Berrogei egun

miércoles, 25 de enero de 2023

Gernikaldeko Ospatzaileen laugarren batzarraren barri


Foruko frantziskotarren komentuan batu zan atzo Gernikaldeko ospatzaile taldea. Ebanjelizazino Planaren irakurketa inplikatiboa nahiko aurreratuta eukanez, azken detaileak zehaztu ziran ekintzen formularioa bete orduko.

Pastoral Barutiko azken barriak zabaldu ziran eta hurrengo egunetako data nagusiak zehaztu. Adibidez:

Urtarrilaren 26an, eguenea, arratsaldeko 7:30etan, Gernikako San Frantziskon Pastoral Batzordearen batzarra

Urtarrilaren 28an,  zapatua, 12etan, Gernikako San Frantziskon, Jose Mari Azkueren aldeko mezea.

Otsailaren 21an, martitzena, arratsaldeko 7etan, Foruko Komentuan, Ospatzaileen batzarra.


Marxoaren 7an, martitzena, arratsaldeko 7 térdietan, Gernikako Andra Mari lokaletan, Ana Berrizbeitiaren berbaldia, Garizuma dala-eta.

 
Garizuma 23  Jesusegaz hobe!

Garizuma dala-eta, ospakizunak animatzeko material sorta aurkeztu zan: eskulanak umeentzatko, dinamika eleizkizunak aberastuteko, gogoetak eta bertsoak.







Ikasturte honetako Gernikaldeko Ospatzaileen laugarren batzarra ospatuko da martitzenean, urtarrilaren 24an. Erdu!

Non? Foruko frantzsikotarren komentuan

Ordua? 19:00etatik 20:15etara

Gaiak?   - VI. Ebanjelizazino planaren irakurketa inplikatiboa.

                - Garizumarako bertso, material eta dinamika aurkezpena.

                - Etab.


Informazino gehiago: Jesus Mari Madariaga




No hay comentarios: