Berrogei egun

viernes, 28 de febrero de 2014

Spain global forum: pobreen isiltasuna el silencio de los empobrecidos

Partaideen artean, faltan botaten doguz gure herrialdeko hainbeste eta hainbeste langabeturen, desjaubetutako familiaren, behin-behineko lana daukien gazte eta emakumezkoen, pobretasunaren marra gainditu daben familien ahotsa zabalduko leukien beste agente sozial batzuk.




Bilboko Eleizbarrutiko Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza, Misioak eta Bilboko Elizbarrutiko Caritasen agiria
Martxoaren 3an ospatuko da Bilboko Guggenheim Museoan Espainia Foro Globala 2014: egonkortasunetik hazkundera dalakoa Espainiako Gobernuak antolatuta eta bertan batuko dira politika nazional eta internazionaleko eta enpresa-munduko persona ospetsuak.
AON, BBVA, COFIDES eta DEUTSCHE BANK erakundeek babesten daben topaketa honetan 2014ko Europako eta munduko ekonomiaren giltzen inguruan eztabaidan jardungo dabe.
Partaideen artean, faltan botaten doguz gure herrialdeko hainbeste eta hainbeste langabeturen, desjaubetutako familiaren, behin-behineko lana daukien gazte eta emakumezkoen, pobretasunaren marra gainditu daben familien ahotsa zabalduko leukien beste agente sozial batzuk.
Kristinau alkarte garanez, nahitaez gogoratu behar deutsegu partaideei indarreandagozan politika ekonomikoek langabezia, pobretasuna, gizarte bazterketa eta gizarte eskubideen murrizketa eragin deutsezala milioika herritarri Espainian eta Europan.
Pobretasuna eta desbardintasuna maila kezkagarrietaraino gehitu dala ohartarazoten dabe Caritasek eta beste erakunde batzuek. Bere salaketak kontuan hartu beharko litzatekez goi-bilera honek babestu nahi dituan neurrien gizarte eraginkortasuna baloratzerakoan.
Herritar eta kristinau lez, derrigorrez eskatu behar dogu hartu daitekezan erabagietan gizakiak berak eta bere eskubideek lehentasuna izan daiela, beti Guztion Ongizateari begira egon behar daben beste interes ekonomiko edo politiko batzuen aurretik.
Guri ez jagoku gaurko munduaren erronkei aurre egiteko proposamen zehatzik eskaintzea baina bai exijitu behar dogula gizakiaren esanetara dagoan ekonomia, gotzainek 2011ko Garizuma aldirako Pastoral Idazkian egin eben lez.
Frantzisko aita santuagaz bat egingo dogu otoitzean eta gizarteak, herriak, behartsuen bizitzak benetan min emoten deutsan politiko gehiago emoteko (Evangelii Gaudium 205) eskatuko deutsagu Jaunari.



Comunicado de la Delegación Diocesana de Caridad y Justicia, Delegación Diocesana de Misiones y Cáritas Diocesana de Bilbao

El día 3 de marzo se celebrará en el Museo Guggenheim de Bilbao el Foro Global España 2014: de la estabilidad al crecimiento, organizado por el Gobierno de España, que reunirá a personalidades de la política nacional e internacional, así como del mundo empresarial.
El encuentro, patrocinado por AON, BBVA, COFIDES y DEUTSCHE BANK, pretende debatir las claves de la economía europea y global en 2014.
En la lista de participantes, echamos en falta la presencia de otros agentes sociales que puedan hacer llegar la voz de tantas personas desempleadas, familias desahuciadas, jóvenes y mujeres con empleo precario, hogares que han traspasado el umbral de la pobreza en nuestro país.
Como comunidad cristiana tenemos el deber de recordar a los participantes que las políticas económicas vigentes han ocasionado paro, pobreza, exclusión social y recortes en derechos sociales para millones de personas en España y en Europa.
Cáritas y otras organizaciones alertan sobre el alarmante incremento de la pobreza y de la desigualdad. Sus denuncias deben ser tenidas en cuenta a la hora de valorar la eficacia social de las medidas que esta cumbre se propone respaldar.
Como ciudadanos y cristianos tenemos la obligación de exigir que, en las decisiones que se vayan a tomar, el valor de la persona y sus derechos tengan prioridad ante otros intereses económicos o políticos, que han de estar siempre supeditados al Bien Común.
No es nuestra misión ofrecer propuestas concretas para afrontar los desafíos del mundo actual, pero sí debemos exigir una economía al servicio de las personas, tal como reclamaban nuestros obispos en su Carta Pastoral de la Cuaresma de 2011.
Unimos nuestra oración a la del papa Francisco, pidiendo al Señor que nos regale más políticos a quienes les duela de verdad la sociedad, el pueblo, la vida de los pobres (Evangelii Gaudium 205).


Zuen ondasunak ustelduta dagoz.


Santiago Apostoluaren gutunetik
St 5, 1-6

Entzun orain, zuek, aberatsok! Egizue negar eta aiene gainera jatortzuezan zoritxarrakaitik. Ustelak jota dagoz zuen aberastasunak, eta sitsak janda zuen jantziak. Ugerrak jota dagoz zuen urre-zidarrak, eta uger hori izango dozue testigu zeuen kontra, eta suak lez jango dau zuen haragia. Auzi aurreko azkenak diran egun honeetan pilatu dozue aberastasuna. 


Zuen soloetan uzta batu eben langileei ordaindu ez zeuntseen soldateak deadarka dihardu, eta igitarien deadarra Jaun ahalguztidunaren belarrietara heldu da. Bapo bizi izan zaree zuek hemen lurrean eta atseginetara emonak; holan, abereak lez gizendu zaree hilketa-egunerako. Errubagea kondenatu dozue eta hil, eta inork ezin izan deutsue aurre egin. 


Vuestra riqueza está corrompida


Lectura de la carta del apóstol Santiago 5,1-6

Ahora, vosotros, los ricos, llorad y lamentaos por las desgracias que os han tocado.
Vuestra riqueza está corrompida y vuestros vestidos están apolillados. Vuestro oro y vuestra plata están herrumbrados, y esa herrumbre será un testimonio contra vosotros y devorará vuestra carne como el fuego.
¡Habéis amontonado riqueza, precisamente ahora, en el tiempo final! 


El jornal defraudado a los obreros que han cosechado vuestros campos está clamando contra vosotros; y los gritos de los segadores han llegado hasta el oído del Señor de los ejércitos.
Habéis vivido en este mundo con lujo y entregados al placer. Os habéis cebado para el día de la matanza. 

No hay comentarios: