Goazen 2024 Jarri bidean

jueves, 13 de febrero de 2014

Domekean Jesusegaz eta alkarteagaz bat 03



Arratiako Elizak 3 astetan zehar kanpaina txiki bat egingo dau Eukaristia eta abade bako ospakizunen ganean. Hona hemen higarren eta azken atala.
La Iglesia de Arratia da inicio a un ciclo de tres semanas dedicados a la Eucaristía y a las Asambleas dominicales en ausencia de presbítero (cura). Hoy la tercera y última entrega.
 
Domekean Jesusegaz eta alkarteagaz bat



Jaungoikoak Abraham, Moises eta Profetei egin eutsen bisita. Historiaren azkenetan bere etxera etorri zan, oraingoan betiko geratzeko. Zakariasek berak abesten dau hau guztia “Benedictus” izeneko otoitzean: “Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, bere herria ikustera eta salbatzera etorri da-eta”. Jesus, Israel eta mundu osoaren historian sartzen da, betiko geratzeko. 

Jaungoiko ez da gugaz ahaztu, gaur ere bisitea egiten deusku. Errez aurkitu daikegu, nahita topo egiten dogulako beragaz: 

-Alkartean (bi edo gehiago bere izenean batzen diranean). alkartea edo herria, ezaguna danean, zuribaltz ikusten dogu, bere hutsak eta gure hutsak onartzen ditugu. Batzuk gurago dabe Begoña edo Urkiolara edo beste santutegi batera joatea. Ondo dago, baina hori baino ez badogu egiten ahuldu egiten dogu gure alkartea eta erlijio deslekutu bat sortu).

-Jaunaren Hitzean (inspiratu, bideratu eta sendotu egiten dau-eta). Aita Santuak ere gogoratu dausku Ebanjelioaren poza idazkian Jaunaren Berbeak izan behar dauan garrantzia gure bizitza eta alkarteetan.

-Sakramentuetan (bere presentzia eta egitearen ezaugarriak); 

-Behartsuengan (zuetariko bati egin eutsiena, neuri egin eusten). Gaur egungo arazo larri eta krisialdi sakon honetan bakarkako solidaritza, etxeko eta familiako kaltetuekin ez da nahikoa. Alkarte legez bideratu behar ditugu gure otoitz, indar eta organizazioak. Eta amaitzeko, 

-Sasoiko Ezaugarrietan (gure Historiako jazoeretan). Alkartzea eta danon artean ezaugarriok identifikatu eta argitzea nahi eta nahiezkoa dogu, hau da, ebanjelioaren argipean gure herriaren bake gose eta askatasun minak aztertzea eta garbitzea.  

Historiaren gora beherak direla-eta, bisitaldiaren arlo zabal eta boskoitz hau nahiko murriztu dogu egunotan gure alkarteetan. Batzuk Gure Jauna hartzearen unea baino ez dabe aintzakotzat hartzen, alkartearen premia asko leundu da eta Jaunaren Berbeari ez deutsagu garrantzi nahiko emoten, ez bakarka, ez familian, ezta ere mezatan eta homilian. 

Domekako alkartzeak, mezagaz edo meza barik, oso keinu esanguratsua da. Bidean martxan hasten dan gizakiaren eta herriaren pausuak jarraitzeko konbidapena egiten deusku; besteen zerbitzuan; Jaungoikoaren poza behartsuen bihotzetara eroateko gonbidapena; bizigarria eta itxaropentsua dan presentzia izatera; fedearen gogorapen historikoa indarbarritzera;  Jaungoikoa gure bizitzetan dagoela agertzera eta erakustera... hori guztia eta gehiago oraindik dakarsku gogora domekeak, bertan tartea eta bihotza jartzen badoguz alkarteagaz, herriagaz, eta Jesu Kristogaz bat egiteko era pozgarrian.



El domingo nos une a Jesús y a la comunidad


Dios visitó a Abraham, a Moisés, a los Profetas. En la etapa final de la historia vino a su casa, y esta vez para quedarse definitivamente. El mismo Zacarías lo canta en el Benedictus: "Bendito sea el Señor, Dios de Israel, porque ha visitado y redimido a su pueblo". Jesús, entra en la historia de Israel y del mundo, para quedarse definitivamente.

Lo podemos encontrar, porque él se hace encontradizo:

1.- en la Comunidad (donde dos o más están reunidos en su nombre);
2.- en la Palabra de Dios (que inspira, orienta y fortalece);
3.- en los Sacramentos (signos de su presencia y acción);
4.- en los Pobres (cuanto hicieron con uno de estos, conmigo lo hicieron); y,
5.- en los Signos de los tiempos (en los acontecimientos de nuestra historia).

Debido a los cambios de la historia, esta visita de Dios a nuestra vida y a nuestra historia se ha visto reducida lamentablemente. Muchos de nuestros vecinos sólo tienen en cuenta el momento de la comunión sacramental, el sentido de pertenencia a la comunidad ha quedado desdibujado, y la Palabra de Dios apenas se tiene en cuenta en la oración personal, familiar, o incluso en la homilía o sermón.

La asamblea dominical, con misa o sin misa, es un gesto significativo. Invita seguir las huellas del ser humano o del pueblo que se pone en camino; al servicio de los demás; a llevar el gozo de Dios al corazón de los pobres; a ser presencia de estímulo y esperanza; a reavivar la memoria histórica de la fe; a contextualizar y actualizar el paso de Dios en nuestras vidas; a mirar el futuro cumplido...todo esto y más...evoca el domingo. Y de forma gozosa si lo utilizamos para unirnos a la comunidad, al pueblo y a Jesucristo.


Mahai baten inguruan

Mahai baten inguruan,
eskuak eta bihotzak loturik,
fedeak alkarrengana baturik,
Hitza eta Ogia banatzen dogu
gure fede honen hazkarri,
Hitzaren eta Ogiaren irudipean
       Kristo dogularik oinarri!

Mahai baten inguruan,
pozak eta minak bizirik,
fedeak alkarrengana baturik,
ARNASA guregana nahi dogu,
gure bideetan lagungarri,
ARNASAK gu bizituriko,
alkarbizitza daigun eraiki!

Mahai baten inguruan,
gizon-emakumeak alkarturik,
fedeak alkarrengana baturik,
KEZKA bizi nahi dogu
gure bizien eusgarri,
KEZKA bait da egiaz
gure urratsen indargarri!

Mahai baten inguruan,
herriaren bihotza sentiturik,
fedeak alkarrengana baturik,
FEDE mina dogu biziki
gure ahaleginen gidari,
FEDE mina herri giroan
helburuetan aintzindari!

Mahai baten inguruan:
Hitza eta Ogia,
gure jakia,
pozak eta minak,
gure ahaleginak,
gure fede minak...
herriarentzat herri minez,
pozez eta nekez...
hor gabiz
herriaren bihotzean
mahai baten inguruan!

Bereciartua, I.


No hay comentarios: