Gabon zorion, zorion gabon!

domingo, 10 de octubre de 2010

Arteako San Martin: 500 urteko altxor ezkutua

Bazan sasoia. Laster hasiko dira Arteako Tourseko San Martin baselizaren teilatua konpontzeko lanak, eraikinaren errestaurazio bidean lehen pausua, hain zuzen ere. Ermita hau XVI. Mendeko bigarren hamarkadan eraiki zan.



Teilatu konpondu baino lehen, era egokian jagon behar dira hango erretaula eta ormetako pinturak. Holan, berme guztiak zainduta, ia 500 urte dituen bigak aldatuko dira eta teilatu guztia barriztatu. Flandria eta Borgoñan ikasitako teknikak erabili ziran zurgintza eta eraikuntza lanok burutzeko. Bigarren fase batean emon daiteke konponketa integrala.

Gaur egun itogin eta guztiz ezagutzen dabe auzokoek ermita hau, gotiko errenazentista sasoiko emoitza bikain bat. Ondoren seroraren etxebizitza gehitu jakon, 1704. urtean Maria de Urube andrea bizi zela bertan.

1753. urtean enkargatu ziran Elorrion erretaulako irudi biak, San Martin gotzaia eta San Antolin, sasoiko 314 erreal ordainduz.

Arteako parrokiak eta Udalak, Bilboko Gotzaitegiko eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, lanari ekingo deutsie altxor hau zaindu eta ederrago egiteko. Hantxe bere tokian, zuhaitzez inguraturik, begi bistan ditu Gaztela eta Bilbo arteko bide zaharra, Zeberio eta Orozko ibarretara doazen bide gurutzearen ondoan.


No hay comentarios: