Goazen 2024 Jarri bidean

miércoles, 5 de febrero de 2014

Igorre: Santa Ageda mixiolaria gaztetuta

Igorreko parrokiko Santa Ageda taldea gaztetuta entzun dogu aurten. Urteotan kantatzen deutson taldeak laguntza emon deutso-eta katekesiko ume taldeari. Batu dan diruaren helburua, beti lez, Maribel Egiluzek Congon eta Juanita Agirrek Perun umeen alde aurrera daroazen proiektuak.


Ohiko taldea, beti lez, arrastiko 3etan hasi eban bere ibilaldia auzoz auzo Igorre guztian zehar.

Arrastiko bostetan bat egin eban parrokian Katekesiko umeen taldearekin. Bakoitzak bere letragaz baina makilen erritmo berak eta helburu berak alkartuta.

Katekesiko umeek kantetan hasi orduko azalpena izan eben nor zan Ageda, eta nortzuk diran Juanita eta Maribel, Igorreko alabak, eta euren lana Congon zein Pderun, bertako umeen alde.

-"Bai, nik badakit, amamak kontau desuta!" -esan euskun mutiko batek kantetan hasi orduko.

Alkarregaz kantau eben parroki aurrean, udaletxean, kultur etxean eta Jubilatuen egoitzan.

Arrastiko lana amaituta pozuik umeak etxera, eta helduen taldeak oraindino beste ordu batzutan jarraitu eban kanta eta kanta, Santa Ageda mixiolariari lagunduz. 

Baserriz baserri dabil helduen taldea, eta baserri gehiagotara heltzeko asmotan, taldetxo bitan banatzen da, amaieran talde biek bat egin arte. Baserrietako jendeak pozarren eta bero hartzen dauz kantariak, eskertzeko giro baten.

Aurten Igorreko parrokiko taldeal arrastiko ibilbide honetan 1.400 euro pasatxo batu dauz.

No hay comentarios: