Jai honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
Irakurgaiak eta bertsoak euskeraz.
Irakurgaiak eta bertsoak euskeraz.
Mezea Ipiñako Santiago parrokian goizeko 11:30etan.
Zorionak aitita amama guztiei!
Gogoeta bi
Gogoeta bi
Agur zuri Joakin,
agur, santa Ana,
Ipiñan Santiago
hurrengo jai dana:
bioi gure otoitza,
ohore ta fama!
Zuen bion frutua
erraietakoa,
Andra Mari umea
zuen arazoa,
zelako alabea
poza zelakoa!
Umea zuentzako
ardura guztia,
bera zuen saria,
begien argia,
altxorrik ederrena
zuentzat Maria!
Salbatzailearena
asko baekarren,
Maria grazi osoz
betea etorren,
zelan egunsentiak
eguna dakarren!
Otoi zu, san Joakin,
otoi, santa Ana,
Mariaren laguntzaz
ekarri gugana
gaur egungo kristinau
familiongana.
SANTA ANA ETA SAN
JOAKIN
JESUSEN AITITA AMAMAK
SARRERAKO
OHARKIZUNA
Egunon,
guztioi. Ondo etorriak ospakizun honetara.
Atzo
Santiago Apostulua, gaur Santa Ana eta San Joakin, badoaz aurrera, astiro
astiro, gure Ipiñako jaiak.
Jaungoikoaren
Semea Nazareteko familia baten bizi da; eta familia hau izango da Jesusentzat
pertsona lez heltzen joateko eta Jaungoikoaren Seme izaten ikasteko eskolarik
onena. Familia horrek adar asko ditu, eta gaur Mariaren gurasoak ditugu gogoan.
Ospatu
daigun Eukaristia hau familia giroan. Ana eta Joakin, eta gure herriko hainbat
guraso eta aitita amamagaitik eskerrak emonaz, bizia eta fedea emon
euskuezalako.
Hasi
dagigun, Eukaristia abestuz
"Zein gozo ta eder dan."
DAMU-OTOITZA
Senideok:
Nazareteko Jesus familia baten jaio eta hazi zan. Bere aitita amama ditugu gaur
gogoratzen. Gu, sarritan, ez gara bizi Jaungoiko Aitaren seme-alaba jator lez.
Horregaitik, autortu daigun gure pekatua:
- Jesus
Jauna, familia bati esker, gizon izaten ikasi zenduana. ERRUKI, JAUNA
- Jesus
Jauna, gu Jaungoikoaren familiako egitera mundura etorri zareana.
KRISTO, ERRUKI.
- Jesus
Jauna, gure familietako maitasunik eza ikusten dozuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN
LITURGIA
Sir 44, 1.
10-15:
Entzun
dagigun Itun Zaharreko fededun batek egindako kantua. Gizon emakumeen ontasuna
da gaia, eta gure arbasoak goratzera dei egingo deusku.
Erantzun-Salmoa: 131. Salmoa
Sustrai
bako landareak ez dau iraungo. Familia dogu gizakion sustraia. Esker onezko
izan gaitezen, beraz.
Mt 13, 16-17
Gure alde
entzungo deutsagu Jesusi ebanjelio honetan. Zorioneko deitu deusku, Bera
ezagutu dogulako.
Goratu
dagigun Jauna, zutunik, "Aleluia"
abestuz.
JAINKO
HERRIAREN OTOITZA
Fededunok
familia bat osotzen dogu. Horregaitik, alkartuta, gure familien alde eta giza
familia osoaren alde otoitz egiten deutsagu guztion Aitari:
- Elizaren
alde: Kristoren familia osotzen dogunok, gizarte apurtu eta zatitu honetan
batasun eta maitasun testigantza emon daigula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Giza
familia osoaren alde. Jesusek mundura ekarri dauan bakearen doea emon
deion. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Euren
familiatik urrunduta dagozanen alde, aberria itzi eta urrun joan beharra izan
daben familien alde, sufritzen eta
beharrizanean aurkitzen diran familien alde: Aurkitu dagiezala gugan eta euren inguruko pertsonengan behar
dituen laguntza eta maitasuna. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Ipiñako
gure parrokiaren alde, gure arbasoak baloratu eta zaindu dagiguzan, eta eurek
emondako bizia eta fedea aurrera eroan dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Entzun,
Aita, gure eskariak. Eta emoiguzu zure seme-alaba eta Jesukristoren anai-arreba
izateko behar dogun guztia. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN AGURRA
Senideok,
urten dagigun elizatik. Poz orduetan eta ezbeharretan, beti, alkartuta bizi
gaitezala, alkarri lagunduz eta poza emonez.
"Aingeru batek Mariari...
"
Irakurgaiak
Sir 44, 1. 10-15:
gure
arbasoena, belaunez belaun
Ez,
ordea, gure arbasoak,
gizon zintzoak;
euren
egintza zuzenak ez dira ahaztu.
Hareen
ondasunak ondorengoengana pasatzen dira,
euren
ondarea seme-alabengana.
Hareen
seme-alabek leial gorde dabez itunak,
ondorengoek
ere bai eurei esker.
Betiko
iraungo dau hareen ondorengotzak
eta
euren ospea ez da desagertuko.
Hareen
gorpuak bakean dagoz hilobiratuta
eta
gizaldiz gizaldi bizi da euren izena.
Hareen
jakinduriaz berba egingo dabe nazioak
eta
hareen gorespena aldarrikatuko herri-batzarrak.
131. salmoa
«Jaiki,
Jauna, zatoz zeure egonlekura,
zatoz
zeure kutxa indartsuarekin!
Jantzi
bitez zure abadeak salbamen-indarrez,
ekin poz-oihuka zure fededunek.
David
zeure zerbitzariaren maitasunagatik,
ez
bota zeure aurretik zeuk aukeraturiko erregea!»
Jesu Kristoren Ebanjelioa
San Mateoren liburutik
Mt 13, 16-17
Mt 13, 16-17
Aldi
haretan, Jesusuek esan eutsen ikasleei: “Zorionekoak, ostera, zuen begiak,
ikusten dabelako, eta zuen belarriak, entzuten dabelako. Benetan dinotsuet:
profeta eta zintzo askok ikusi nahi izan eban zuek ikusten dozuena, baina ez
eban ikusi, eta entzun zuek entzuten dozuena, baina ez eban entzun».
Ipuin bat: Amamaren arkatza
Itxi eidazue ipuin bat kontetan. Amama eskutiz bat idazten egoan eta lobak itaundu ei eutson:
Amamak, idazteari itxi, irribarre egin eta erantzun eutson: Bai, zuri buruz
nabil idazten. Baina erabiltzen ditudan berbak baino garrantzitsuagoa da
erabiltzen dodan arkatza. Zu ere, handia izatean, bera lako izatea gura neuke.
Umeak, lobak, harrituta, holan esan eban: Zer dauka apartekorik arkatz horrek bada? Danon bardina da-eta!
Eta amamak: Gauzak ikusteko moduan dago kakoa! Baditu bost gauza, mantentzen dituzun neurrian, munduan bake-emakume egingo zaituenak.
Bata. Gauza asko egin daikezu, baian ez ahaztu inoiz esku bat dagoela zure urratsak gidatzen. Esku horri guk Jainkoa deitzen deutsagu, eta beti eroango zaitu bere asmorantza: gizaki zorionekoak, besteen senideak.
Bigarrena. Batzutan egiten nabilen hori itxi behar dot eta punta zorroztu. Arkatzak zeozer sufriduko dau. Zuk ere min batzuk sufritu beharko dituzu, pertsona hobea egingo zaituenak.
Hirugarrena: Arkatzak beti itxiko dausku borragoma erabiltzen txarto dagoena borretako. Ulertu eizu: egin dogun zeozer zuzentzea ez da berez txarra, beharrezkoa da justiziaren bidetik ez aldentzeko.
Laugarrena: Arkatzean garrantzitsuena ez da egurra edo kanpoko marrazkia, barruko grafitoa baino. Zaindu eizu beti zure barrukoa, zure espirituan gertatzen dana.
Azkena, bosgarrena. Beti ixten dau marka bat. Jakitun egon zaitez, bizitzan egiten dozun danak itxiko dau bere traza. Ekintza bakoitza buruz ondo pentsauta egizu.
Ipuin bat: Amamaren arkatza
Itxi eidazue ipuin bat kontetan. Amama eskutiz bat idazten egoan eta lobak itaundu ei eutson:
-Gu bioi gertatuko zeozer idazten zabiz? Ni ete naz
protagonista historia horretan?
Umeak, lobak, harrituta, holan esan eban: Zer dauka apartekorik arkatz horrek bada? Danon bardina da-eta!
Eta amamak: Gauzak ikusteko moduan dago kakoa! Baditu bost gauza, mantentzen dituzun neurrian, munduan bake-emakume egingo zaituenak.
Bata. Gauza asko egin daikezu, baian ez ahaztu inoiz esku bat dagoela zure urratsak gidatzen. Esku horri guk Jainkoa deitzen deutsagu, eta beti eroango zaitu bere asmorantza: gizaki zorionekoak, besteen senideak.
Bigarrena. Batzutan egiten nabilen hori itxi behar dot eta punta zorroztu. Arkatzak zeozer sufriduko dau. Zuk ere min batzuk sufritu beharko dituzu, pertsona hobea egingo zaituenak.
Hirugarrena: Arkatzak beti itxiko dausku borragoma erabiltzen txarto dagoena borretako. Ulertu eizu: egin dogun zeozer zuzentzea ez da berez txarra, beharrezkoa da justiziaren bidetik ez aldentzeko.
Laugarrena: Arkatzean garrantzitsuena ez da egurra edo kanpoko marrazkia, barruko grafitoa baino. Zaindu eizu beti zure barrukoa, zure espirituan gertatzen dana.
Azkena, bosgarrena. Beti ixten dau marka bat. Jakitun egon zaitez, bizitzan egiten dozun danak itxiko dau bere traza. Ekintza bakoitza buruz ondo pentsauta egizu.
Gogoeta
Jesusen amaren gurasoak, Joakim eta Ana, antzinako Israel
eta Israel barria lotzen daben korapiloa edo katebegia lakoak dira. Eurek
bitarteko zirela heldu jakun guri “ herri guztiei hitzemandako salbamena”.
Damaskoko San Joanek holan goraipatu dauz: “ Zorionekoak zuek, Joakim eta Ana!
Kreazio osoa zordun dozue; zuen bitartez zuen bitartez emon hal izan deutso-eta
Kreatzaileak kreazioak emoitza guztietan emoitzarik ederrena: ama beneragarria,
hau da, bera sortu dauen Harentzat duina dan ama beneragarria “. Anda Mariren gurasoei buruzko “ albisteak “
(ezin baieztatu danak historikoak direnik) II. mendeko Santiagoren
Protoebanjelioa izeneko liburu apokrifoak emon deuskuz. Agorrak ei ziran,
eta Joakimek berrogei eguneko baraualdia egin ei eban basamortuan, umea emoteko
Jainkoari eskatuz. Horren ondoren, aingeruak jakinazo eutson entzuna jakola
Jainkoak eskaria. Itzuli zanean, Jerusalemgo ate urreztatuan eukan Ana emaztea
zain.
Ebanjelioa:
Zorionekoak Jesusen parabolen mezua jaso dabenak. Askok aurpegi
txarra egin deutso Jesusi; jende asko ez da gauza izan haren mezua ulertzeko;
askoz gitxiago mezu hori bizitzeko; bihotza gogortua dau askok; sorgorra da,
ardurabakoa da; bihotz-fintasuna falta jako; aldien ezaugarriez konturatzeko
bihotz-zorroztasuna falta jako. Jende apalak baino ez dau ulertu Jesus, Jesusen
mezua. Honetarikoak dira ikasleak, santuak; Jesus bera, Jesusen mezua, Jesusen
parabolak ulertu eta hausnartzeko gauza izan dira ikasleak, santuak. Zorioneko
deitu dau Jesusek holako jendea. Izan ere, zorion-iturri da Jesus.
Dionisio Amundarain, Egunean eguneko ebanjelioa, Bilbo
2007, 755/756. or. Bizkaieraz edo jarrita.
Gaur egun:
Aitita eta amamen eguna be ospatzen dogu gaur. Batzuk
arazoak baino ez dabez gogoan: pentsioak agortuko direla, dependentzia eta
osasun gastuak, egoitzen egoera… Politiko batzuen ez axolakeria.
Esker onez be ospatu dagiguzan. Egindako ekarpena eta
gaur egun be egiten dabena. Familiengan, pentsioagaz langabetuei laguntzen,
lobak jagoten… Biziaren eta fedearen dohaian egin deuskuelako.