Goazen Markinara!

martes, 9 de marzo de 2021

Garizumako 4. domekea B urtea

Domeka honetarako liturgia lagungarriak euskeraz.
 
Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.

Irakurgaiak euskeraz.   












           

 

GARIZUMAKO IV. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Garizumako laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.

 

            Merezi dau urratsak emotea, bizitza betea ez dan iluntasuna atzera itzi eta Kristo onartzea, gure bizitzari zentzun betea emoten deutson argi lez. Gaur ere, badogu arrazoirik pozteko. Hasi dagigun ospakizuna.

 

            Emon deiogun hasierea  Eukaristiari:

 

            "Zure aurpegi bila."

           

 

DAMU OTOITZA

 

            Beti ez dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu Kristoren argia onartzen. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]

 

            Eta orain autortu dagigun pekatari geure burua:

            “Autortzen deutsot Jaungoiko ahalguztidunari

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Kro 36, 14-16. 19-23:

 

            Israel herriaren historia Jaungoikoak bere herriari izan deutsan maitasunaren eta zintzotasunaren historia da. Israeldarrak sarritan ahaztu dira Jaungoikoagaz. Jaungoikoak, ostera, inoiz ere ez ditu ahazten; maite ditu eta salbau egingo ditu.

 

Erantzun-Salmoa: 136. Salmoa

 

            Israeldar zintzoak ez dau ahaztuten Jerusalén bere uri santua, nahiz eta Babiloniako lurraldean bizi. Jainkoak ere, ez zituen ahaztu israeldarrak atzerrian bizi ziranean

 

Jerusalen, zu ez besterik, ezin izan nik poz biderik

 

Ef 2, 4-10:

            Jaungoikoak, lehenago Israeli agertu eutson maitasuna, orain, Jesukristoren bidez, mundu guztiari agertzen deutso. Esker onez entzun daigun San Pauloren bitartez iragarriko jakun mezu hau.

Jn 3, 14-21:

            Jesusek Nikodemori esango deutso, Jaungoikoak mundua salbatzeko bialdu dauala bere Semea mundura. Goratu daigun Kristo gure Salbatzailea: "Aintza, Jesus, Zuri..." 

 

Homili ostean

 

Berrogei egun hazi dagigun

otoitzez gure bihotza,

maitasun eta alkartasunez

berotuz gizarte hotza.

Berrogei egun garbitu daigun

nagikeria ta lotsa

izan gaitezen baztertu eta

pobre guztien ahotsa.

 

 

Aginte harro, ohore asko

eta aberastasuna

Zesarren hiru opari eder

deabruak dakarguna.

Jesusek barriz horren kontrako

berrogei egun jarduna

pobreen alde justiziaren

errukiaren laguna.

 


 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bat egin dagigun otoitzean Kristoren argiak pekatuaren eta heriotzaren lainoak gure mundutik aldendu dagizan. Eskari bakoitzaren ostean, hauxe erantzungo dogu: JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Giza eskubideen onarpenean eta zuzentasun eta ontasunaren nahian oinarritutako bakearen kulturea eragin dagigun. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU ....

 

·        Sufritzen dabenen alde, etorkinen alde, miseria gorrian bizi diranen alde, indarkeriaren eta gerrearen biktimen alde. Gure maitasun eta alkartasunaren argia eta berotasuna jadetsi dagiezan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Gure munduan benetako ebanjelizatzaileak egon daitezan, Jaungoikoaren erabateko eskeintzaz jabetu gaitezan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU....

 

·        Gure parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz. JAUNA,  ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

Entzun, Jauna, ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...

Jaunartze ostean esan daitekeen otoitza.

 

Hemen nago, Jauna, bideko itsuaren antzera.

            Nire ondotik pasatzen zara eta ez zaitut ikusten.

            Begiak itxita dodaz zure argiarentzat

            eta ezin zaitut ikusi.

 

            Jauna, zabaldu nire begiak zure bizitzara.

            Zure aurpegia begi garbiez ikusi gura dot.

            Nire begiak zure Ebanjelioaren argira zabaldu gura dodaz.

            Bizitzari aurrez aurre eta zentzunez begiratu gura deutsot.

            Fedea biderako zuzi bihurtu gura dot.

 

AZKEN AGURRA

 

            "Zoaze Jaunaren bakean". Holantxe amaitzen ditugu geure Eukaristiak eta elizkizunak. Bere inguruan alkartu ondoren eta bere Gorputzaz janarituta, Jaunak bialdu egiten gaitu. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean bizitzen.

 

            "Zabal bihotzok errukirako..."



  







                                            GARIZUMAKO IV. DOMEKEA - B

 

 

SARRERAKO OHARKIZUNA

 

            Egun on Jaunaren egunean Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:

 

            Garizumako laugarren domekea. Bidearen erdia egin dogu Pazkorako ibilbidean; eta, nahiz eta batzutan gogorra izan gure porrotak eta pekatua autortzea, ez dogu etsitzen, Jainkoaren errukia gure saldukeriak baino askoz haundiagoa dalako.

         

          En este caminar hacia la Pascua, merece la pena dar pasos, atrevernos a dejar atrás la tiniebla de una vida que no llena, para acoger a Cristo, como luz que dé sentido pleno a nuestro vivir. Un día más, tenemos motivos para la alegría. Comencemos nuestra celebración.

 

            Emon deiogun hasierea  Eukaristiari:

 

            "Zure aurpegi bila."

           

 

DAMU OTOITZA

 

            Beti ez dogu sendatzea onartzen, beti ez dogu Jaungoikoak aldatzerik nahi, beti ez dogu Kristoren argia onartzen. Horregaitik, isilune batean, onartu dagigun bihozbarritu beharra dogula. [Isilunea]

 

            Eta orain autortu dagigun pekatari geure burua:

            “Autortzen deutsot Jaungoiko ahalguztidunari

 

HITZAREN LITURGIA

 

2 Kro 36, 14-16. 19-23:

 

            Israel herriaren historia Jaungoikoak bere herriari izan deutsan maitasunaren eta zintzotasunaren historia da. Israeldarrak sarritan ahaztu dira Jaungoikoagaz. Jaungoikoak, ostera, inoiz ere ez ditu ahazten; maite ditu eta salbau egingo ditu.

            El pueblo de Israel olvida con frecuencia la alianza que hizo con Dios;  pero Dios es fiel y cumple siempre su promesa.

 

Erantzun-Salmoa: 136. Salmoa

 

            Israeldar zintzoak ez dau ahaztuten Jerusalén bere uri santua, nahiz eta Babiloniako lurraldean bizi. Jainkoak ere, ez zituen ahaztu israeldarrak atzerrian bizi ziranean.

 

            Los israelitas cuando estaban en el exilio de Babilonia, recordaban con añoranza el templo de su ciudad, Jerusalén, y Dios escuchó su plegaria.

Jerusalen, zu ez besterik, ezin izan nik poz biderik

 

 

Ef 2, 4-10:

 

            Jaungoikoak, lehenago Israeli agertu eutson maitasuna, orain, Jesukristoren bidez, mundu guztiari agertzen deutso. Esker onez entzun daigun San Pauloren bitartez iragarriko jakun mezu hau.

            El amor de Dios se nos da gratuitamente. Debemos responder a este amor con nuestro agradecimiento.

 

Jn 3, 14-21:

 

            Respetando la libertad de todos, Dios quiere salvar a todos por medio de Jesucristo.

            Jesusek Nikodemori esango deutso, Jaungoikoak mundua salbatzeko bialdu dauala bere Semea mundura. Goratu daigun Kristo gure Salbatzailea: "Aintza, Jesus, Zuri..."  

 

 

Homili ostean

 

Berrogei egun hazi dagigun

otoitzez gure bihotza,

maitasun eta alkartasunez

berotuz gizarte hotza.

Berrogei egun garbitu daigun

nagikeria ta lotsa

izan gaitezen baztertu eta

pobre guztien ahotsa.

 

 

Aginte harro, ohore asko

eta aberastasuna

Zesarren hiru opari eder

deabruak dakarguna.

Jesusek barriz horren kontrako

berrogei egun jarduna

pobreen alde justiziaren

errukiaren laguna.

 

JAINKO HERRIAREN OTOITZA

 

            Bat egin dagigun otoitzean Kristoren argiak pekatuaren eta heriotzaren lainoak gure mundutik aldendu dagizan. Eskari bakoitzaren ostean, hauxe erantzungo dogu: JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Giza eskubideen onarpenean eta zuzentasun eta ontasunaren nahian oinarritutako bakearen kulturea eragin dagigun. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Por los que sufren, por los inmigrantes, por los que viven en la negra oscuridad de la miseria, por las víctimas de la violencia y de la guerra. Para que les llegue la luz y el calor de nuestro amor y nuestra solidaridad. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Para que en nuestro mundo no falten verdaderos evangelizadores que nos ayuden a descubrir la total entrega de Dios. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

·        Gure parroki alkarteak borondateak batu, gorrotoak gainditu eta pertsonen eta herrien arteko topaketea eta alkarganatzea eragin dagizan. Egin dagigun otoitz. JAUNA, ARGITU GAIZUZ ZURE ARGIAZ.

 

Entzun, Jauna, ilunpetan, zuk dakarskuzun salbamenean sinisten eta itxaroten dogunok zintzotasunez zuzentzen deutsugun otoitza. Errege bizi zara-ta...

 

 

Jaunartze ostean esan daitekeen otoitza.

Hemen nago, Jauna, bideko itsuaren antzera.

            Nire ondotik pasatzen zara eta ez zaitut ikusten.

            Begiak itxita dodaz zure argiarentzat

            eta ezin zaitut ikusi.

 

            Baina zure urratsak sentitzean, zure abotsa entzutean,

            Zugandik jaioten dan, Zugaitik oihu egiten dauan

            iturria sentitzen dot nigan.

            Behar zaitut, Jauna.

            Hainbeste gauzak itsutzen nau!

 

Quiero verte y quiero aprender

que la vida, el dolor y la muerte,

sin tu luz son caos.

Quiero ver en cada persona un hermano.

Quiero poner mis ojos en las cosas de cada día

y buscar en ellas tu huella.

 

Como el ciego del camino,

como el ciego, así te busco.

Toca mis ojos con tus dedos

y ábrelos a la luz.

Entonces, Señor,

mi camino tendrá rumbo.

¡Gracias, Señor!

 

 

 

 

 

 

 

AZKEN AGURRA

           

           

            "Zoaze Jaunaren bakean". Holantxe amaitzen ditugu geure Eukaristiak eta elizkizunak. Bere inguruan alkartu ondoren eta bere Gorputzaz janarituta, Jaunak bialdu egiten gaitu. Jakin dagigula, etxean eta kalean, toki guztietan, Jaunaren maitasunean bizitzen.

            Hemos sido iluminados por la Palabra de Dios. Llevemos esta luz a la vida de cada día, y seamos testigos del amor de Dios.

 

            "Zabal bihotzok errukirako..."




GARIZUMAKO IV. DOMEKEA                                

Jaunaren hasarrea eta errukia agertzen dira,
herriaren erbeste eta askatasunaren bitartez.

Kronikak bigarren liburutik
(2 Kro 36, 14-16. 19-23)

    Egun hareetan, abadeburu guztiek eta herriak gaiztakeria gaiztakeriaren gain egin eben, atzerritarren ohitura higuingarriei jarraituz, eta kutsatu egin eben Jaunak Jerusalemen Beretzat sagaratua eban tenplua. Jaunak, hareen arbasoen Jainkoak, oharpenak bialdu eutsezan eten barik bere mezularien bidez, errukia eutsen-eta bere herriari eta bere egoitzari. Baina hareek Jainkoaren mezulariei iseka egin, Jainkoaren berbak gutxietsi eta haren profetak barrez hartu ebezan. Azkenik, Jaunak bere herriaren aurka eukan hasarreak gainezka egin eban eta ez zan salbabiderik izan.
    Orduan, babiloniarrek Jainkoaren etxea erre, Jerusalemgo harresiak bota eta jauregiei su emon eutseen, eta uriko gauza eder guztiak guztiz hondatu ebezan. Ezpateari ihes egin eutsoen guztiak Babiloniara eroan ebezan katigu, eta han erregearen eta honen ondorengoen esklabo izan ziran, harik eta pertsiarren erregealdia heldu zan arte. Holan bete eban Jaunak Jeremias profetaren ahoz esandakoa: «Hirurogeita hamar urtez atseden hartuko dau lurralde honek, hondamenaldiko egun guztietan, Jaunari ukatu eutsoezan atseden-urteak bete arte».
    Pertsiako errege Ziroren lehen urtean, Jaunak Jeremiasen ahoz esana bete zan. Jaunak Pertsiako errege Ziroren espiritua biztu eta Zirok agindu hau zabaldu eban, berbaz eta idatziz, erreinu osoan: «Honan dino Pertsiako errege Zirok: "Lurreko erreinu guztiak emon deustaz Jaunak, zeruetako Jainkoak, eta Judako Jerusalemen Berari tenplua eregiteko agindu deust. Beraz, zuen artean haren herriko diran guztiek izan begie euren Jainkoa lagun eta igon begie hara"».

Erantzun-salmoa                                                                                              
(Sal 136, 1-2. 3. 4-5.6)

Nire mihina ahosabaian josi bedi,
Zugaz gomutau ez banendi

Babiloniako ibai ertzean negar egiten jarri ginan,
Sion gogoan genduala.
Lurralde haretako saratzetatik,
itzi genduzan zitarak esegirik.

Erbesteratu ginduezanek eskatzen euskuen abesteko,
nahigabetzen ginduezanek, alai egoteko:
“Abestu egizuez Siongo eresi batzuk, guk entzuteko”.

Zelan guk abestu Jaunaren eresia,
hemen atzerrian?
Jerusalem, zutzaz ahaztu benendi,
nire eskua ihartu bedi.

Nire mihina ahosabaian josi bedi,
zugaz gomutau ez banendi;
niretzat pozbiderik bikainena
Jerusalem ez bada.

Geure pekatuakaitik hilda gengozala,
bizia emon euskun Kristogaz.

San Paulo Apostoluak Efesoarrei egindako epistolatik
(Ef 2, 4-10)

    Senideok: Errukian aberatsa dan Jainkoak halako maitasun neurribakoz maite izan gaitu, geure pekatuakaitik hilda gengozala, bizia emon euskun-eta Kristogaz batean —ondogura hutsez salbatuak zagoze—; eta Kristo Jesusegaz batean berbiztu ginduzan eta zeruetan jesarrarazo. Honan, Jesu Kristogan guretzat hain ona izanez agertu gura izan deutse datozan gizaldiei, zein ugaria eta eskuzabala dan beraren ondogurea.
    Izan ere, ondogura hutsez salbatuak zagoze fedearen bidez; eta hori ez dator zuekandik, Jainkoaren dohaia da-eta; ez dator egiteetatik, inor harrotu ez daiten.
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Berak sortu gaitu Kristo Jesusegan, on egiten ahalegindu gaitezan, Jainkoak guretzat aldez aurretik erabagita eukan lez.








Jainkoak bere Seme bakarra emon deutso munduari,
haren bitartez bizia izan dagian.


Jesu Kristoren Ebanjelioa San Joanen liburutik
(Jn 3, 14-21)

    Aldi haretan, Jesusek esan eutsan Nikodemori:
    «Moisesek basamortuan brontzezko sugea jaso eban lez, halan izan behar dau jasoa Gizonaren Semeak, Haregan sinesten daben guztiek betiko bizia izan dagien.
    Izan ere, hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutsan, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino.
Jainkoak ez eban-eta bere Semea mundura bialdu, mundua kondenatzera, haren bitartez mundua salbatzera baino. Haregan sinesten dauana ez dago kondenatua; sinesten ez dauana, barriz, kondenatua dago jadanik, Jainkoaren Seme bakarraren izenean sinestu ez daualako. Hauxe da kondenazinoaren arrazoia: argia mundura etorria dala, eta gizakiek ilunpea gurago izan dabela argia baino, hareen egiteak gaiztoak ziralako. Izan ere, txarto egiten dauanak gorrotoa deutso argiari, eta ez dator argitara, bere egiteak agirian gelditu ez daitezan. Egiaren arabera diharduana, barriz, argitara dator, bere egiteak Jainkoak gura dauan lez eginak dirala agertu daiten».