Lau minututan

domingo, 19 de octubre de 2014

Misiorako Otoitza



Jainko gure Aita, Zu zara gure ondasun iturria
Zeuk erein dozu gugan maitasuna
zure seme-alaba deituak izan gaitezen
eta benetan bagara.

sábado, 18 de octubre de 2014

Lemoa: hasi dira Familia Ospakizunak



Urriaren 12an Lemoan ikasturte honetako lehenengo familia mezea ospatu dogu.
Oraingoan BEGIAK izan dira protagonistak. Kartel nagusiko Idoia eta Joni begi inguruakoloreztatu deutsagu. Gure antifazak kendu eta mundua Jesusen erara ikusteko ahalegina egin dogu.  Amaieran katekesiko umeei Idoia eta Jonen irudiak emon jakezan etxean margozteko eta familia mezatan erabiliko diren otoitzak batzen dauzan orritxoa.

martes, 14 de octubre de 2014

San Frantzisko Dimako Indusin: argazkiak

Belu bada be, aurtengo San Frantzisko eguneko mezako argazki sorta polita heldu jaku eta zuekaz konpartitu gura dogu. Ermitea bere jai egunean alkartasun biltoki ederra dogu, fedea ospatzeko toki aproposa, bero, gozoa... Giro hau urtean zehar mantentzea ez da erreza. Lortuko bagendu!

domingo, 12 de octubre de 2014

Alejandro Sagarna Atxitia: Peio Ospital



Nola eta noiz etorri zan Itsasura ?

Gerra zibila garaian Frantziako Lyon hirian edo eskualdean errefuxiatu zan.
Itsasura etorri zan itsasuar apaiz baten bidez (Paul Sallaberry): honek nolabait jakin zuen han apaiz euskaldun bat bazegoela errefuxiaturik.

sábado, 11 de octubre de 2014

Itsasu eta Donostia bisitatu dabez Zeanuriko parrokikoak: argazkiak

Peio Ospital kantaria izan dabe gidari
Don Alejandro Sagarnaren hilobia Itsasun
Urtero egiten dabe Zeanuriko eliztarrek exkursio bat. Normalean urriaren 12ko jai eguna aprobetxatuz, aurten domeka dala-eta, bezperaz egin dabe, urriaren 11an.

Lehen bisitaldia Itsasu herria ikusteko izan da. Bertan izan dabe zain Peio Ospital kantaria gidari lanak egiteko. Aukerea ez da izan kapritxo bat. Zeanuriztarrek bertako kanposantuan daukie lurperatuta seme kutun bat: Don Alejandro Sagarna.

viernes, 10 de octubre de 2014

Arratiako Elizaren Eguna 2014: zergaitik itxi kantatzeari?



        Zergaitik itxi kantatzeari? lemapean ospatu da Arratiako Elizaren 28. Eguna, Igorren, urriaren 10ean, barikuan, arrastiko 7etan hasita.
       Con el lema ¿Porqué vamos a dejar de cantar? se ha celebrado la 28 edición del Día de la Iglesia de Arratia, en Igorre, el viernes 10 de octubre, a las 7 de la tarde.


Alejandro Sagarna Atxitia (1894-1973)



Abade ahaztuaren bila

Herriek ez dabez beti gogoan izan bere seme-alabak. Eleizeak ere ez. Holako ei dogu Don Alejandroren kasua. Zeanuriko herriak eta parrokiak zapatu honetan gura dabe kitatu zor hau bere seme honegaz.

Alejandro Sagarna Achitia, Bruno Sagarna Bengoa eta Petra Achitia Beobideren semea zan, Zeanuriko Andra Mari Parrokian bateatu eben 1894. otsailaren 9an.

Errigoitin izan zan abade laguntzaile. Bere oroimena dakarsku Martin Orbe abadeak:

jueves, 9 de octubre de 2014

Ebola


La reconciliación: Juan Mari Uriarte



Bere haragitik bertatik, bizi izandakotik idatzi du Jaun Marik,  gaurkotasun eta etorkizun handiko gai baten inguruko liburu  hau. Izan ere, euskal herritarra den aldetik, baina batez ere, gure elizbarrutietan gotzain modura egindako lanarekin lotura zuzen-zuzena du liburu honek. Ez dira, horregatik, alferrik eta azaletik aipatuak liburuan zehar Euskal Herriko gotzainek bakearen, indarkeriaren eta berradiskidetzearen inguruan idatzitako testuak, pastoralak, asko eta asko bera egile edo ko-egile izan dutenak. Horregatik, badaki ezin dela erabat objektiboa eta inpartziala izan …; baina, hala ere, aurre egin nahi izan dio erronkari.