Espiritu Santua Mendekoste Jaia

domingo, 10 de marzo de 2024

Ermuatik itzultzean: eskertu, zoriondu, txalotu

 

Trenez Zornotzara eta bertatik autobusez, Arrigorriako taldeagaz batera, Ermuaraino. Bikaritzako gazte topaketea ospatzera. Giro ezin hobean.

Monitoreak eskertu behar doguz: Aritz, Ruth eta Tirsa, neskamutilekaz batera egun osoa emon dabelako zintzo eta arduraz.

Zoriondu antolatzaileak, lan bikaina egin dabelako.

Txalotu Kosnoaga eta KTko gure neska-mutilak parte hartze jatorragaitik.

Hona argazki batzuk:


Mezea Ermuako Santiago parrokian.


Goizeko jolasen ostean indarrak hartzen bazkarian


Agur esan aurreko familia argazkia.

Datorren urtera arte! Non?




Kosnoaga gazte taldeko hamaika gazte joango dira domekan Ermuko topaketara

Urtero antolatzen da IV., V. bikaritza eta herrialdeko eskauten gaztetxo topaketea. Iaz Gernikan ospatu zana, aurten Ermuan izango da domekan.

Gernikaldeko Kosnoaga gazte taldeko 11 kide joango dira, monitoreak lagndurik.

Ondo ibili!



No hay comentarios: