Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
JAUNAREN
BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok:
Bart, gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin
da! Ez dago hilobian". Elizeak orain ia bi mila urte jaso eta
harrezkero urtero ospatu dauan barri on pozgarri honek batu gaitu altara inguru
honetara. Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko mezarik nagusienean parte
hartzeko.
"Biztu
da Kristo, aleluia..."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Atzo
gauean bedeinkatutako uraz txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek
pekatuen parkamenerako emon jakun Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako
grazia barriztauko dau gugan.
(Ur
bedeinkatuaz txipriztindu)
Jaungoiko
ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik
eta,
Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin
gagizala. Amen.
Abestia:
Hartuko dogu ura pozik...
AINTZA ZERUETAN
Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau
dagigun gure Jaungoikoaren aintza.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 10, 34a. 37-43:
Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik
hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen oinarria da. Euren antzera, izan
gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.
Erantzun-Salmoa: 117. Salmoa
Poztasunez beterik bat egin daigun
salmisteaz gure eskerrona adieraziaz
"Hau eguna hau Jaunak egina, gure poza ta gure
atsegina."
Kol 3, 1-4:
San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala
iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin
geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.
Jn 20, 1-9:
Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko:
Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.
SINISMENA AUTORTZEA
Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua
da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: hilen artetik biztu dana gure
artean dago. Bera bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko
Aitari:
- Elizearen alde: askatasun guztiaz, mundu
osoan zehar, iragarri dagiala Jesusen biztuerearen barri pozgarria. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Munduko herrialde guztien alde eta batez
ere Euskal Herriaren alde: bakerako bideak zuzentasunean, alkarrenganako
begirunean eta maitasunean bilatu dagiezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Geisoen alde, minez bizi diranen alde,
baztertuta eta zapalduta sentitzen diranen alde: euren nahigabea eta ezina, poz eta itxaropen
bihurtu daitezala. ESKATU DEIOGUN
JAUNARI.
- Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean
guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: pazko pozak bete gagizala eta geure
bizitzeaz agertu dagigula Jesus berbiztuagan sinisteak merezi dauala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, isuri Elizearen eta mundu osoaren
gainera zeure bedeinkapen ugaria. Jesukristo gure Jaun berbiztuaren bitartez.
Amen.
PREFAZIOA
Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko
Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta
amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.
AZKEN AGURRA
Senideok: Pazko Jaiei hasierea emon
deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok, Jesusen biztuera
eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso dagigun Pazko
eguneko Bedeinkapen Nagusia.
"Biztu
zaigu gure Jauna..."
JAUNAREN
BIZTUERAKO PAZKO-DOMEKEA
SARRERAKO OHARKIZUNA
Senideok:
Bart, gaueko elizkizunean, barri pozgarri hau emon jakun: "Zuek bilatzen dozuen Jesus biztu egin
da! Ez dago hilobian". Elizeak orain ia bi mila urte jaso eta
harrezkero urtero ospatu dauan barri on pozgarri honek batu gaitu altara inguru
honetara. Prestau daiguzan gure gogo-bihotzak urteko mezarik nagusienean parte
hartzeko.
Jesús resucitó. Esta es nuestra fe.
Y porque El resucitó, nuestra vida tiene ya una dimensión nueva, un nuevo
sentido. Su dimensión se prolonga a la vida eterna; su sentido hacia el Señor,
el amor de los unos a los otros, la alegría de la fe.
"Biztu
da Kristo aleluia.."
BATZARRA UR BEDEINKATUAZ TXIPRIZTINTZEA
Atzo gauean bedeinkatutako uraz
txipriztinduko gaitu orain abadeak. Ur honek pekatuen parkamenerako emon jakun
Bateoa gogoratuko deusku eta orduan hartutako grazia barriztauko dau gugan.
(Ur bedeinkatuaz txipriztindu)
Jaungoiko
ahalguztidunak garbitu gaizala pekatutik
eta,
Eukaristia honen bidez,
bere erreinuko mahaian jarteko gai egin
gagizala. Amen.
Abestia:
Hartuko dogu ura pozik...
AINTZA ZERUETAN
Jauna biztu dalako pozez gainezka, kantau
dagigun gure Jaungoikoaren aintza.
HITZAREN LITURGIA
Ap Eg 10, 34a. 37-43:
Pazkoaldi osoan zehar, lehenengo irakurgaia Apostoluen Eginak deitzen dan liburutik
hartzen da. Apostoluen esana gure fedearen oinarria da. Euren antzera, izan
gaitezan geu ere Kristo biztuaren testigu.
A la base de nuestra fe, hay unos hechos históricos. Pero la adhesión de
la fe se da a la Palabra de Dios predicada por los “testigos” que El ha
designado
Erantzun-Salmoa: 117. salmoa
Poztasunez beterik bat egin daigun
salmisteaz gure eskerrona adieraziaz
La Iglesia repite incansablemente en
este día de Resurrección la aclamación “Este es el día en que actuó el Señor:
sea nuestra alegría y nuestro gozo”
"Hau eguna hau, Jaunak egina, gure poza ta
atsegina..."
Kol 3, 1-4:
San Pauloren bizitza guztia Kristo bizi dala
iragartea izan zan. Bateatuta gagozanok, Jesusen biztueratik bizi gara eta ezin
geintekez bizi geuk nahi dogun lez, Jesusen erara baino.
No despreciamos los bienes de la
tierra, para nosotros se revalorizan a la luz de los “bienes de allá arriba” El
bautismo nos hace testimonios de un
nuevo estilo de vida cristiana.
Jn 20, 1-9:
Los apóstoles vieron y creyeron.
Nuestra fe se asienta en el testimonio de los apóstoles. La fe también exige profundizar en el conocimiento
Prestau gaitezan Ebanjelioa entzuteko:
Jesusen biztuerea iragarriko deusku. Goratu dagigun Jauna, "Aleluia"-ren kantu alaiaz.
SINISMENA AUTORTZEA
Gure sinismenaren oinarria Kristo berbiztua
da. Eliza osoagaz batera, autortu daigun guztiok alkartzen gaituan fede hori.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: hilen artetik biztu dana gure
artean dago. Bera bitarteko dogula, aurkeztu deioguzan gure eskariak Jaungoiko
Aitari:
- Elizearen alde: askatasun guztiaz, mundu
osoan zehar, iragarri dagiala Jesusen biztuerearen barri pozgarria. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
- Por todos los hombres
y mujeres para que la Pascua de Cristo traiga la paz, la justicia, la verdadera
libertad, y lleguemos a respetarnos y ayudarnos como hermanos y hermanas. Eskatu deiogun Jaunari.
- Por cuantos sufren,
por cuantos son víctimas del egoísmo y la injusticia, por quienes han perdido
la esperanza, para que encuentren la fortaleza y el consuelo de Cristo
resucitado en nuestra solidaridad humana y cristiana. Eskatu deiogun Jaunari.
- Eukaristia hau ospatzeko alkartu garean
guztion alde, gure etxeko eta lagunen alde: pazko pozak bete gagizala eta geure
bizitzeaz agertu dagigula Jesus berbiztuagan sinisteak merezi dauala. ESKATU
DEIOGUN JAUNARI.
Aita ona, isuri Elizearen eta mundu osoaren
gainera zeure bedeinkapen ugaria. Jesukristo gure Jaun berbiztuaren bitartez.
Amen.
PREFAZIOA
Beti emon behar deutsaguz eskerrak Jaungoiko
Aitari; baina, gaur, aparteko eran: Jesusek heriotzea garaitu daualako eta
amaibako bizitzearen bidea zabaldu deuskulako.
AZKEN AGURRA
Que en nuestro andar no nos paremos
ante los sepulcros, que cierran el camino, que el Señor no está allí. Él ha
vencido la muerte.
Pazko
Jaiei hasierea emon deutsegu; berrogeitamar egunez luzatuko ditugu Pazko Jaiok,
Jesusen biztuera eta geure biztuerea ospatuz. Elizatik urten aurretik, jaso
dagigun Pazko eguneko Bedeinkapen
Nagusia.
“Biztu zaigu gure Jauna”...
JAUNAREN BIZTUERAKO PAZKO
DOMEKEA
Pazko-eguneko Meza
Hilen artetik biztu ondoren,
Beragaz jan eta edan genduan.
Apostoluen Eginak liburutik
(Eg 10, 34a. 37-43)
Egun
hareetan, honan berba egin eban Pedrok: «Badakizue zer jazo zan Galileatik hasi
eta Judea osoan, Joanek iragarritako bateoaren ondoren, Nazareteko Jesusena,
hain zuzen ere: Jainkoak Espiritu Santuaren indarraz igurtzi eban, eta harek on
egiten eta deabruak hartutako guztiak osatzen igaro eban bere bizitzea, Jainkoa
beragaz eban-eta.
Eta gu gara
Harek juduen lurraldean eta Jerusalemen egindako guztien testigu. Jesus hau
egur batetik zintzilik hil eben; baina Jainkoak biztu egin eban hirugarren
egunean eta agertzeko ahalmena emon eutsan; ez, ostera, herri guztiari,
Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baino: guri hain zuzen ere, Ha hilen
artetik biztu ondoren Beragaz jan eta edan dogunoi.
Jesusek
berak agindu euskun herriari iragarteko, eta autortzeko Bera dala Jainkoak
bizien eta hilen epaile ipini dauana. Profeta guztiek autormen hau egiten dabe
Haretaz: Haregan sinestu dagien guztiek pekatuen parkamena hartuko dabela,
beraren izenean».
Erantzun-salmoa
(Sal 117, 1-2. 16bc-17.
22-23)
Hau da
Jaunak egin dauan eguna,
gu pozteko
eta alaitzeko eguna.
edo Aleluia, aleluia, aleluia.
Eskerrak Jaunari,
ona da-eta,
Haren maitasuna
betikoa da-eta.
Israel etxeak hau
esan begi:
«Haren maitasuna
betikoa».
«Jaunaren eskumeak
nau jaso,
Jaunaren eskumeak
bizkor dau jokatu».
Hil ez, bizi egingo
naz,
Jaunaren eginak nik
iragarriko.
Etxegileek
baztertutako harria,
berori da
giltzarria.
Jaunak egin dau
hori,
gure begien
harrigarri.
Bilatu egizuez zeruko gauzak,
han
dago-eta Kristo.
San Paulo Apostoluak Kolosarrei egindako epistolatik
(Kol 3, 1-4)
Senideok:
Kristogaz berbiztu zareen ezkero, bilatu egizuez zeruko gauzak, han dago-eta
Kristo, Jainkoaren eskumaldean jesarrita. Bilatu egizuez goiko gauzak, eta ez
lurrekoak, hilda zagozelako, eta zuen bizia Kristogaz dagoalako Jainkoagan
gordeta. Kristo, zuen bizia, agertuko danean, zuek ere aintzatsu agertuko zaree
haregaz batera.
Edo
Baztertu
egizue legamin zaharra
eta
izan ore barri.
San Paulo Apostoluak Korintoarrei egindako lehenengo
epistolatik
(1 Ko 5, 6b-8)
Senideok:
Ez al dakizue legamin apur batek ore guztia harrotzen dauala? Baztertu egizue
legamin zaharra eta izan ore barri, legamin bako pazko-ogiak lez; izan ere,
horixe zaree, Kristo, gure Pazko Bildotsa oparitzat eskeinia izan dan ezkero.
Ospatu dagigun, beraz, Pazko-jaia, ez legamin zaharragaz, pekatu eta
gaiztakeriazko legaminagaz, legamin bako pazko-ogiekin baino, hau da,
bihotz-garbitasunaz eta egiaz.
Biztu egin behar eban hilen artetik.
Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 20, 1-9)
Astearen lehenengo egunean, Maria Magdalena hilobira joan
zan goizean goiz, artean ilun egoala, eta harria hilobitik kenduta ikusi eban.
Orduan, Simon Pedrogana eta Jesusek maite eban beste ikasleagana bihurtu zan
lasterka, eta esan eutsen: «Eroan egin dabe Jauna hilobitik, eta ez dakigu non
jarri daben».
Urten eben,
orduan, Pedrok eta beste ikasleak, eta hilobira abiatu ziran. Biak batera
joiazan lasterka, baina beste ikaslea Pedro baino arinago joian, eta lehenago
heldu zan hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean
ikusi zituan, baina ez zan sartu.
Heldu zan
haren atzetik Simon Pedro ere eta hilobian sartu zan. Oihal-zerrendak lurrean
ikusi zituan, baita Jesusen burua batzen egoniko zapia ere; baina hau ez egoan
oihal-zerrendakin batera jarrita, beste toki batean batuta baino.
Orduan,
sartu zan beste ikaslea ere, hilobira lehenengo heldu zana. Ikusi eta sinestu
egin eban. Izan ere, ordura arte ez eben ikasleek ulertu Liburu Santuek
dinoena, Jesusek hilen artetik biztu behar ebala, hain zuzen ere.