Zer dan Aste Santua minutu baten azaldua

martes, 11 de febrero de 2014

Bedia: Santa Ageda auzoz auzo

Bedia 2014 atsedena kantuen bitartean
Aurten be ez dabe hutsik egin Bedian Santa Agedaren omenez kantuan. Urteroko moduan taldetxua batu dira etxerik etxe herri osoari bueltea emoteko. Hasteko erresidentzian bertako jenteagaz abestu eben, gero Utxarain, Eroso, Barroeta, Murtatza, Asteitza eta Bidekoetxe auzoetatik ibili ziran. 


Meriendea jan, Arratiako koruari harrerea egin, eta beste takadatxu bat plaza inguruko auzoetatik: Elexalde, Jauregi auzoetatik.


Arrastiko 5etan hasita, 10:30ak egin jakiezan amaitu orduko. 


Guztira 380,00 euro batu dabez, Arratiako Caritasen bitartez beharrizan gehien daukenai laguntzeko.
Tradizinoari eutsi eta lagun hurkoari lagundu, helburu bi ekintza bakar bategaz. Ez dago txarto.

Igone 


No hay comentarios: