Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
GARIZUMAKO V. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Heldu gara Garizumako 5. domekara, eta bihozbarritze aldiko azken txanpan sartu gara. Egun gitxi falta da gure fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko.
Baina aurretik, Garizumako ibilbideko azken zati honetan Jesusek erakutsi gura deuskuna ulertu eta barruratu egin behar dogu: gari aleak lurrean jausi eta hil egin behar dau frutu ugari emoteko. Hauxe da Jaunaren proposamena, gure bizitzan frutu ugari emon dagien. Merezi dau Berarengan konfiantza jartea.
Hasi gaitezan, "Zure aurpegi bila..." abestuz.
BATZAR BURUAREN AGURRA
Jesukristo Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.
· Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.
· Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.
· Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Jr 31, 31-34:
Garizumako domeketako lehenengo irakurgaiak Israelen historiako une nagusiak gogoratu deuskuez. Jeremias profeteak gaur etorkizunari begira jarten gaitu eta Pazkoetan ospatuko doguna iragarten deusku: Jaungoikoak, bere maitasunaz , gure bihotzak aldatu egingo ditu.
Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa
Salmoa abestuz, eskatu deiogun Jaunari bihotz garbiz eusteko grazia
"Bihotz garbia gugan sortu..."
Heb 5, 7-9:
Irakurgaiak, Jesukristok egin eban bidea gogora ekarten deusku: heriotzaraino zintzoa izan zalako, guztiontzat biziaren iturri bihurtu da.
Jn 12, 20-33:
Jesukristo da, lurrean jausten dan gal-garaua. Bere heriotzeaz dakarsku bizia.
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homiliaren amaieran
Berrogei egun hazi dagigun
otoitzez gure bihotza,
maitasun eta alkartasunez
berotuz gizarte hotza.
Berrogei egun garbitu daigun
nagikeria ta lotsa
izan gaitezen baztertu eta
pobre guztien ahotsa.
Aginte harro, ohore asko
eta aberastasuna
Zesarren hiru opari eder
deabruak dakarguna.
Jesusek barriz horren kontrako
berrogei egun jarduna
pobreen alde justiziaren
errukiaren laguna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari bere seme-alabon beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
· Gaur Jesukristoren Elizea osotzen dogun bateatuon alde. Bere Espirituaren indarraz, bizia eta itxaropena jarri dagigula heriotza eta etsipena dagoan lekuan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
· Herri guztietako agintarien alde. Espiritu Santuak euren bihotzak aldatu dagizan eta errespetu, zuzentasun eta bakezko bizikidetza eragin dagien. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
· Jaungoikoaren Erreinuagaitik jasarpena, gorrotoa eta destainak sufritzen dabezan guztien alde: euren bizitzetan sentidu daiela Kristo hil eta berbiztuaren indarra. Egin dagigun otoitz EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA..
· Ospakizun honetan batu garanon alde. Gizon eta emakumeekazko eskeintza eta alkartasunean biziz, Jaunaren Kurutzetik datorren Argira zabalik bizi gaitezan. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Jaunartze ostean irakurri daitekeen testua.
Barrutik ezagutzen gaituzu, Jauna.
Ezin deutsugu iruzur egin.
Lazarok hilobian lez,
batzutan, gure biziak hil kiratsa dau.
Gaur, Jauna, beste behin,
gugana zatoz,
Lazaroren hilobiraino joan zinanean lez.
Berbizkundea eta bizia zaran Horrek,
oihu egin eiguzu hari lez
eta lagundu gure pekatutik urteten.
Aldatu, zure parkamenaz eta zure Espirituaren indarraz,
gure bizitzako inguru hilak,
Zeuk bakarrik berbiztu daikezuzalako.
Emoiguzu bizia, Jauna,
Jaungoikoaren seme-alaba lez berbizteko,
Jaungoikoaren seme-alaba lez bizitzeko,
zure itxaropenaren lekuko izateko.
Zu Biziaren Jaungoikoa zaralako,
eskerrik asko, Jauna!
AZKEN AGURRA
"Galgaraua lurrean jausi eta hilten ez bada, bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, garaua ugari emoten dau", esan deusku Jesusek Ebanjelioan. Horixe egin eban Jesusek: bere bizia emon, beste guztiok bizia izan dagigun. Geuk ere ikasi dagigula geure burua ukatzen eta heriotzea bera ere onartzen, besteak bizia ugari izan dagien.
"Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea!"
GARIZUMAKO V. DOMEKEA - B
SARRERAKO OHARRA
Egun on Jaunaren egunean, eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi:
Heldu gara Garizumako 5. domekara, eta bihozbarritze aldiko azken txanpan sartu gara. Egun gitxi falta da gure fedearen jai nagusia dan Pazkoa ospatzeko.
En este tramo cuaresmal que nos queda por recorrer, necesitamos comprender y asumir lo que Jesús quiere enseñarnos con la imagen del grano de trigo, que sólo cuando cae en tierra y muere, da mucho fruto. Es la propuesta del Señor para que nuestras vidas den mucho fruto. Merece la pena fiarse de Él.
Hasi gaitezan, "Zure aurpegi bila...." abestuz.
BATZAR BURUAREN AGURRA
Jesukristo Biziaren Jaunaren grazia eta bakea egon beitez zuekin.
DAMU OTOITZA
Jesus Jaunak, bihozbarritzearen eta parkamenaren bidez, heriotzatik Jaungoikoaren Bizitzara igarotzeko dei egiten deusku. Apaltasunez, eskatu deiogun parkamena gure pekatuengaitik.
· Gure harrizko bihotza anai-arreben beharrizanenganako bihotz sentibera bihurtu gura dozu. Erruki, Jauna.
· Zure bizia emon nahi izan dozu gu guztiok salbatzeko. Kristo, errruki.
· Sakabanatutako seme-alabak batzen dozuz. Erruki, Jauna.
HITZAREN LITURGIA
Jr 31, 31-34:
Garizumako domeketako lehenengo irakurgaiak Israelen historiako une nagusiak gogoratu deuskuez. Jeremias profeteak gaur etorkizunari begira jarten gaitu eta Pazkoetan ospatuko doguna iragarten deusku: Jaungoikoak, bere maitasunaz , gure bihotzak aldatu egingo ditu.
La alianza de Moisés era, ciertamente, el fundamento inquebrantable de Israel; pero la alianza no se fundaba sólo en la fidelidad de Dios, sino que debía tener en cuenta también al pueblo con sus infidelidades, el cual había quebrantado el pacto con su Dios.
Erantzun-Salmoa: 50. Salmoa
Salmoa abestuz, eskatu deiogun Jaunari bihotz garbiz eusteko grazia
Reconocemos sinceramente ante nuestro Dios, nuestras culpas y le pedimos que las borre y nos deje limpios.
"Bihotz garbia nigan sortu..."
Heb 5, 7-9:
Irakurgaiak, barriro ere Jesukristok egin eban bidea gogora ekarten deusku: heriotzaraino zintzoa izan zalako, guztiontzat biziaren iturri bihurtu da.
El acontecimiento de la comunicación entre Dios y el hombre se ha cumplido de una manera extraordinaria en Cristo, Dios y hombre. Su perfecta obediencia a Dios nos abre el camino de la reconciliación salvadora.
Jn 12, 20-33:
Muriendo en la cruz, Jesús es el grano de trigo que cae en tierra y muere, y da mucho fruto.
Prestau gaitezan Jesusen berbak entzuteko, "Aintza, Jesus, Zuri beti..." abestuz.
Homiliaren amaieran
Berrogei egun hazi dagigun
otoitzez gure bihotza,
maitasun eta alkartasunez
berotuz gizarte hotza.
Berrogei egun garbitu daigun
nagikeria ta lotsa
izan gaitezen baztertu eta
pobre guztien ahotsa.
Aginte harro, ohore asko
eta aberastasuna
Zesarren hiru opari eder
deabruak dakarguna.
Jesusek barriz horren kontrako
berrogei egun jarduna
pobreen alde justiziaren
errukiaren laguna.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Aurkeztu deioguzan gure Aita Jaungoikoari bere seme-alabon beharrizanak eta etenbarik isuri dagiala gure gainera bere Bizi Espiritua. Esan dagigun alkarregaz: EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
· Gaur Jesukristoren Elizea osotzen dogun bateatuon alde. Bere Espirituaren indarraz, bizia eta itxaropena jarri dagigula heriotza eta etsipena dagoan lekuan. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
· Por los gobernantes de todos los pueblos. Para que el Espíritu Santo transforme sus corazones, y les lleve a potenciar nuevas formas de organizar nuestra convivencia en el respeto, en la justicia y en la paz. Egin dagigun otoitz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA
· Jaungoikoaren Erreinuagaitik jasarpena, gorrotoa eta destainak sufritzen dabezan guztien alde: euren bizitzetan sentidu daiela Kristo hil eta berbiztuaren indarra. Egin dagigun otoitz EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
· Por quienes estamos participando en esta celebración. Para que viviendo en ntrega y solidaridad con las personas, vivamos abiertos a la luz que viene de la Cruz del Señor. Egin dagigun otoiz. EMOIGUZU ZURE BIZI ESPIRITUA, JAUNA.
Aita biziemoilea, begiratu errukiz heriotzazko ilunpetan bizi garanoi; eta zure Espirituaren egintza bizitzailearen bidez, barritu eta aldatu gure bizitzak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.
Jaunartze ostean irakurri daitekeen testua.
Hoy, Señor, una vez más,
llegar hasta nosotros
como cuando llegaste hasta el sepulcro de Lázaro.
Tú, que eres la resurrección y la vida,
grítanos con voz potente como a él,
y ayúdanos a salir de nuestro pecado.
Danos vida, Señor,
para renacer como hijas e hijos de Dios,
vivir como tales,
y ser testigos de tu esperanza.
AZKEN AGURRA
"Galgaraua lurrean jausi eta hilten ez bada, bakarrik gelditzen da; baina, hilten bada, garaua ugari emoten dau", esan deusku Jesusek Ebanjelioan. Horixe egin eban Jesusek: bere bizia emon, beste guztiok bizia izan dagigun.
Iluminados con la Palabra de Dios, salimos una vez más a la vida de cada día, dispuestos a cumplir la misión que el Señor nos ha confiado, entregando nuestra vida a los demás aún a costa de gastar la nuestra. “Si el grano de trigo cae en tierra y muere, da mucho fruto” Así Dios hará fecunda nuestra vida.
"Zu zara gure poza, Kurutz salbatzailea!"