Subsidios litúrgicos bilingües para este domingo.
Irakurgaiak euskeraz.
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi.
Jauna dogu on guztien iturburua. Halantxe dino Eleizeak domeka honetako otoitzean. Eukaristia honetan, Jaunagana hurreratu gaitezan, bere ontasunez bete gagizan eta gero, geure bitartez, ontasun hori mundu guztian zabaldu daiten.
Sarrerako kantua abestuz, emon deiogun hasierea Eukaristiari.
"Bihotz batez alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: isilune baten, geure hutsegite guztiak gogoratu daiguzan eta eskatu deiogun Jaunari bere parkamena:
- Jesus Jauna, behartsuekin errukituta mundura etorri zinana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gizon-emakumeon kurutzea onartu zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, geure kurutzea lepoan hartuz, Zeuri jarraitzeko esaten deuskuzuna. ERRUKI, J.
HITZAREN LITURGIA
Jr 20, 7-9:
Gaurko lehenengo irakurgaiak Jeremias profetearen nahigabea agertzen deusku: alde batetik, bere herria maite dau; eta bestetik, ondamendia gainera jatorkola herri horri Jaungoikoaren izenean iragarri beharrean aurkitzen da. Egoera horretan, isilik gelditzea erabagiten dau... baina Jaungoikoaren berbeak gehiago egiten deutso.
Erantzun-Salmoa: 62. Salmoa
Salmo honetan, salmisteak jainkoagaz maite-minduta dagoala erakusten dau. Holantxe bizi zan Jesus, eta baita bizi dira kristau zintzoak.
"Zure egarriz daukat gogoa...”
Erm 12, 1-2:
San Paulok esango deusku Jaungoikoari zer eskeini behar deutsagun; eta kristau izateko, zelan bizi behar dogun.
Mt 16, 21-27:
Gaurko Ebanjelioan, Jesusek argi eta garbi berba egingo deusku, bere bidea zein dan azalduz: kurutzea, bizia emotea. Goratu daigun Jauna, Aleluia abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, gizon-emakume guztien beharrizanak gogoan izanik:
- Eleizea egiten dogun kristinau guztion alde: Jesusen bideak onartuz, ingurukoen zerbitzari izan gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Jesusen jarraitzaile sentitzen garen guztiok, Barri Ona gugan onartu eta eguneroko bizitzan adoretsu zabaldu dagigun, ez gaitezela kikildu inguruan sortu daitekezan txartoesanakaitik. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Gure gizartearen alde: bizitza errezaren tentazinoan ez daitela jausi eta giza-balioak zaintzen eta indartzen ahalegindu daitela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Eukaristia ospatzeko alkartu garean guztion alde: egunero agertzen jakuzan kurutzeak, Jesukristogaz bat eginik eta Bere laguntza beti izango dogun konfiantzaz onartu dagiguzan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita ona: begira erreguka daukazun herri honi eta emoiozuz zeure dohairik ederrenak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN OHARRA
AZKEN AGURRA
Eukaristia ospatu dogunok ez daukagu gure bizitzako kurutzea alde batera izterik. Bizi garean tokian, osasuntsu edo erdi-gaixorik, lanean edo atsedenean, jakin dagigula Jesusen jarraitzaile zintzo lez jokatzen.
“Jainkoaren Ama."
SARRERAKO OHARKIZUNA
Egun on, Eukaristia ospatzera etorri zareen guztioi.
Jauna dogu on guztien iturburua. Halantxe dino Eleizeak domeka honetako otoitzean. Eukaristia honetan, Jaunagana hurreratu gaitezan, bere ontasunez bete gagizan eta gero, geure bitartez, ontasun hori mundu guztian zabaldu daiten.
Cada domingo nos reunimos convocados por Jesucristo, para celebrar el memorial del Señor resucitado, acoger su presencia viva entre nosotros y recuperar las fuerzas para continuar caminando, aun tomando la cruz de cada día y ser fieles en el seguimiento a Cristo.
Sarrerako kantua abestuz, emon deiogun
hasierea Eukaristiari
"Bihotz batez alkarturik..."
DAMU-OTOITZA
Senideok: isilune baten, geure hutsegite guztiak gogoratu daiguzan eta eskatu deiogun Jaunari bere parkamena:
- Jesus Jauna, behartsuekin errukituta mundura etorri zinana. ERRUKI, JAUNA.
- Jesus Jauna, gizon-emakumeon kurutzea onartu zenduana. KRISTO, ERRUKI.
- Jesus Jauna, geure kurutzea lepoan hartuz, Zeuri jarraitzeko esaten deuskuzuna. ERRUKI, JAUNA.
HITZAREN LITURGIA
Jr 20, 7-9:
Gaurko lehenengo irakurgaiak Jeremias profetearen nahigabea agertzen deusku: alde batetik, bere herria maite dau; eta bestetik, ondamendia gainera jatorkola herri horri Jaungoikoaren izenean iragarri beharrean aurkitzen da. Egoera horretan, isilik gelditzea erabagiten dau... baina Jaungoikoaren berbeak gehiago egiten deutso.
Jeremías escucha la palabra de Dios y anuncia en su
nombre, al pueblo que tanto ama, el castigo que le viene encima.
Erantzun-Salmoa: 62. salmoa
Salmo honetan, salmisteak jainkoagaz
maite-minduta dagoala erakusten dau. Holantxe
bizi zan Jesus, eta baita bizi dira kristau zintzoak.
Orar con las palabras de este salmo equivale a querer
renovar la experiencia del deseo de Dios y de su alegre intimidad. Cantemos con
el salmista nuestra sed de amor de Dios.
"Zure egarriz daukat gogoa...”
Erm 12, 1-2:
San Paulok esango deusku Jaungoikoari zer eskeini behar deutsagun; eta kristau izateko, zelan bizi behar dogun.
Dios no quiere cultos que nos
sustituyan, sino la ofrenda total de nuestras propias personas. Un culto que no
sea principio y expresión de nuestra entrega es inútil.
Mt 16, 21-27:
Seguir a Jesús exige imitarle
en todo. En el evangelio, hoy, se nos invita a tomar la cruz de cada día y
unirla a la de Jesús.
Gaurko Ebanjelioan, Jesusek
argi eta garbi berba egingo deusku, bere bidea zein dan azalduz: kurutzea,
bizia emotea. Goratu daigun Jauna, Aleluia
abestuz.
JAINKO HERRIAREN OTOITZA
Senideok: otoitz egin deiogun Jaungoiko Aitari, gizon-emakume guztien beharrizanak gogoan izanik:
- Eleizea egiten dogun kristinau guztion alde: Jesusen bideak onartuz, ingurukoen zerbitzari izan gaitezala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Jesusen jarraitzaile sentitzen garen guztiok, Barri Ona gugan onartu eta eguneroko bizitzan adoretsu zabaldu dagigun, ez gaitezela kikildu inguruan sortu daitekezan txartoesanakaitik. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por los que están pasando momentos de dificultad o de fracaso, para que unidos a Jesús crucificado sean capaces de seguir caminando, sabiendo que El siempre está a su lado. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
- Por nosotros mismos, que participamos en esta eucaristía, para que seamos fieles a nuestra vocación cristiana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.
Jaungoiko Aita ona: begira erreguka daukazun herri honi eta emoiozuz zeure dohairik ederrenak. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Amen.
AZKEN OHARRA
AZKEN OTOITZA
Dios bueno y misericordioso, te damos gracias por el compromiso que nos demuestras
aceptándonos como pueblo tuyo. Ayúdanos a comprender lo que sufrimos y a valorar
todo lo que has sufrido por nuestra causa. Haz que sea llevadero nuestro sufrimiento
diario con la ayuda de tu Espíritu, y todo ello sea de ayuda para la labor que realizas por
toda la humanidad. ¡Ojalá que esta labor la vivamos con compromiso y ayudemos a
acercar a más personas hacia tu salvación, de manera que consigamos un mundo mejor
y aliviar el sufrimiento de tanta gente! AMÉN.
AZKEN AGURRA
Eukaristia ospatu dogunok ez daukagu gure bizitzako kurutzea alde batera izterik. Bizi garean tokian, osasuntsu edo erdi-gaixorik, lanean edo atsedenean, jakin dagigula Jesusen jarraitzaile zintzo lez jokatzen.
Jesús en el evangelio nos ha invitado a seguirle. Que lo
que hemos celebrado aquí, sea para nosotros alimento que fortalezca nuestras
vidas para ser fieles en el seguimiento de Cristo.
"Jainkoaren Ama."