Abenduko izarrak

jueves, 5 de octubre de 2017

Aurkeztu da "Fedearen arbolea", familian lantzeko dinamika multzoa

Famili Ospakizunetarako dinamika multzoaren aurkezpena ospatu da Igorren, urriaren 4an, Bedia, Lemoa, Dima. Igorre, Artea, Zeanuri eta Bikaritzako ordezkaria berton egozela.



Bizkaiko Elizbarrutiaren Ebanjelizatze Egitasmoan familiari emon nahi jako lehentasuna, azterketa aldian agertu zan ardatz nagusia izan zalako.

Arratiako Elizaren Ebanjelioaren ikasle misiolariak (EP 120) 2016/2019 Plangintzan, 2. lehentasunak holan dino: Familia mezak herri gehienetan duintasunez ospatzen ditugu eta prozesu baten emaitzak dira. Haurrekin egiten den lana mantendu egingo dugu; halere gurasoekin dinamika berriak hasi behar ditugu.

Hazten ez doan fedea murriztu eta hiltzeko arriskuan sartzen da, fedea bizia ez bada ez dau fruiturik emongo, eta. 1. salmoaren irudi edo metafora hau hartu dogu abiapuntu: arbolea. Joanen ebanjelioagaz batera, dinamika batzuk eskeintzen dira etxean, katekesian eta Famili Ospakizunetan erabiltzeko asmotan.

Fedearen arbolea

Honako material honek aurkeztuko dira, urtean zehar gai hau lantzeko familia giroan eta parrokietan, bakoitzak bere erritmoagaz:

-Kartel nagusi bat, elizan jartzeko modukoa, hilez hile osatu eta kolorez jantziko dana.
-Lapbook edo familiak etxean osatuko dauan eskulana, hilean hilean sakonduz irudi honetan: fede bizia, ondo sustraitua.
-Otoitz orritxoa, katekesian, etxean zein ospakizunean erabilteko modukoa.
-Kanta errez bat gai hau garatuz eta oinarri biblikoa azalduz.


-Fedearen arbolea izeneko liburuxka, euskeraz zein gaztelaniaz, 100 orrialde guztiz: zazpi gai edo atal gai hau lantzeko, lehendabizi etxean, gero katekesian, eta azkenean ospakizunean. Atal bakoitzak honako azpi sailak ditu: Jaunaren Berbea, Gogoeta, Otoitzean, Dinamika bat etxean zein katekesian egiteko eta Sakontzen, material osagarria eta bibliografia.

Famili Ospakizunetarako dinamika multzoaren aurkezpen honek oinarri bi suposatzen ditu:
-hilean behin egiten diren urtean zeharreko ospakizunak gai edo hari bategaz josi.
-familia ospakizuna etxean hasten da lantzen eta elizako unea aurreko lanaren fruitua da.



No hay comentarios: