Talatik

jueves, 26 de enero de 2017

Zeanuri: Argiaren Jaia eta Urkoren bateoa

Domekan ospatu genduan Zeanurin Jai handi bat. Kandelarioari aurrea hartuz, Argiaren Jaia ospatu genduan gure familiekaz batera. Eta KTko kide eta lagun dogun Urkoren bateoa konpartituz gure bateo eguna gogoratu eta barriztau genduan.

miércoles, 25 de enero de 2017

Bedia eta Fe y Alegría (Alto Trujillo, Peru)

Laugarren domekero bezala famili meza izan dugu, “GURE AITA” ikasten jarraitzen dugu, hile honetan “Zeruetan Zarana” tokatu zaigu. Guretzat esanahi berezi bat dauka Jainkoa sinisten eta fidatzen dutenen bihotzetan dauela. Eukaristia honetan be ospatu egin dogu Haur Misiolarien Jardunaldia, lema honen azpian “Jarraitu niri”. Aukera bat dugu gure begirada txikiengan jarrita eta hau guzti hau praktikan jartzea gure kristau bizitzan,  Jesusen oinatzak jarraituz.

martes, 24 de enero de 2017

Dimako Oban San Anton 2017

Aurten be heldu jakuz Dimako Oban osaptuitako San Anton egunari dagokiozan ragzkiak.

Itxura baten kotxea bedeinkatzen dabil Roberto parrokoa, baina ez, agian astotxo bat ei dago kamaratik harago...

Barruan argazki gehiago...


lunes, 23 de enero de 2017

Eliza ebanjelikoago bat Una Iglesia más evangélica: Jose Antonio Pagola



Jose Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Zoriontasunak idaztean, Mateok, Lukasek ez bezala, Jesusen jarraitzaileak izan behar dituen ezaugarriak adieraztea du gogoan. Horra zergatik duten zoriontasun horiek hartarainoko garrantzia guretzat, gizarte sekularizatu batean Elizak bere izaeraren bila jardun behar duen garai honetan.

domingo, 22 de enero de 2017

Unidad de los cristianos: ¿qué unidad?: Joxe Arregi

como cada año desde 1966, las diferentes iglesias cristianas del mundo celebramos estos días -del 18 al 25 de enero- la semana de oración por la unidad de los cristianos. Este año bajo el lema: “El amor de Cristo nos apremia”. El amor de Cristo, es decir: el amor de Jesús de Nazaret, de su profecía libre, de su sueño de un mundo justo y fraterno, el amor de la Vida bondadosa y feliz, más allá de toda confesión y religión. 

sábado, 21 de enero de 2017

viernes, 20 de enero de 2017

Haur misiolariak 2017: Jarrai niri

"Jarrai niri" hitzen letrak markatzen dituzten mailekiko eskailera bat. Igoera nekeza da, eskalatzen dauden umeen aurpegietan ikusten den bezala. Helmugara iristeko saiatu egin behar da, pixkanaka pixkanaka goratzeko. Nahiz eta saiatze hori bakarkakoa izan, ibilbide hori munduko gainerako umeen konpainian egiten da.

jueves, 19 de enero de 2017

Artea: Argiaren Jaia & Izenaren Jaia

Argiaren Jaia osaptu dogu Artea kandelario jaiari aurrea hartuz!
Gure bateoa gogoratu eta barriztau dogu.
Gure fedea sendotu eta familiagaz batera ospatu!

miércoles, 18 de enero de 2017

Batu eta banatu Igorren

Igorren be aurrera eroan da Batu eta banatu kanpaina, eta atzo etorri ziran Harribide Fundazioko lagunak batutako jatekoen bila. Une polita pasatu genduan eurakaz, guk kanta eta eurek euren bizimodua kontatuz.

lunes, 16 de enero de 2017

Zerbait berri eta on Algo nuevo y bueno: Jose Antonio Pagola

José Antonio Pagola. Itzultzailea: Dionisio Amundarain

Jesusen jarduera eta mezua bildu zituen lehen idazleak hitz hauekin laburbildu zituen: «Jainkoaren Berri Ona» hots egiten zuela Jesusek. Geroago, gainerako ebanjelariek grekozko termino bera (euaggelion) erabili zuten, konbentzimendu bera adieraziz: Jesusek hots egindako Jainkoagan, zerbait «berri» eta «on» sumatzen zuen jendeak.