Berrogei egun

viernes, 18 de mayo de 2012

Ez gaitzetsi No juzguéis: Asis sarea Arratian


Otoitzaldia Igorren maiatzaren 25an, arrastiko 7etan, parrokiko lokaletan.

Gutuneko gogoetek gai-jira bat, lau bloke edo printzipiotan egituratua, jarraitzen dute. Hil honetan Asis Sareak hirugarren printzipioaz egiten du gogoeta: “Eguneroko bizitza, kanporantz: solidaritatea”. Hil honetako gutuneko gogoetaren gai zehatza hau da: geure burua besteen gaitzesle gupidagabe egiteko dugun joera.


Gogoetarako gaia
Ez gaitzetsi

Eguneroko gauza txikietan jokatzen dugu bizitza. Edo geure bizitza eta besteena hobetzeko balio duten ekintzak burutzen ditugu, edo bestela beroriek kaltetzeko balio dutenak. Geure barneko jarrera ezberdinek alde batera nahiz bestera bultzatzen gaituzte.

Geure burua besteen epaile egiteko dugun joera da dena nahasten duen horietako bat. Besteak direla eta, erraz gaitzesten ditugu haien gauzak. Laguntza eman nahi dugunean ere, geure burua besteen epaile egiten dugu: erraza egiten zaigu besteen arazoak ikustea eta haiei konponbidea aurkitzea, geure nahaste-borrasteetatik ateratzeko ditugun zailtasunez konturatu gabe. Besteak epaitzen ditugu, erantzukizunak eta erruak banatuz, eta geure mugak onartzera etorri gabe. Besteen gainetik jartzen dugu geure burua, eta laguntza ematean ere geure buruaz ederretsita egiten dugu.

Beti aurki ditzakegu geure lagun hurkoa gaitzesteko arrazoiak. Giza bihotza ezagutzen duen Jesusek ondo dakizki bertan ditugun ziorik ezkutuenak. Eta esaten digu: “Izan zaitezte errukitsuak. Ez gaitzetsi inor eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko … ”. Bihotza altxatzen duten hitz hauek barneraino sartu zitzaizkien haren ikasleei.

Jesusen deia eguneroko bizitzari begira dago. Egunez egun, gupidak tokiz aldatzen gaitu. Ez gara epaile, ez gara gehiago, lagunak gara, lagun diezaiokegu besteari sufrimenduan hari entzunez, haren mugak ulertuz, hari bere duintasunean sostengu emanez.

Badago gure ikuspuntua alda dezakeen galdera bat: Zer egingo nuke nik, dudan tokian egon beharrean, bestearen tokian banengo?

Honek guztiak ez du esan nahi parte ez hartzea, gauzak pasiboki onartzea; ez du esan nahi gaizkiaren aurrean anbibalentzia onartzea, ez eta mugatasunaren aurrean amore ematea ere. Egiatasuna esan nahi du, gaitzesten ez duen egiatasuna. Gaitzestetik urruntzeak bihotza gupidarako prest jartzen digu.

Ebangelioko pasartea: Lk 6,36-38.41-42

Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita errukitsua den bezala. «Ez gaitzetsi inor eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu inor eta Jainkoak ere ez zaituzte kondenatuko; barkatu, eta Jainkoak ere barkatuko dizue; eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».
«Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez? Nola esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean duzun haga ikusten ez duzula? Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.

Frantziskotar espiritualtasuna

Neure anaiei Jesu Kristo Jaunarengan kontseilatzen, ohartarazten eta aholkatzen diet, munduan zehar dabiltzanean, ez dezatela sesiorik eta hizka-mizkarik izan, ez inor juzga; baizik izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala. (2Er 3,10-11). Frantziskok ez gaitu munduan gaitzesle gisa nahi, txiki, xume eta azken tokian baizik. Gaitzesten duena bestearen gainetik jartzen da, haren senide izateari uko egiten dio. Frantziskok ez gaitu nahi epaitu eta kondenatzeko, bakea egiteko baizik; ez gaitu nahi inkisidore izateko, senide baketsu baizik. Gaitzesten ez badugu, izan ahalko gara senide eta txiki.

Eta beste mila aldiz zeure begi aurrean bekatu egingo balu ere, maita ezazu ni neu baino gehiago, horrela Jaunarengana erakar dezazun; eta izan erruki beti horrelakoak” (MiG 11; ik. 1Er 11,5-10). Gaitzetsi ordez, maitatu; kondenatu ordez, gupida izan. Mila bider bekatu egiten badu ere; ez dela ezer lortzen badirudi ere; munduko arrazoi guztiak edukita ere. Gaitzetsi ordez, maitatu. Maitasuna gaitzespena baino indartsuagoa delako, bizi gehiago ematen du, gehiago erakartzen du Aita errukitsuaren bihotza.

Eta gorde bitez anaia guztiak, … anaiaren bekatua edo gaizki egina dela-eta asaldatu edo haserretzetik … , ez baitute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik (1 Er 5,7-8). Huts egiten duenak medikua behar du, gaitzeslea baino gehiago; eta senideak, salatzaileak baino gehiago. Adibidez Frantzisko.

Otoitza

Jesu Kristo, gure Jaun eta senidea:
itxi giltzaz gure bihotzeko atea,
guk inorengatik ez pentsatzeko gaizki,
inor ez gaitzesteko,
suminik inori ez izateko,
susmo eta interpretazio txarrik ez egiteko,
intentzioen santutegi sagaratuan
indarrez ez sartzeko.
Jesus Jauna, senidetasunean biltzen gaituzun lokarria:
gorde gure ezpainak josirik,
inoren kontrako maiseatze eta esamesei
bidea ixteko,
guri egin-konfidentziak gordetzeko,
jakinik isilik egotea dela
lehen maitasun-modu zehatza.

Erein gure erraietan
sentiberatasun-zuntzak.
Emaguzu adeitasun-espiritua,
begirunea erakuts diezaiogun elkarri,
zeuri bezala,
Eta aldi berean emaguzu jakinduria,
kortesia hau senide arteko konfiantzarekin
komeni den bezala elkartzeko.
Jesu Kristo Jauna,
emaguzu elkar errespetatzeko grazia. Amen.

Gutuneko azken hitzak

“Hobeto irakasten duzu gehien ikasi behar duzuna” (Richard Bach).

2012ko ekaineko eguneroko ebanjelioa

1- Mk 11,11-26
2- Mk 11,27-33
3- Mt 28,16-20
4- Mk 12,1-12
5- Mk 12,13-17
6- Mk 12,18-27
7- Mk 12,28b-34
8- Mk 12,35-37
9- Mk 12,38-44
10- Mk 14,12-16.22-26
11- Mt 5,1-12
12- Mt 5,13-16
13- Mt 5,17-19
14- Mt 5,20-26
15- Jn 19,31-37
16- Lk 2,41-51
17- Mk 4,26-34
18- Mt 5,38-42
19- Mt 5,43-48
20- Mt 6,1-6.16-18
21- Mt 6,7-15
22- Mt 6,19-23
23- Mt 6,24-34
24- Lk 1,57-66.80
25- Mt 7,1-5
26- Mt 7,6.12-14
27- Mt 7,15-20
28- Mt 7,21-29
29- Mt 16,13-19
30- Mt 8,5-17

Las reflexiones de carta recorren un circuito de temas que se estructura en cuatro bloques o principios. Este mes la Red Asís dedica su carta a reflexionar sobre el tercero de esos principio: “Vida cotidiana: hacia fuera, solidaridad”. El tema concreto de la reflexión de la carta de este mes es nuestra tendencia a erigirnos en jueces implacables de los demás.

Tema de reflexión
No juzguéis

La vida nos la jugamos en las pequeñas cosas de cada día. Realizamos continuamente acciones que nos sirven para mejorar nuestra existencia y la de los demás, o para empobrecerlas. Diferentes actitudes interiores nos empujan a un lado o al otro.

Una de estas actitudes que todo lo enreda es nuestra tendencia a erigirnos en jueces de los otros. Ante los demás, fácilmente juzgamos su realidad. Incluso cuando queremos ayudar, nos erigimos en jueces de los demás: nos resulta muy fácil ver los problemas de los otros y encontrar soluciones, sin darnos cuenta de nuestra propia dificultad para salir de nuestros embrollos. Juzgamos a los otros, repartiendo responsabilidades y culpas, sin acercarnos a nuestra limitación. Nos colocamos por encima de los demás y, si ayudamos, lo hacemos desde la autocomplacencia.

Siempre podemos encontrar razones para juzgar a nuestro prójimo. Jesús, que conoce el corazón humano, no ignora sus motivaciones más escondidas. Y nos dice:  “Sed compasivos, no juzguéis, y no seréis juzgados..”  Estas palabras  que confortan el corazón,  calaron profundamente en los que le seguían.
La  llamada de Jesús  atañe a la vida cotidiana. En el día a día, la compasión nos cambia de lugar. No somos jueces, no somos más, somos compañeros, podemos ayudar al otro, al que escucho en su dolor, al que comprendo en su limitación, al que puedo sostener en su dignidad.
Hay una pregunta que ayuda a cambiar nuestra perspectiva: ¿Qué haría yo si en lugar del sitio que me toca, estuviera en el lugar del otro?
Todo esto no quiere decir inhibición, ni aceptar cualquier cosa pasivamente, no significa ambivalencia ante el mal, ni rendirnos  ante la limitación. Significa franqueza que no juzga. Alejarnos del juicio, nos sitúa ante los otros con el corazón dispuesto a la compasión.

Texto evangélico: Lucas  6: 36 - 38. 41 - 42.

Ser misericordiosos como vuestro Padre es misericordioso. No juzguéis, y Dios no os juzgará; no condenéis, y Dios no os condenará; perdonad, y Dios os perdonará. Dad, y Dios os dará. Os verterán una buena medida, apretada, rellena, rebosante; porque con la medida con que midáis, Dios os medirá a vosotros.
¿Cómo es que ves la mota en el ojo de tu hermano y no adviertes la viga que hay en el tuyo? ¿Y cómo puedes decir a tu hermano: “Hermano, deja que te saque la mota que tienes en el ojo”, cuando no ves la viga que hay en el tuyo? Hipócrita, saca primero la viga de tu ojo, y entonces verás bien para sacar la mota del ojo de tu hermano.

Espiritualidad franciscana

“Aconsejo, amonesto y exhorto a mis hermanos en el Señor Jesucristo, a que cuando van por el mundo no litiguen… ni juzguen a otros, sino sean apacibles, pacíficos, mansos y humildes” (2R 3,10-11). Francisco no nos quiere por el mundo como jueces, sino como menores, sencillos, últimos. Quien juzga se sitúa por encima del otro, deja de ser hermano. Francisco no nos piensa para poner juicio y condena, sino paz; no como inquisidores, sino como hermanos pacíficos. No juzgar; y podremos ser hermanos y menores.
“Y, si mil veces volviera a pecar ante tus ojos, ámalo más que a mí, para atraerlo al Señor; y ten siempre misericordia de los tales” (CtaM 11; cf. 1R 11,5-10). En vez de juzgar, amar; en vez de condenar, tener misericordia. Aunque peque mil veces; aunque parezca que no se consigue nada; aunque se tenga toda la razón del mundo. En vez de juzgar, amar; porque el amor es más fuerte que el juicio, da más vida, atrae más al corazón misericordioso del Padre.
“Y guárdense todos los hermanos de turbarse o airarse por el pecado del otro… ya que no necesitan médico los sanos, sino los enfermos” (1R 5,7-8). El que se equivoca más que jueces necesita médicos, y más que acusadores, hermanos. Como Francisco.

Oración

Jesucristo, Señor y hermano nuestro.
pon un candado a la puerta de nuestro corazón
para no pensar mal de nadie,
no juzgar,
no sentir mal,
para no suponer ni interpretar mal,
para no invadir el santuario sagrado
de las intenciones.

Señor Jesús, lazo que nos une en fraternidad.
Pon un sello de silencio en nuestra boca
para cerrar el paso a toda murmuración
o comentario desfavorable,
para guardar las confidencias que recibimos
sabiendo que la primera y concreta manera de amor
es guardar silencio.

Siembra en nuestras entrañas
fibras de delicadeza.
Danos un espíritu de cortesía
para reverenciarnos unos a otros
como lo haríamos contigo mismo.
Y danos, al mismo tiempo, la sabiduría
para unir convenientemente esa cortesía
con la confianza fraterna.
Señor Jesucristo,
danos la gracia de respetarnos. Amen.

Epílogo de la carta

“Enseñas mejor lo que más necesitas aprender” (Richard Bach)

Evangelio diario del mes de junio de 2012

1- Mc 11,11-26
2- Mc 11,27-33
3- Mt 28,16-20
4- Mc 12,1-12
5- Mc 12,13-17
6- Mc 12,18-27
7- Mc 12,28b-34
8- Mc 12,35-37
9- Mc 12,38-44
10- Mc 14,12-16.22-26
11- Mt 5,1-12
12- Mt 5,13-16
13- Mt 5,17-19
14- Mt 5,20-26
15- Jn 19,31-37
16- Lc 2,41-51
17- Mc 4,26-34
18- Mt 5,38-42
19- Mt 5,43-48
20- Mt 6,1-6.16-18
21- Mt 6,7-15
22- Mt 6,19-23
23- Mt 6,24-34
24- Lc 1,57-66.80
25- Mt 7,1-5
26- Mt 7,6.12-14
27- Mt 7,15-20
28- Mt 7,21-29
29- Mt 16,13-19
30- Mt 8,5-17