Jesusen hitza

martes, 4 de julio de 2023

Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da

 

El religioso de Mendata José Ángel Aguirre regresa a África

Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, errefuxiatuen esparruan bizi izan zan zazpi hilabetez. Beranduago Txaden egon zan eta denporaldi batez kongregazinoarentzako zerbitzuak eskaini ebazan Italian eta Espainian. Orain, hil barri dan ama zaintzen egon ondoren, pozarren bueltatuko da Afrikara. 

Zein izan da zure misino-ibilbidea?

Sierra Leonak bizi izan neban nire lehenengo misino-esperientzia eta 10 urtez egon nintzan bertan. Gero, Txadera bialdu ninduen 2001etik 2006ra. Beranduago Parmara (Italia) joateko eskatu eusten fraile anai gaixo eta nagusiak zaintzera. Hareen zerbitzura egon naz azken urteetan eta, baitartean, terapia okupazionalean hezi naz. Gaixorik egon eta hil barri dan ama urte biz zaindu ondoren, Kamerunera noa. Yaunden, uriburuan, fraile ordenatzeko hezitzen diharduen teologia-ikasleen etxea dogu. Eurakaz bizi izango naz eta parrokian bertako abadeari lagunduko deutsat.

Ze egperatan bizi dira Kameruneko herritarrak?

Herrialde oso aberatsa da eta eguraldiak be asko laguntzen dau. Ekonomiaren oinarria, nekazaritza da eta basoek be aukera ugari emoten dabe. Halanda be, herritarren bizi-maila oso bacua da. Kamerun eta Txad lotzen dituan oliobideak kalte handia ekarri deusez lekuko herriei. Uriburuan eta landa-eremuetan bizimodua guztiz desbardina da. Gure alkartea kanpoaldeetan dago, etorkin asko bizi dan lekuan. Han, behartsuenei arreta eskaintzen deutsen bost mila alkarte inguru dogu.

Eta nagusi dan fedea?

Kamerundar gehienak, kristauak dira. Txaden, gehienak musulmanak dira, baina hango parrokia, topagune da eta familia ugari batzen da. Bizi asko dauan lekua da, kultur etxe baten antzekoa. Leku haretan, euren nortasuna sendotu egiten da.

Zerikusirik ez gureagaz

Benetan. Txaden, esate baterako, urtean 300 ume bateatzen neban. Baina hemen beste era batera ulertu behar dogu Eleiza, egoera beste bat da-eta. Laikotzak protagonismo gehiago hartu behar dau. Gatxa egiten jaku ohituraz aldatzea, baina egokitu eta gauzak beste era batera egin behar doguz.

Pozik?

Oso pozik. Moldatzen naz frantsesagaz eta ahalik eta laguntza onena emoten saiatuko naz. Hirurogeta bost urte ditut,sasoi onean nago eta Afrikan jarraitu gura dot osasunak laguntzen deustan arte.


Iturria: Bizkeliza.org





El religioso de Mendata José Ángel Aguirre regresa a África

El religioso javeriano natural de Mendata, José Ángel Aguirre, regresará este próximo viernes 7 de julio a un lugar al que ha estado deseando regresar, a África, en esta ocasión a Camerún. Estudió el bachiller en el seminario de los javerianos ubicado en Kortezubi y prosiguió en el instituto de Gernika. Cursó los estudios de Teología en Madrid. Su experiencia misionera comenzó en Sierra Leona, lugar de donde tuvo que huir dos veces por la guerra. Allí estuvo viviendo durante siete meses en un campo de refugiados. Posteriormente estuvo en Chad y durante algún tiempo realizó diversos servicios para la congregación tanto en Italia como en España. Ahora, tras una temporada de dos años cuidando de su madre hasta que ha fallecido, regresa a tierras africanas.  

¿Cuál ha sido su recorrido misionero?

MI primera experiencia misionera fue en Sierra Leona, allí estuve durante 10 años. Luego, me enviaron a Chad, del 2001 al 2006. Posteriormente me solicitaron ir a Parma (Italia), al cuidado de mis hermanos frailes enfermos y mayores. He estado atendiéndolos durante los últimos años, mientras tanto me he formado en terapia ocupacional. Tras dos años cuidando de mi madre enferma, con la tranquilidad de haberle acompañado hasta el final, voy a Camerún. En Yaundé, en la capital, tenemos una casa de estudiantes de Teología que están formándose para ordenarse frailes. Viviré con ellos y estaré acompañando al cura local que atiende la parroquia.

¿En qué situación vive la ciudadanía en Camerún?

Es un país muy rico, el clima ayuda mucho. La base de la economía es la agricultura y tiene un sector forestal con muchas oportunidades. Sin embargo, sus habitantes tienen un bajo nivel de vida. El oleoducto que une Camerún y Chad ha perjudicado a las poblaciones locales. En la capital y en las zonas rurales la vida es bien diferente. Nuestra comunidad está en los suburbios, donde viven muchos migrantes. Allí contamos con unas cinco comunidades que atienden a las personas más necesitadas.

¿Y la fe predominante?

La mayor parte de los cameruneses son cristianos. En Chad, donde estuve antes, mayoritariamente son musulmanes, pero la parroquia allí es un lugar de encuentro, donde se reúnen muchas familias. Es un sitio con mucha vida, una especie de centro cultural. Un lugar donde se afianza su identidad.

Nada que ver con lo nuestro

Ciertamente. En el Chad, por ejemplo bautizaba a unos 300 niños y niñas al año. Pero aquí tenemos que entender la Iglesia de otra manera porque la situación es otra. El laicado debe cobrar más protagonismo. Se nos hace difícil cambiar las costumbres, pero debemos adecuarnos y hacer las cosas de forma diferente.

¿Contento?

Muy feliz. Me arreglo con el francés y espero poder acompañar de la mejor manera posible. Tengo 65 años, me encuentro en forma y quiero seguir en África mientras me acompañen las fuerzas.

No hay comentarios: