Gabon zorion, zorion gabon!

viernes, 7 de julio de 2023

La Iglesia arde, Andrea Riccardi

 


Andrea Riccardi: La Iglesia arde. La crisis del cristianismo hoy: entre la agonía y el resurgimiento, Barcelona, Arpa, 2022

No es un libro recién salido de imprenta. La edición italiana es de 2011. Pero el verano, con su cambio de ritmo, favorece acercarnos a estos libros más profundos, aunque no sean urgentes. Un visión desde la historia sobre la Iglesia católica, su problemas actuales y pistas de solución.

Gustura irakurri dodan liburua da berau. Udaldiak beti emoten dausku aukerea liburu sakonagoak astitsu irakurtzeko, gogoeta sakontzeko, elkarrizketa sustatzeko. Hamaika iturri erabiltzen dauz idazleak eta idatzi dauena baino askoz gehiago jakin dakiela emoten deust. Hala ere, irakurritakoa bera interesgarria deritzat benetan.

Italiatik idatzita, Europako herri katolikoak errepasatuz, Ekialdeko Elizak eta Eliza erreformatuak ere aintzat hartuz, mundu mailako ikuspegi horrek gure begirada zabaltzera animatzen gaitu. Parisen ere txakurrak ortozik. Eta Bizkaiko Elizan bizitako arazo batzuk ez direla bertokoak bakarrik ikusi daikegu.

Etorkizunari begira, alde batera ixten ditu ohiko urtenbide biak: ezer ez aldatu, batikoari eutsiz, edota dana gaurkotu beharrez, betikoa ahaztu. Bere proposamena, eta ez dot uste nire ideia danik, ebanjelioan eta pobreengan oinarritzean eskeintzen dau. Behin baino gehiago aipatzen dau Ebanjelioaren poza  (Evangelii gaudium) exortazio apostolikoa. Bere ustez guztiz zabaldu eta sakondu barik galdu dana. Italian dino, batez ere. Eta beste Elizbarrutietan?

Beste arlo bitan bidea markatzen dau, baina ez da ausartzen pausu asko emotera. Bata da, emakumearen zeregina Elizaren alkartean, gidaritzan etab.   Bigarrena da, alkarte eukaristikoa izanik gurea, zelan bermatu domekako eukaristia herri txikietan, abade kopuruaren beherakada dala-eta.

Eliza krisian dagoela argi dago, Eliza katolikoa. Baina sarritan egon izan da. Ezin dogu idealizatu edo ederragotu Elizaren egoerea mendeetan zehar. Krisia, aldi berean, arragoa ere bada, gure egitura findu eta gardentzeko aukera paregabea, profetikoa, ebanjelikoa.

Liburu hau zubi ederra litzateke, Ebanjelioaren poza  (Evangelii gaudium) exortazio apostolikoaren argitaratzearen hamar urte betetzen direla eta, idazki hori barriro eskuan hartu, irakurri, sakontzeko. Ez ezaguna da benetan, oraindino, gure eliz sektore askotan.

Jose Mari Kortazar

Ebanjelioaren poza eskutitza zabalduz: Koldo Katxo

 

Evangelii gaudium. Una lectura Ebanjelioaren poza: Joxe Arregi

 

Ebanjelioaren poza: Peio Ospital

 

La alegría del Evangelio: textos de la marcha Arantzazu 2014

 

Ebanjelioaren poza Evangelii gaudium euskaraz

 


Poztu eta alaitu arazoak arren

Jesusi jarraitzeak beitu zer dakarren:

batzuk irain ta guzur, guk otoitz ta arren

zintzoak azkenean izango pozarren.

Apal-apal erantzun, zabaldu bakea,

errukiz bizi eta justizi gosea,

gaixoagaz negarrez, bihotzez pobrea,

holan batuko dogu Jesusen taldea.

Poztu eta alaitu umorez bizitza,

esperantzaz aguantau datorren ekaitza,

ausardiaz jokatu kemena da Hitza,

askoz hobe taldean sakonduz otoitza.

Eskatzeko otoitzak jaso konfiantza,

hurkoa ahaztu barik horrek dauka gatza.

Eskertzeko otoitzak dakar esperantza,

Jauna goratu daigun kanta eta dantzaz.


Kantaria: Ana Berrizbeitia Hitzak: Jose Mari Kortazar 

Lehen kopla biak 3. kapituluari dagokioz. Hirugarrena 4. kapituluari. Azkena 4. kapituluko 154/155 zenbakiei.

No hay comentarios: