Goazen 2024 Jarri bidean

sábado, 19 de mayo de 2012

Arratiako KT I. txapelketa: hona hemen irabazleak!

Hona hemen irabazleak!

Txikien saila.

Hona hemen formularioa polito bete daben taldeen izenak. Talde bik erantzun danak asmatu dabez eta, hori dala eta, zotz egin dogu irabazlea ebazteko: Bediako txikiak! CD bana eroango dabe talde horretako kideak: Umeen zentzune etxean entzune. Beste guztiek gorra bana oroigarri lez.

Bediako Txikiak                Bedia                 
EUPAJEAK                 Zeanuri               
Ipotxak                          Bedia                 
Lemoa 2. maila            Lemoa               
lemoako mutilak           Lemoa               

Handien saila

Parte hartzerik handiena sail honetan egon da eta hainbat taldek erantzun dabe zuzen eta egoki. Herri bitan esan deuskue oso proba errezak zirela, errezegiak, eta hurrengo urte baten txapelketa egitekotan, itaun gehiago ipinteko mesedez.

Talde guztien artean zotz egin eta talde irabazle bi agertu dira, bakoitzari kartera eta liburu bana oparituko jake. Beste taldeetako kideei gorra bana oroigarri lez.

Irabazleak:

Areatza2 eta Ibiltariak (Igorre)

Beste taldeak:

areatza1                      Areatza              
arteako 4.maila            Artea                  
Bediako Ilargia            Bedia                 
Bediako Izarrak           Bedia                 
BIZKORRAK               Zeanuri               
bostak                          Bedia                 
lemoa 1 maila              Lemoa               
probalekue                   Zeanuri               

Gaztetxoen saila

Hemen ere lehia bizia egon da. Arratiak 9 parrokia ditu Zeanuriko Ipiñako Santiago Apostulua kontuan izanda. Bestela oso polito erantzun dabe talde guztiek. Desenpatea apurtu eta irabazlea ebazteko bertsoari begiratu deutsagu, eta irabazlea izan da: Zeanuriko gaztetxoak! Bakoitzak eroango dau Gontzal Mendibilen CD bana: Neure txiki polita, liburua eta pina. Talde laguntzailearentzat saria: Arratiako hiztegia ale bat.

Beste taldeetako kideek: mendi toailatxo bana, liburua eta pina. Hona nortzuk izan diren:

Disdiratsuak                 Bedia                 
Kanugal I                      Zeanuri               
kanugal II                      Zeanuri               
Tximistak                      Bedia        

Zorionak parte hartzaile guztiei eta talde laguntzaileei.
Sariak talde bakoitzak bere parrokian jaso leiek astelehenetik aurrera!


Hona hemen probak zeintzuk izan diran!

Arratiako KT I. txapelketa txikiak

Arratiako KT I. txapelketa handiak

Arratiako KT I. txapelketa gaztetxoak

 

 95 neska mutil dagoz izena emonda Arratiako KT txapelketan


Gaur arte, 95 neska mutil dagoz izena emonda Internet bidezko Arratiako KT I. txapelketan parte hartzeko. Ia Arratia guztiatik emon dabe izena jolas hezitzaile honetan parte hartzeko. Hona hemen alfabetoaren arabera sailkatuta orain arteko 23 talde partehartzaileen izenak:


Taldearen izenak

Areatza1
Areatza2
ARTEAKO 4. MAILA
Bediako Ilargia
Bediako Izarrak
Bediako Txikiak
BIZKORRAK
bostak
dimeko gazteak
Disdiratsuak

Eupajeak
gaztetxoak
IBILTARIAK
Ipotxak
Kanugal I
KANUGAL II

Lemoa 1. maila
Lemoa 2. maila
Lemoako mutilak
Mitil disdiratsuak
Neska disdiratsuak
probalekue
Tximistak


Talderen baten informazio zuzena ez bada heldu, edo belu bazabiz, idatzi hona: arratiaelizaabilduagmailpuntucom

Arratiako KT I. txapelketa arratia.TKn

Arratiako Elizak Arratiako herri arteko Internet bidezko Katekesi Txapelketa eratu dau bertako parrokien artean katekesi gaiak jolas moduan lantzeko.

Partehartzea taldeka izango da. Katekesiko umeak hiru eta bost lagun bitarteko taldeak eratuko dabez eta, pertsona heldu baten laguntzaz (guraso zein katekistea), izena emongo dabe maiatzaren 5a baino lehen www.arratia.tk blogean eskegita dagoan izen emote orria osorik beteta.

Parte hartzaileak hiru kategoriotan banatuko dira:

-Txikiak, 1. eta 2. mailakoak
-Handiak, 3. eta 4. mailakoak.
-Jaunartze ostekoak, lehen jaunartzea hartuta daukienak.

Proba errezak izango dira, katekesian azaltzen diren gaiak kontuan hartuta, herriko parrokiko gauzak, eta parte hartzaileen neurrira.

Egun seinalatu batean, maiatzaren 11ko arrastiko 5etatik maiatzaren 12ko bostak arte, probak eskegita agertuko dira Arratiako parrokien orrian eta taldeek 24 ordu izango dabez erantzunak aurkitu eta artez bialtzeko formulario baten bidez.

Sariak: Kategoria bakoitzeko irabazleek txango bat Bilbora, Begoña bisitatuz, txokolatadea eta oroigarriak.

Sartu www.arratia.tk blogean eta bete eta bialdu izen emote orria maiatzaren 5a baino lehen.

Anima zaitez!


Las parroquias de Arratia han organizado un campeonato de KT entre pueblos con el objeto de trabajar los temas de forma festiva.

La participación será por grupos formados por tres, cuatro o cinco miembros, acompañados por un acompañante adulto (padre, madre o catequista), que se anotarán en la hoja de inscripción en el blog de la Iglesia de Arratia www.arratia.tk antes del 5 de mayo.

Los participantes se organizarán en tres categorías:

-Pequeños, cursos 1. y 2. de kt
-Mayores, cursos 3. y 4. de kt
-Post comunión, los chavales que ya han celebrado al primera comunión.

Las pruebas serán muy fáciles, teniendo en cuenta los temas de kt y la visa de la parroquia, según el nivel de los participantes.

Desde el 11 de mayo a las cinco de la tarde hasta el 12 de mayo a  la misma hora, las preguntas estarán expuestas en la web de la Iglesia de Arratia y los grupos tendrán 24 horas para enviar las respuestas mediante un formulario.
                                                                                   
Premios: Los ganadores de cada categoría irán de excursión a Bilbao, visitarán Begoña, tendrán una chocolatada y recuerdos.


Entra en www.arratia.tk y rellena la ficha de inscripción antes del 5 de mayo.

¡Enrédate con nosotros!

Laguntzaileak Colaboran: Bizkaia Irratia