Berrogei egun

viernes, 4 de mayo de 2012

Abian da Internet bidezko Arratiako KT I. txapelketa!

Zapatua, maiatzak 5a, horixe da azken eguna izena emoteko Arratiako KT (katekesi) txapelketan. Arratiako Udalen Mankomunitateak eta Bizkaia Irratiak bat egin dabe txapelketagaz laguntzaile lez. Hasi dira izena emoten taldeak Arratia guztitik.

Txapelketaren arauetan agertzen danez, zapatua dogu azken eguna katekesiko taldeek izena emoteko txapelketan parte hartzeko.

Herri ezbardinak osatzen dabenez Arratia, txapelketa internetez egingo da, taldeka, 24 ordutan egongo dira ikusgai proba ezbardinak interneten, taldeek erantzuteko ahal dabenik eta egokien.

Arratiako Udalen Mankomunitateak arratiako euskerea erabiltea eskatu dau probatan, eta laguntza moduan produkto kulturalez osatutako sorta bat jarriko dau saridenen artean banatzeko (Arratiako berbategie, Gontzal Mendibilen kantadun CDa, etab.)

Bizkaia Irratiak ere hasiera hasieratik egin dau bat txapelketaren asmoa txalotuz. Saridunen taldeak aukerea izango dau Irratiko egoitza ezagutzeko.

Horretaz gain, beste sari batzuk ere banatuko dira irabazleen artean.

Izena emoteko, klikatu hemen:

KT txapelKeTa Arratia.TKn