Garizuma 2020

jueves, 22 de septiembre de 2011

El Foro de curas de Bizkaia responde a Iceta citando a Munilla y Azurmendi

Lehenago be gai hau berton agertu danez hona azken azkena: 

Bizkaiko Abadeen Foroak argitaratzen dauan blog honetan komentario bat agertu zan joan dan uztailaren 29an: Elizbarrutiko Seminarioaren gaia aztertzeko, ekainaren 13an bere Abade Kontseiluagaz izandako batzarrean, gure Gotzainak ezkutatu egin ebala Euskal Herri erkidegoko gotzainekaz Seminarioen arazoaz izandako batzarren barri emotea. On Ma­rio­ren ustetan, blogean iragarritakoa guzurrezkoa zan eta grabea, eta garrantzizkotzat jo eban Abade Kontseilukide guztiei, gutun pertsonal bidez, zehaztasun batzuk iragartea, eta baita hausnarketa bat egitea ere bere ustezko "sasi barri" eta "informazio desitxuratuei" buruz, Kontseiluan jardun behar dauan giro eta alkarrenganako uste onari eragiten deutse-ta.
Anteriormente también tratamos este tema del cual traemos la última noticia: 

En las páginas de este blog editado por el Foro de curas de Bizkaia apareció el pasado 29 de Julio un comentario en el que se afirmaba que nuestro Obispo, en la reunión celebrada el 13 de Junio con su Consejo del Presbiterio para tratar el tema del Seminario Diocesano, había ocultado la información de las reuniones que había tenido con los obispos del País Vasco para tratar del problema de los seminarios. Dn. Mario, consideró grave y falso el contenido de lo publicado en el blog y le pareció importante comunicar a todos los miembros del Consejo presbiteral, por carta personal, unas puntualizaciones y una reflexión sobre lo que él consideraba “noticias falsas” e “informaciones tergiversadas” que afectan al clima de confianza mutua que debe presidir el Consejo.
Ikasturte pastoralaren hasieran, Foroko Batzorde Iraunkorreko kideok beharrezkotzat joten dogu gure Gotzainari parkeskatzea, gure Blogeko orrialdeetan sarritan agertu izan dalako barrien ezkutatzea. Zuzena da salapen hori astuntzat hartzea, eta horrelaxe autortu nahi dogu. Ezagutzen izan dauan barri bat abade batzartuen hausnarketea eta aholkua baldintzapetzeko Gotzainak beren-beregi ezkutatzearen ustea irudikatzea, zalantza barik esan geike zilegi ez dan epaia litzatekela eta argitaratzea oraindik okerrago legokela. Hori dala-ta, ageriko zuzenketea egiten dogu, berak gure parkeskea onartuko daualakotan.

Hala ere, gure Gotzainagaz zintzoak izateko asmotan, gure harridurea agertu nahi dogu, kontseilariei egindako gutunean berak agertua jakitean: barri hori ez jakela eskeini "horretaz gauza zehatzik oraindino ez egoelako". Harritzekoa!, Donostiako eta Gasteizko gotzainek euren kontseilariei luze-zabal iragarri eutseezelako, bokazinoei buruz eta abadetzarako hautatuen formakuntzeari buruz dagozan kezkak alkarbanatzeko alkarrizketak. On Mariok, barriz, ez eban holangorik egin. Aitatzen dan honi buruzko Kontseilu Batzarreko Aktetatik dakigu bere kontseilariei agertu eutsela Asurmendi Jaunak, prestakuntza-baliabi­deak koordinatzeko eta Elizbarruti arteko Seminarioa eraikitzeko beharrizana mahairatzen ziharduela. Eta Munilla Jaunak, bere Kontseiluaren saioan agertu eutsela ere, Iruñak Donostiako, Bilboko eta baita Logroñoko elizbarrutietara zabalik legoken Uriarteko Seminarioa eraikitzea proposatu ebala.

Ez dakigu zer esan gura dauan on Mariok bere gutunean zera baieztatzen dauanean: “Barri hori ez iragarri, horretaz gauza zehatzik ez dagoelako”. Ezer itzarmenduta eta berbatuta ez dagoela izango da, badalako gauza zehatza elizbarrutiarteko edo uriarteko Seminarioa proposatzea. Dana-dala, harritu egiten gaitu gure Gotzainak, Abade kontseiluan, alkarrizketon barririk ez emotea, gaien artean erdi-erdiko izanda Elizbarrutiko Seminarioa.

Dana-dala, Bizkaiko Abadeen Foroko batzorde iraunkorreko kideok ez dogu nahi eztabaidan jarraitzerik, fabula haretan lez, galgoak ala podenkoak. Bitartean, bokazino krisiak larritasunean jarri dau gure Elizearen iraupena gure herri eta auzoetan. Zerak arduratu behar gaitu gu guztiok: gure Seminarioaren egoera larri honetan igarri daigula abadetzarako etorkizuneko hautatuek —gitxi dirala edo asko— eliza honi bere misino ebanjelizatzailean, historiaren une honetan, eta munduko inguru honetan zerbitzeko behar daben formakuntza teologikoa, pastorala eta espirituala bermatzean.

Gure Gotzainak hurrengo Akko. saiorako agintzen dauzan azalpenek benetako bahetze edo azterketa sakon bat egiten lagunduko dabelakoaren uste onean gagoz, Seminarioari buruz erabagiak hartzerakoan, kontseilarien aholku eztabaidatu eta heldua izan daian.

Bilbon, 2011ko irailaren 21ean  

Bizkaiko Abadeen Foroaren Batzorde Iraunkorra
Reanudado el curso pastoral, los miembros de la Comision Permanente del Foro hemos considerado necesario pedir disculpas a nuestro Obispo porque en diferentes páginas de nuestro blog aparece repetidamente la acusación de ocultamiento de información. Es correcto tachar de grave dicha acusación y así lo queremos reconocer. Pensar que el Obispo ocultó deliberadamente una información que conocía, para condicionar la reflexión y el consejo de los prebíteros reunidos es, ciertamente, un juicio que no es justo formular y menos aún, hacerlo público. Por ello, rectificamos también públicamente, esperando que él acepte nuestras disculpas.

No obstante, y tratando de ser sinceros con nuestro Obispo, queremos manifestar nuestra extrañeza al conocer lo que él mismo manifiesta en la carta a los consejeros: que no se ofreció dicha información porque “no existe nada concreto al respecto.”. Nos extraña porque los obispos de San Sebastián y de Vitoria informaron y ampliamente a sus consejeros de las conversaciones que tuvieron compartiendo la preocupación existente por las vocaciones y la formación de los candidatos al presbiterado. Sin embargo, Dn. Mario no lo hizo. Sabemos, por las actas de los referidos Consejos, que Mons. Asurmendi les comentó a sus consejeros que se estaba planteando la necesidad de coordinar los recursos formativos y la posibilidad de crear un Seminario interdiocesano. Y que Mons. Munilla, en la sesión de su Consejo, les informó también de que Pamplona había propuesto la creación de un Seminario Metropolitano abierto a las diócesis de San Sebatián, Bilbao y también, a la diócesis de Logroño.

No entendemos qué quiere decir Dn. Mario cuando afirma en su carta que “dicha información no se ofreció porque no existe nada concreto”. Será que se refiere a que no hay nada acordado o comprometido, porque concreto si que es proponer un Seminario interdiocesano o metropolitano. Pero, en cualquier caso, nos sorprende mucho que en una reunión del Consejo del Presbiterio cuyo tema central era el Seminario Diocesano, nuestro obispo, no informara de estas conversaciones.

De todas formas los miembros de la Comisión Permanente del Foro de curas de Bizkaia no queremos seguir discutiendo, como en la fábula, si “son galgos o podencos” mientras la crisis vocacional amenaza la pervivencia de la Iglesia en nuestros pueblos y barrios. Lo que nos debe preocupar a todos es que, en esta situación crítica de nuestro Seminario, acertemos a encontrar la forma de garantizar a los futuros candidatos al presbiterio - sean pocos o muchos -, la formación humana, teológica, pastoral y espiritual que les capacite para servir a esta Iglesia en su misión evangelizadora, en esta hora de la historia y en este lugar del mundo.

Confiamos en que las aclaraciones que promete realizar nuestro Obispo en la próxima sesión del CP, contribuirán a realizar un verdadero discernimiento para que, a la hora de tomar decisiones sobre el Seminario, pueda contar con el consejo sopesado y maduro de sus consejeros.

Bilbao, 21 de septiembre de 2011.  

Comisión Permanente del Foro de curas de Bizkaia