Goazen 2024 Jarri bidean

lunes, 23 de octubre de 2017

Zeanuri: sustraitzen doa Fedearen arbolea familiaz familia

Zeanurin be hasi gara, familia giroan, Fedearen arbolearen erroak edo sustraiak lantzen. Arbolea edo etxea, oinarriak edo erroak izan behar ditu gogoan lerden eta tente altxatzeko gero.
Domund edo Misioen Eguna izanik, misiolariak be kontuan hartu doguz. Eta KTko txikienak indioliar edo pabo ikusgarri batzuk be ekarri deuskuez jai honetara...


Arratiako arbola
da bedeinkatua,
otoiz ta alkartean
ondo sustraitua.
maitasun, justiziaz
gora altxatua,
eta Jesusi esker
ederrak frutuak!
Ur-ertzean bizirik
zenbat zuhaitzondo
sasoian zelan ez dau
fruiturik emongo?
Uren pozez ez jako
lehorrik igongo,
danean ondo eta
danontzako ondo.
 (1. Salmoa).
 
 

No hay comentarios: