Goazen 2024 Jarri bidean

jueves, 6 de febrero de 2014

Bestelako mundua, guztion helburua

Duela 50 urte, emakume batzuk elkartu ziren eta gosearen aurkako borrokari ekin zioten. Gaur dei egiten dizuegu borroka honekin bat egin dezazuen, beste mundu bat eraiki dezakegulako.
Hace 50 años un grupo de mujeres se unieron y declararon la Guerra al Hambre. Hoy os invitamos a participar en esta batalla, porque otro mundo es posible.



Onartezinak direlako gose eta desnutrizioz jantzitako bizi baldintzak, onartezina delako erraz prebenitu eta sendatu daitezkeen gaixotasunen eraginez haurren artean dagoen heriotza-tasa. Onartezina delako emakumearen esplotazio eta diskriminazioa, gerrek eta indarkeriak eragindako sufrimendua…  Azken batean, milioika gizon eta emakumek jasaten duen errealitatearen aurrean ezin garelako axolagabe geratu, dei egiten dizugu zeure errealitate eta aukeretatik mundu zuzen eta solidarioago baten alde jardun dezazun.




Porque son intolerables las condiciones de vida de hambre y desnutrición, porque son intolerables las cifras de mortalidad infantil por enfermedades fácilmente prevenibles y curables. Porque es intolerable la explotación y discriminación de la mujer, el sufrimiento causado por guerras y violencia… porque en definitiva no podemos ser indiferentes a la realidad en la que viven millones de seres humanos, te animamos a que desde tu realidad y tus posibilidades trabajes por un mundo más justo y solidario.

DENAK BEHARREZKO
  Notak esango balu:
“nota bakarrak ez du melodiarik egiten”,
... ez legoke sinfoniarik.

Hitzak esango balu:
“hitz bakarrak ezin du orrialdea egin”,
... ez legoke libururik.

Harriak esango balu:
“harri bakarrak ezin du horma jaso”,
... ez legoke etxerik.

Ur-tantak esango balu:
“ur-tanta bakarrak ezin du ibaia egin”,
... ez legoke ozeanorik.

Galburuak esango balu:
“galburu bakarrak ezin du soroa erein”,
... ez legoke uztarik.

Gizakiak esango balu:
“maitasunezko zeinu bakarrak ezin du gizadia salbatu”,
... inoiz ez legoke ez zuzentasunik, ez bakerik, ez duintasunik,
ezta zorionik ere gizakien lurraren gainean.

Sinfoniak nota bakoitza behar duen bezala,
liburuak hitz bakoitza behar duen bezala,
etxeak harri bakoitza behar duen bezala,
ozeanoak ur-tanta bakoitza behar duen bezala,
uztak galburu bakoitza behar duen bezala…
gizadi osoak zeu behar zaitu,
edonon egonda ere,
bakarra zarelako eta, ondorioz, ordezkaezina.
MICHEL QUOIST  
 

No hay comentarios: