Goazen 2024 Jarri bidean

martes, 7 de mayo de 2024

Pazkoako 7. domekea B Jaunaren Igokundea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

 
Irakurgaiak euskeraz.



PAZKOKO VII. DOMEKEA  (B) JAUNAREN IGOKUNDEA

Gizarte Komunikabideen Munduko Jardunaldia”

“Adimen artifiziala eta bihotzaren jakituria gizatasun beteko komunikaziorako”

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on  Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
            Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu. Ez da agur egite hutsa; Jesus gure Jaunaren presentzia barri baten hasierea da. Jaunaren hitzak, ebanjelariaren bitartez, Jesusek bere ikasleekin daukan topaketa, bialketa eta agintzaria agertuko deuskuz. Holan hasten da alkartearen misinoa; holan sortzen da Eleiza.

Gaurko egunez, gainera, Gizarte Komunikabideen Jardunaldia ospatzen dogu. Frantzisko Aita Santuak, egun honetarako idatzi dauan mezuan, gizatasun beteko komunikazinoa eskatu dau. Adimen artifizialaren eta, orokorrean, teknologia barrien aurrerapenak egundoko aukera-sorta jartzen deuskuz aurrez aurre, baina handia da, aldi berean, dakarren arriskua, hau da, gizatasuna galtzeko arriskua.

“Zoaze eta egin ikasleak...” dogu Jesus Jaunaren konbidapena; bere jarraitzaile guztioi egiten deuskun konbidapena da: Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara.

ABESTIA:  Beti ura barria

 

ABADEAREN AGURRA

 

          Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

 

          Jesus, kurutziltzatua, berbiztua, zerura igo da.

          Bera Jaungoikoaren bizitzan sartu da.

          Horixe ospatzen dogu gaur Igokundearen domeka honetan, goratua ikustearen poza sentitzen dogunean; eta, egun batean, geuk ere beragaz betiko bizitza biziko dogula itxaroten dogu.

 

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

 

          Pazkoko domeka honeetan, ur bedeinkatuaren ihinztadureaz, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Egin dagigun gaur barriro, Jesus gure bizia izan daiten beti.

 

URAZ BEDEINKATZEA  : Hartuko dogu ura pozik...    Azkenean, abadeak dino:

 

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan parte hartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen  kantu hau               

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 1, 1‑11:

            Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

 

Erantzun‑Salmoa: 46. salmoa

            Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz

 

Ef 1, 17‑23:

 

            Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

 

Mk 16, 15-20

 

            Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin

 

            Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesusegaz bat eginik, Eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.

 

·        Elizaren alde. Jaunak agindutako Espirituaren indarraz suspertuta, Barri Onaren lekuko sinisgarri izan daiten lurreko azken mugetaraino. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Agintzen dabenen alde. Guztien ona bilatu dagien giza garapena bultzatuz eta komunikazinoa egia zabalttzeko erabiliz. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Komunikabideetan lan egiten dabenen alde. Euren lana gizartearen aldeko  zerbitzutzat hartuta, benetako alkartze eta alkarrizketarako hedabideak ahalbideratu dagiezan. gaitezan. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gu guztion alde. Mendekostera garoazan aste honetan otoitz egin eta Espiritu Santuaren doeak eskatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari

 

            Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.

 OHARRA

 


AZKEN AGURRA

Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Zoaze eta iragarri Barri Ona". Jesusek Berak  lagundu deiskula bere Barri Onaren mezulari izaten.

 

            "Zeru lurren Erregina." 



 





PAZKOKO VII. DOMEKEA (B)JAUNAREN IGOKUNDEA

Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales

“Inteligencia artificial y sabiduría de corazón para una comunicación plenamente humana”

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on,  Jaunaren Egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
            Eleiza osoagaz bat eginik, IGOKUNDE jaia ospatzen dogu.
Ez da agur egite hutsa; Jesus gure Jaunaren presentzia barri baten hasierea da. Jaunaren hitzak, ebanjelariaren bitartez, Jesusek bere ikasleekin daukan topaketa, bialketa eta agintzaria agertuko deuskuz. Holan hasten da alkartearen misinoa; holan sortzen da Eleiza.

            Celebramos hoy la solemnidad de la Ascensión del Señor que nos sitúa a las puertas de Pentecostés. Hoy se actualiza en nuestra celebración eucarística que Jesús, el crucificado, el resucitado, ha subido al cielo.

            Este domingo es el día de la Jornada Mundial de las Comunicaciones Sociales. El papa Francisco en su mensaje para este día, pide por una comunicación que sea plenamente humana. El avance de las nuevas tecnologías, como la inteligencia artificial, abriendo un sinfín de posibilidades, también tiene un riesgo: deshumanizarse.

            “Zoaze eta egin ikasleak...” dogu Jesus Jaunaren konbidapena; bere jarraitzaile guztioi egiten deuskun konbidapena da: Jainkoaren Erreinua ereitera eta iragartera bialduak gara.

            Hasi gaitezan abestuz

ABESTIA:  Beti ura barria.

 

ABADEAREN AGURRA

          Maitasunaren eta bakearen Jaungoikoa egon bedi zuekin.

          Jesus, kurutziltzatua, berbiztua, zerura igo da.

          Bera Jaungoikoaren bizitzan sartu da.

          Horixe ospatzen dogu gaur Igokundearen domeka honetan, goratua ikustearen poza sentitzen dogunean; eta, egun batean, geuk ere beragaz betiko bizitza biziko dogula itxaroten dogu.

 

OHARRA URAZ BEDEINKATU AURRETIK

 

          Pazkoko domeka honeetan, ur bedeinkatuaren ihinztadureaz, gure bizitzetako une erabakigarria gogoratzen dogu: bateoaren bidez, Jesusen alkarteko kide egin ginan eta bere Espiritua jaso genduan. Egin dagigun gaur barriro, Jesus gure bizia izan daiten beti.

 

URAZ BEDEINKATZEA  : Hartuko dogu ura pozik...    Azkenean, abadeak dino:

          Jaungoiko ahalguztidunak pekatutik garbitu gaizala eta, Eukaristia honen bitartez, bere Erreinuko otorduan parte hartzeko duin egin gaizala. Amen.

 

AINTZA:Aintza eta ospe haundiz zerura igoten dauan Jaunari abestu deiogun gorespen  kantu hau                          

HITZAREN LITURGIA

 

Ap Eg 1, 1‑11:

            Apostoluen Eginak deituriko liburuak Elizearen lehenengo pausoak jasoten ditu. Eta, bere lehenengo atalburuan, Jesusen zeruratzearen barri emoten deusku. Horixe entzungo dogu irakurgai honetan.

            El tiempo de Jesús termina y comienza el tiempo del Espíritu y de la Iglesia. Por eso los apóstoles se dan cuenta de su misión en el mundo.

 

Erantzun‑Salmoa: 46. Salmoa

            Desde muy antiguo la liturgia reza este salmo en la fiesta de la Ascensión. Sirve para expresar el gozo del pueblo cristiano por el triunfo de Cristo, sentado a la derecha del Padre.

            Oihu alaien artean igon da Jainkoa, horregaitik salmisteagaz bat egiten dogu “Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari” abestuz

 

Ef 1, 17‑23:

            Kristo berbiztua Jaungoiko Aitak bere eskoi‑aldean jarriazo dau.  Fededunok Haren Gorputzeko atal gara eta guri ere azken bardina eskeintzen deusku.

            El apóstol nos sugiere que interpretemos en el marco de una visión de fe la ascensión de Cristo y su permanencia a la derecha del Padre.

 

Mk 16, 15-20

            Jesusek, zerura igon aurretik, bere apostoluak mundu zabalera bialtzen ditu Barri Ona iragarten. Eginkizun horretan Jaunaren laguntza beti izango dabe eurekin

            La unión con Cristo nos empuja al mundo. En la lucha no estamos solos. Jesús camina con nosotros. Toda la fuerza viene de EL; sólo nos pide que pongamos en sus manos nuestra debilidad.

            Goratu daigun, zerura igon arren, betiko geugaz gelditu dan Jauna, "Aleluia" abestuz.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

          Jesusegaz bat eginik, Eskatu deiogun Aitari bere Espiritua bialtzeko eta gu barritzeko.

 

·        Elizaren alde. Jaunak agindutako Espirituaren indarraz suspertuta, Barri Onaren lekuko sinisgarri izan daiten lurreko azken mugetaraino. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Por quienes gobiernan, para que busquen el bien común, hagan lo posible en la consecución del progreso humano y utilicen la comunicación como arma para la verdad. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Por los profesionales de la comunicación social, para que entendiendo su labor como un servicio a la sociedad, hagan posibles verdaderos medios de encuentro y de diálogo. Eskatu deiogun Jaunari.

 

·        Gu guztion alde. Mendekostera garoazan aste honetan otoitz egin eta Espiritu Santuaren doeak eskatu daiguzan. Eskatu deiogun Jaunari

 

            Jaungoiko ona, entzun gure otoitzak eta emoiguzu eskatu deutsuguna. Zure ondora igon dauan Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen..

 OHARRA

 

AZKEN AGURRA

            Eukaristia amaitzean, gaur geuri dinoskuz Jesusek Ebanjelioko berbak: "Zoaze eta iragarri Barri Ona". Jesusek Berak  lagundu deiskula bere Barri Onaren mezulari izaten.

            Jesucristo ha cumplido su misión. Ahora somos nosotros, sus discípulos, los que debemos continuar su obra salvadora y dar testimonio de que Jesús ha muerto y resucitado.

            "Zeru lurren Erregina.



JAUNAREN IGOKUNDEA

Gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean.

Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 1, 1-11)

         Teofilo maitea: Neure lehenengo liburuan, hasieratik zerura jasoa izan zan egunera arte Jesusek egin eta irakatsi eban guztia idatzi neban. Zerura igon aurretik, Espiritu Santuaren eraginez aginduak emon eutsezan Berak aukeratutako apostoluei. Jesus apostoluei agertu jaken bere nekaldiaren ostean eta bizirik egoaneko froga asko emon eutsezan, berrogei egunez bere burua ikustera emonez eta Jainkoaren erreinuaz berba eginez.
         Hareekin bazkaltzen ziharduan batean, honan agindu eutsen: «Ez alde Jerusalemdik. Zagoze han Nik Aitaren partetik egin deutsuedan agintzariaren zain. Joanek urez bateatu eban; baina zuek Espiritu Santuaz izango zaree bateatuak egun gitxi barru».
         Orduan, baturik egozanek itaundu eutsoen: «Jauna, orain ezarriko al dozu barriro Israelgo erreinua?» Jesusek erantzun eutsen: «Aitak bakarrik dau hori erabagiteko ahalmena, eta ez dago zuen esku zein aldi edo unetan jazoko dan jakitea. Baina zuen gain jatsiko dan Espiritu Santuaren indarra hartuko dozue, eta nire lekuko izango zaree Jerusalemen, Judea osoan, Samarian eta lurraren azken mugaraino».
         Hori esanik, gorantz igon eban Jesusek hareen begi aurrean, hodei batek begietatik ezkutatu eutsen arte. Oraindino zerura zelan joian begira-begira egozala, zuriz jantzitako gizaseme bi azaldu jakezan ondoan, eta esan eutseen: «Galilearrok, zertan zagoze hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan dan Jesus hori, zerura joaten ikusi dozuen lez etorriko da barriro».

Erantzun-salmoa                                                                                              
(Sa1 46, 2-3. 6-7. 8-9)

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.

edo    Aleluia.

Herri guztiok, txalo jo egizue,
Jainkoari irrintzi egiozue.
Goi-goiko Jauna, izan ere, izugarri,
lurbira osoan errege handi.

Oihu alaien artean igon dau Jainkoak,
turuta-soinuz, Jaunak.
Eresi Jainkoari, eresi;
eresi gure erregeari, eresi.

Jainkoa da-eta lurbira osoan errege,
egiozue jator goratzarre.
Jainkoa errege da atzerrietan,
jesarria dago Jainkoa bere aurki santuan.

Zeruan bere eskumaldean jesarriarazo eban.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 1, 17-23)

         Senideok: Jesu Kristo gure Jaunaren Jainkoak, aintzaren Aitak, emon deizuezala Espirituaren jakituria eta goi-argia, Bera ezagutzeko. Argitu dagizala zuen barruko begiak, jakin dagizuen zer itxarotera dei egin deutsuen, zein aberatsa dan fededunentzat oinordekotzan prestau dauan aintza.
         Ahalmen eta indar hori Kristogan erakutsi eban Jainkoak, Berau hilen artetik biztu eta zeruan bere eskumaldean jesarriarazo ebanean. Jainkoak aginte, botere, indar eta nagusitza guztien gainetik ezarri dau Kristo, eta mundu honetan ez ezik, datorren munduan ere aitatu daitekezan izen guztien gainetik.
         Dana jarri dau Jainkoak Kristoren oinazpian, eta Berau ezarri dau danen gainetik Eleizaren buru. Haren gorputza da Eleizea, unibertsoa guztiz beteten dauan Kristok betea.

Zerura jasoa izan zan
eta Jainkoaren eskumaldean jesarri zan.

Jesu Kristoren Ebanjelioa San Markosen liburutik
(Mk 16, 15-20)

         Aldi haretan, Jesus Hamaikei agertu jaken eta esan eutsen: «Zoaze mundu guztira eta iragarri Barri Ona izaki guztiei. Sinestu eta bateatzen dana salbatu egingo da; sinesten ez dauana, barriz, kondenatu. Sinesten dabenek seinale honeek izango dabez lagun: nire izenean deabruak botako dabez, hizkuntza barrietan berba egingo dabe, sugeak eskuetan hartuko dabez eta, edari hilgarriren bat edanda ere, ez deutse kalterik egingo; gaixoei eskuak ezarriko deutseez eta osatu egingo dira».
         Holan berba egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zan eta Jainkoaren eskumaldean jesarri zan. Hareek, barriz, alde guztietara joan ziran Barri Ona iragartera. Eta Jaunak berak ziharduan hareekin, egiten ebezan mirarien bidez berbea baieztatuz.