Gabon zorion, zorion gabon!

martes, 12 de febrero de 2013

Muniketako kantoriak Santa Ageda gogoan

Aurten aspildiko ohiturari eutsi deutsie Muniketako Santa Ageda ermitean santaren bizitzaren koplak abestuz Zeanuriko kantariak. Ihazko hutsunea bikain bete eta aurrera jarraitzeko asmotan ei dabiz. Ander Manterola jaunak emon eban domekan errepetizio eguneko meza santua.

Don Pedro Atutxa (goian bego) abadearen eskakizuna betez hasi zan ermitan, santaren jai eguneko hurrengo domekan, bere biztan koplatan kantatzeko usadio hau: "On Pedrok, urtero, sermoiaren ordez, altaran jarriz, Santa Agedaren bizitza gogoratzen daben koplak abestea eskatu euskun eta ahal dogun bitartean eskakizun hori beteko dogu" Juantxo Larrazabalen esanetan. Testigantza hau Ipizki taldeko Jon Urutxurtuk batu eutson, 1995. urtean, eta gure blogean agertzeko baimena emon deusku.




Kuadrilan leheengoz kantau eben izenak be berari esker dakarguz hona: Jose Mari Egiluz, Telesforo Goikuria, Angel Bernaola, Pridentzia Santamaria, Felipe Agirrezabala, Frantzisko Gorostiaga "Patxin", Jose Agirrezabala eta Juantxo Larrazabal.




Aurten kantau dabenak honeek doguz:  (argazkian ezkerretik eskoira)

Eñaut Intxaurraga, Jabi Olibares (aurrendaria), Zezilio Uribiondo, Ernesto Etxebarrria (dultzaina), Arkaitz Arana, Agustin Loiola eta Jon Ellakuria. Ermita barruko argazkian agertzen dira beste kantore gazte bi: Asier eta Iker Ibarrondo.

Faltan botaten da neskatxi edo andaren baten parte hartzea, baina hori be helduko da.



Ohar bi:
-Balite izenen bat oker egotea. Zeozer argitu gura izan ezkeroz eskertuko genduke zuzenketea.
-Eskerrak Jon Urutxurturi informazioa eta argazkiengaitik.





No hay comentarios: