Espiritu Santua Mendekoste Jaia

sábado, 23 de marzo de 2013

Isiltasuna Silencio: Asis sarea Arratian




Jainkoarekin harremanean bizitzea, egiazko espiritualtasunaren oinarria da, norberaren bila ibili ordez bestearen begiradapean jartzea. Baina Jainkoa Jainko isil dugu, Jainko ezkutu, Jainko ikusezina. Sakoneko bilaketak bideratzen gaitu harreman horren sustraietan barrena. Eta bere fruituak maitasun fruituak izango dira.

El principio de la verdadera espiritualidad es vivir la vida en la relación con Dios; ponerse ante la mirada del otro en vez de buscarnos a nosotros mismos. Pero Dios es un Dios silencioso, escondido, invisible. La búsqueda honda nos lleva a las raíces de esa relación. Y sus frutos, serán frutos de amor.
Isiltasuna

Hitz bat, hitzik ez esateko. Isiltasunak erakarri eta izutu egiten gaitu.

Erakarri egiten gaitu; izan ere, zarataz beteriko munduan bizi baikara eta maiz aspertuta gaude horrelakorik entzuten. Asperturik gaude hitz hutsalez, bizitza betetzen ez digutenez.

Kanpotik datorkigun zarataz inguraturik gaude, baina horrekin mozten erraza da. Zailagoa da, barrutik datorren sosegu eta bakea ematen duen isiltasuna lortzen.

Horregatik izutu egiten gaitu geure baitako isiltasunak, hor geure buruarekin aurkitzen garelako; hor, ondo sentiarazten gaituen guztiarekin eta gogoko ez dugunarekin aurkitzen baikara, eta geure baitan dugula jakin nahi ez dugunarekin.

Hitz-jario huts gara, ia beti geure burua zuritu nahian gabiltzanak.

Geure harremanetan etengabea dugu hitz-jarioa, besteari berea adierazten utzi gabe. Geureari bakarrik deritzogu inportantea, eta besteena bigarren mailakoa dela uste dugu edo, are okerrago, besteari bakarrik dagokiona.

Isildu eta besteari entzuten jartzen garenean, haren existentzian inplikatzen gara. Haren pozak, esperoak, arazoak, beldurrak, eta abar, geure geureak egiten hasten gara eta, beharbada, haren alde jarri beharko genuke eta harekin konprometitu. Horrek besteengana irekiko gintuzke eta aldatu egingo litzateke geure bizitza.

Geu bakarrik gaudenean ere, hitz eta hitz ari gara, biderik eman gabe barrendik sortzen denari: desirak, beldurrak, eta abar. Ondo letorkiguke isiltasuna egiten hastea, geure buruari entzuteko, geure burua ezagutzeko, geure burua onartzeko dugun premia ikusteko.

Izan ere isiltasuna beharrezkoa baita entzuteko; geure buruari, besteei eta Jainkoari entzuteko.

Hori da isiltasunaren misterioa: gauden tokian dagoela. Soilik bere bila jarri behar dugu. eta hor, eguneroko gauzen isiltasunean, aurkituko dugu Jainkoa, hortxe entzungo diogu.

Horixe da isiltasuna: belarriak eta bihotza irekitzea, Jainkoari eta senideei eta norbere buruari entzuten jartzeko.


Ebanjelioko pasartea: Mt 6,5-8

Otoitz egitean, ez egin itxurazaleek bezala: gogoko dute sinagoga eta plazetan zutik otoitz egitea, jendearen agerian. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina. Zu, ordea, otoitz egiteko, sar zaitez zeure gelan, itxi atea eta egin otoitz ezkutuan dagoen zeure Aitari, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina. Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak. Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino lehen.

Frantziskotar espiritualtasuna

“Kanpoko zarata guztientzat sorgor egiten zen … eta, bere buruaz zeharo husturik, Salbatzailearen zaurietan egoten zen luzaro. Horregatik, bakarlekuak aukeratzen zituen sarri, bere gogoa guztiz Jainkoagana zuzentzeko ... Gauez eliza abandonatu eta leku bakartietara joaten zen bakarrik otoitz egitera” (1Zel 71).

Frantzisko bakarleku isiletara biltzen zen. Isiltasunean entzun egiten zuen, kontenplatu, miretsi. Isilean egiten zituen momentuak aurkikuntzan jarduteko ziren, bere burua konfiantzaz abandonatzeko, eta Salbatzailearen zaurietan, Jainkoaren bihotz irekian, soseguz deskantsatzeko. Isiltasunean ikasi zuen Jaunaren presentzia isila entzuten. Isiltasunean aurkitu behar izan zuen bakea ere nahigabetua zebilenean, kontsolamendua konprenitzen ez zuenean edo konprenitua ez zenean. Bakarleku isiletan uzten zion bere buruari argiz betea izaten.

“Gorde bitez anaia guztiak inoren izena belztetik eta hizka-mizkan ibiltzetik; bestela baizik, saia bitez isilik egoten, Jainkoak horretarako grazia ematen dielarik” (1 Er 11,1-2). Soseguz eta argiz beteak, gauza ginateke senideengana garrazkeria eta aurrez aurreko kaltegarririk gabe, isiltasunean atsedena aurkitu duenaren bakean.


Otoitza


Maita ezazu isiltasuna.
Zeure maisu duzu. Zaitez haren ikasle.
Jesu Kristori begiratzen irakatsiko dizu,
zeure bihotzaren begiak Jainkoaren aurpegira,
zeure eta gizaki bakoitzaren aurpegia agertzen dizunarenera,
egokitzen irakatsiko dizu.

Maita ezazu isiltasuna.
Zeure maisu duzu. Zaitez haren ikasle.
Jesu Kristoren aurpegi itxuragabetua begiratzen irakatsiko dizu,
zeure bihotzaren begiak Jainkoaren aurpegira,
gizaki gosetu eta torturatuaren begietatik begiratzen dizun Jainkoaren aurpegira,
egokitzen irakatsiko dizu.

Maita ezazu isiltasuna.
Zeure maisu duzu. Zaitez haren ikasle.
Jesu Kristoren aurpegi antzaldatua begiratzen eta zeure bihotzaren begiak egokitzen irakatsiko dizu,
kreazioaren bihotzean
Kreatzailearen ederraren distirak nabaritzeko,
gauza eta izakietan
beren barne dimentsio egiazkoa sumatzeko,
bai eta Jainkoaren ontasunaren lorratzak ere
izaki kreatu ororen zantzu apaletan.


Maita ezazu isiltasuna.
Zeure maisu duzu. Zaitez haren ikasle.
Geure historiaren iturri eta helmuga denaren
aurpegi gizatiar eta jainkotiarra kontenplatzen irakatsiko dizu.


Gutuneko azken hitzak

Isil-gordeka bila ari direnei, Jesusek esaten die: «ez zaudete Jainkoaren Erreinutik urruti».


El silencio



Una palabra para no decir palabra. El silencio, nos atrae y nos asusta.

Nos atrae porque vivimos en un mundo lleno de ruidos y muchas veces estamos cansados de escucharlos. Estamos cansados de palabras vacías que no llenan nuestras vidas.

Estamos rodeados de ruidos exteriores, pero esos son fáciles de desconectar. El silencio que da sosiego y paz es el que viene de dentro y ese es más difícil de conseguir.

Por eso nos asusta el silencio interior porque nos encontramos con nosotros mismos. Con aquello de nosotros que nos hace sentirnos bien y todo aquello que nos disgusta y preferiríamos no enterarnos de que existe con nosotros.

Somos seres llenos de palabrería, casi siempre buscando justificaciones.

En nuestras relaciones hablamos y hablamos sin dejar al otro expresarse. Parece que solo es importante lo que decimos cada uno y lo de los demás es secundario o, peor aún, es cosa de él.

Al hacer silencio y escuchar al otro, nos implicamos en su existencia. Su vida, sus alegrías, esperanzas, problemas, miedos, etc. comienzan a formar parte de nosotros y, posiblemente tendríamos que tomar partido e involucrarnos. Nos abriría a los demás, cambiaría nuestra vida.

Cuando estamos a solas con nosotros mismos, también hablamos y hablamos sin dejar que desde dentro surja lo que se nos mueve: deseos, miedos, etc. Estaría bien comenzar haciendo silencio para escucharnos, para reconocernos, para descubrir nuestra necesidad de aceptarnos.

Porque el silencio es necesario para escuchar. Para escucharnos a nosotros mismo, a los demás y a Dios.

El misterio del silencio es que está allá donde estemos, solo hay que buscarlo. Y ahí en ese silencio de lo cotidiano, nos encontraremos con Dios y escucharemos a Dios.

Hacer silencio es abrir los oídos y el corazón a la escucha de Dios, de los hermanos y de uno mismo.




Texto evangélico: Mt 6,5-8

Cuando oréis, no seáis como los hipócritas, a quienes les gusta orar de pie en las sinagogas y en las esquinas de las plazas para que los vea la gente. Os aseguro que ya han recibido su recompensa. Tú, cuando ores, entra en tu habitación, cierra la puerta y ora a tu Padre, que está en lo secreto; y tu Padre, que ve en lo secreto, te premiará. Y al orar, no os perdáis en palabas como hacen los paganos, creyendo que Dios los va a escuchar por hablar mucho. No seáis como ellos, pues ya sabe vuestro Padre lo que necesitáis, antes de que vosotros se lo pidáis.



Espiritualidad franciscana

“Permanecía insensible a todo ruido del exterior… y, todo anonadado, permanecía largo tiempo en las llagas del Salvador. Por esto escogía frecuentemente lugares solitarios, para dirigir su alma totalmente a Dios... Acostumbraba salir de noche a solas para orar en iglesias abandonadas y aisladas” (1Cel 71).

Francisco a menudo se retiraba a lugares solitarios y silenciosos. En el silencio escuchaba, contemplaba, admiraba. Sus momentos de silencios lo eran de encuentro, de permanecer abandonado y de descansar sosegado en las llagas del Salvador, en el corazón abierto de Dios. En el silencio supo escuchar la presencia callada del Señor. En el silencio tuvo también que buscar paz cuando estaba atribulado, consuelo cuando no comprendía o cuando se sentía no comprendido. Retirado en lugares solitarios y callados se dejaba iluminar.

“Y guárdense todos los hermanos de calumniar y de enfrentarse a nadie de palabra, sino más bien, esfuércense por guardar silencio, siempre que Dios les dé la gracia” (1R 11,1-2). Sosegados e iluminados podríamos ir a los hermanos sin palabras hirientes ni enfrentamientos destructores, con la paz de quien en su silencio ha encontrado descanso.


Oración



Ama el silencio.
Es tu maestro. Se su discípulo.
Te enseñará a mirar a Jesucristo,
te enseñará a acomodar los ojos de tu corazón a ese rostro de Dios que te revela tu propio rostro y el de cada hombre.
Ama el silencio.
Es tu maestro. Se su discípulo.
Te enseñará a mirar el rostro desfigurado de Jesucristo,
te enseñará a acomodar los ojos de tu corazón a ese rostro de Dios,
que te mira por los ojos del hombre hambriento y torturado.
Ama el silencio.
Es tu maestro. Sé su discípulo.

Te enseñará a mirar el rostro transfigurado de Jesucristo,
te enseñará a acomodar los ojos de tu corazón
para descubrir en el corazón de la creación
los reflejos de la belleza del Creador,
para discernir en la espesura de las cosas y de los seres
su verdadera dimensión interior,
y en los humildes gestos del todo ser creado
las huellas de su bondad.

Ama el silencio.
Es tu maestro. Se su discípulo.
Te enseñará a contemplar el rostro humano y divino de quien es la fuente y el término de nuestra historia.

Ama el silencio.
Es tu maestro. Se su discípulo.
Te enseñará a mirar el verdadero rostro del hombre y de Dios,
te dará esa mirada interior de la fe,
que enseña a contemplar a los hombres,
sus alegrías y penas,
sus desesperanzas y sus esperanzas,
todos los acontecimientos de la vida,
grandes y pequeños,
con los ojos de Jesucristo
Michel Hubaut


Epílogo de la Carta

A quienes buscan, aun en silencio y oscuridad, Jesús les dice: “no estáis lejos del Reino de Dios”

No hay comentarios: