Jesusen hitza

domingo, 19 de febrero de 2023

Ogia batu eta banatu: Familia Ospakizuna

 


Aratusteak izan arren, hamaika neska-mutil alkartu gara gaurko Familia Ospakizunean, Hori bai, asko mozorroz jantzita!  Gosearen  aurkako kanpaina izan dala eta, OGI handi bat jarri dogu ezaugarri moduan: munduko ondasun guztien sinboloa, hain zuzen ere. Zelan dago bananduta? Zuzentasunez?

 Ezkerreko ume biak herri aberatsen ordezkarika izan dira eta OGIaren %90 eurek hartu dabe. Lotsagarria? Baina egia.

Beste guztiek herri pobreen ordezkariak izan dira, eta danon artean, OGIaren %10 baino ez dabe izan guztiontzat. Tamalgarria.

Munduko ondasunak hobeto banatzeko eskatu dogu ospakizunean. Horretarako Jesusen agindua eta eredua ditugu. Danok gara eta, Jainkoaren seme-alabak. 


 

Jesusen Bateoa ospatu, nire bateoa gogoratuz: Familia Ospakizuna

Olentzero etorri jaku!: Familia Ospakizuna

Jesus gure liderra! Familia ospakizuna


No hay comentarios: