuna, Kristoren Espirituaren                       kontsolamendua eta giza alkartasuna bizi daiezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

     -  Geure alde eta gure otoitzean gogoan ditugun guztien alde: Hirutasun Deunaren  antzera, beti alkar maitatzen bizi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Entzun, Aita, gure otoitza eta isuri zure maitasuna mundu guztiaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

 

OHARRA: Gogoratu datorren domekan Caritasen kanpaina dala.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: gaurko Eukaristia amaitu dogu. Eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.

 

            "Eskerrak Jauna bihotz bihotzez."



                        


                       

   HIRUTASUN GUZTIZ SANTUAREN FESTABURUA - B

Jornada de la Vida Consagrada Contemplativa

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Hirutasun Deunaren egun honetan egun on!

            Domeka honetan Eleiza Amak Hirutasun guztiz Santuaren jai nagusia ospatzen dau, gure fedearen misterioaren ardatza eta kristau bizitza  osoaren oinarria. Aita, Semea eta bien arteko maitasuna dan Espiritu Santuaren jaia.

 

.           Este domingo es la Jornada por la vida contemplativa en la que recordamos de manera especial a nuestros hermanos y hermanas monjes y monjas, de los monasterios de clausura, pedimos y damos gracias por ellos, para que nos ayuden a contemplar el rostro de Jesús, y aprendamos a decir: «¡Hágase su voluntad!», como reza el lema de esta Jornada.

Abestuz hasi dagigun  ospakizuna.

 

            "Beti ura barria"

 

DAMU-OTOITZA

            Senideok: emon deiogun hasierea gure ospakizun honi, isilunetxo bat eginez eta geure pekatua autortuz:

 

            - Jesus Jauna, zure maitasunaz mundua salbatzen dozuna. ERRUKI, JAUNA.

 

            - Jesus Jauna, Jaungoikoaren ezkutuko bizitzea agertu deuskuzuna. KRISTO, E.

 

            - Jesus Jauna, Jaungoiko bihozbera eta errukitsua zareana. ERRUKI, JAUNA.

 

 

HITZAREN LITURGIA

 

Dt 4, 32-34. 39-40:

 

            Gaurko lehenengo irakurgaian gogoratuko jaku guk sinisten dogun Jaungoikoa bakarra dala, gugandik hur dagoan eta gugaz arduratzen dan Jaungoikoa dogula.

            Nuestro Dios es un Dios cercano, que se preocupa por su pueblo, el Dios que libera de la esclavitud.

 

Erantzun-Salmoa: 32. Salmoa

 

            Gu gara Jaunak maitasunez beretzat aukeratutako herria, Jaunaren ondarea, geure bidez lurra graziaz bete dagian

 

            Cantemos con las palabras del salmo, la misericordia y la fidelidad de Dios para con su pueblo, para con nosotros.

 

 "Bai dohatsu, Jaunak bere oinorde autatu dauan herria."

 

 

Erm 8, 14-17:

            Israel herriak Jaungoikoa beragandik hur sentidu baeban, guk oraindik hurrago daukagu, Jesukristori esker. Hauxe da bigarren irakurgaiak iragarriko deuskun mezu pozgarria.

            Nuestra relación con Dios, no es de esclavos, ni de temor, sino una relación de hijos con su Padre.

 

Mt 28, 16-20:

            Gaurko Ebanjelioan, Jesusek apostoluak misino-lanera bialduko ditu: bere barri ona zabaltzera eta Aitaren, Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatzera.

            Jesús Resucitado envía a sus discípulos a anunciar la Buena Nueva del evangelio. El estará siempre con los suyos.

            Prestau gaitezan Haren berbak entzuteko,  "Aleluia" abestuz.


OPTATIVO:

Espiritu Santua maitasun sorrera,

hamaika koloredun gizarte bat bera,

baztertua senide, arrotza etxera,

otoitzaren indarraz bizitza aukera.

Zabal Espiritua bete zure hitza:

gure bihotz barruak garbitzeko giltza,

txikiaren babesa, haizete bortitza,

Zugaz gura genduke aukera bizitza.

Zure jakituria eta pentsaera

Elizaren bideak eroan hobera,

josi esku bihotzak guztiok batera

abestuz guk dagigun bizitza aukera.

Doinua: Jauna gure Jainkoa, bedeinkatu Zu!

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Maitasunaren Aita dan Jaungoikoari aurkeztu deioguzan fedez eta uste osoz geure eskariak:

 

            - Eliza osoaren alde, Aita Santuaren alde, gure Gotzainaren alde eta munduko Gotzain              guztien alde: alkartasun-egile izan daitezala beti. Eskatu deiogun Jaunari.  

 

       - Para que los hermanos y hermanas que han recibido en la Iglesia la                    vocación contemplativa, con su oración y ofrenda de su vida, sean fuente de esperanza, desde su fe orante, sostengan y nos ayuden a contemplar el rostro de Jesús, y aprender a decir: «¡Hágase tu voluntad!». Eskatu deiogun  Jaunari.

 

-       Para que quienes sufren experimenten el amor y la presencia consoladora del Dios Trinidad y la solidaridad humana.  Eskatu deiogun Jaunari.

 

-        Geure alde eta gure otoitzean gogoan ditugun guztien alde: Hirutasun Deunaren  antzera, beti alkar maitatzen bizi gaitezala. Eskatu deiogun Jaunari.

 

            Entzun, Aita, gure otoitza eta isuri zure maitasuna mundu guztiaren gainera. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 

AVISO: Recordar que el próximo domingo es la campaña de Cáritas.

 

AZKEN AGURRA

 

            Senideok: gaurko Eukaristia amaitu dogu. Eta, hasieran esan dogun lez, Jaungoikoak bere maitasuna agertu deusku. Orain, maitasun horrek gugan daukan eragina geure bizitzeagaz agertzea gelditzen jaku.

            Que, en todos los caminos de nuestra vida, sintamos la presencia de nuestro Dios. Que Él nos proteja y nos bendiga.

 

            "Eskerrak Jauna bihotz bihotzez" 




Pentekoste osteko domekea

HIRUTASUN GUZTIZ SANTUA

Jauna da Jainkoa, goian zeruan eta behean lurrean: ez da besterik.

Deuteronomio liburutik
(Jn 20, 19-23)


            Honan berba egin eutsan Moisesek Israel herriari: «Itaundu antzinako aldiei, zu baino lehenago izandakoei, Jaunak gizakia munduan sortu ebanetik hasita; itaundu ea inoiz holakorik jazo edo entzun izan dan munduaren ertz batetik besteraino. Ba ete da herririk, zuk lez Jainkoa suaren erditik berbetan entzun eta bizirik gelditu danik? Izan al da inoiz jainkorik, herri bat beste herri baten menpetik atara eta Beretzat hartzen ahalegindu danik? Bada, horixe egin eban Jaunak, zuen Jainkoak, zuen begi-bistan Egipton: ezaugarri, mirari eta egintza harrigarriez, borrokaren bidez, ahalmen handiz, esku indartsuz eta izua zabalduz askatu zinduezan.
            Autortu, beraz, gaur, eta izan beti gogoan Jauna dala Jainkoa, goian zeruan eta behean lurrean: ez da besterik. Bete gaur emoten deutsudazan lege eta aginduak, zoriontsu izan zaitezen zeu eta zure ondorengo seme-alabak eta luzaro bizi, Jaunak, zeure Jainkoak, betiko emongo deutsun lurraldean .

Erantzun-salmoa                                                                                                                             
(Sal 32, 4-5. 6 eta 9, 18-19. 20 eta 22)

Bai dohatsu,
Jaunak bere oinorde autatu dauan herria!

Zuzena da Jau naren hitza,
leiala Harek egin dauan guztia.
Zuzen eta bidezko dana dau maite,
Haren graziaz lurra dago bete.

Jaunaren berbak egin ditu zeruak,
Haren aho-arnaseak izar-mordoak,
Harek esanik eginak dira-eta,
Harek agindurik heldu dira izatera.

Hara, Jaunaren begiak bildur deutsoenakana,
Haren maitasuna itxaroten dabenakana;
heriotzatik atarako ditu,
eta gosetean aseko.

Gure bihotza Jaunaren zain dakagu,
lagun eta babes Bera dogu.
Betor gugana, Jauna, zure maitasuna,
Zeugan dogu-eta gure uste ona.

Seme-alaba egiten zaituen Espiritua hartu dozue,
eta Espirituaren bidez «Abba! Aita!» deitzen deutsazue Jainkoari

San Paulo Apostoluak Erromatarrei egindako epistolatik
(Erm 8, 14-17)

Senideok: Jainkoaren Espirituak gidatzen dituanak, horreek dira Jainkoaren seme-alaba. Zuek ez dozue hartu esklabo egiten zaituen espiritua, barriro ere bildurpean bizitzera eroango zaituena; zuek seme-alaba egiten zaituen Espiritua hartu dozue, eta Espirituaren bidez «Abba!» , hau da, «Aita!» deitzen deutsazue Jainkoari.
Espiritu berberak gure espirituagaz bat egiten dau Jainkoaren seme-alaba garala autortzeko; eta, seme-alaba bagara, baita oinordeko bere, Jainkoaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; izan ere, nekeetan Kristoren kideko baldin bagara, aintzan ere haren kideko izango gara-eta.

Bateatu Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik
(Mt 28,16-20)

            Aldi haretan, hamaika ikasleak Galileara joan ziran, Jesusek adierazo eutsen mendira. Ikusi ebenean, gurtu egin eben; batzuk, ostera, zalantzan egozan.
            Jesusek, hurreraturik, honan berba egin eutsen: «Aginpide osoa emon deust Jainkoak zeru-lurretan. Zoaze, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bateatuz eta Nik agindu deutsuedan guztia beteten irakatsiz. Eta Ni zuekin izango nozue egunero munduaren azkenera arte».



 

No hay comentarios: