Welcome to Gernikaldea 2023/24

miércoles, 23 de mayo de 2012

Arteako San Martin ermitea gaztetuta daukagu


“500 urte daukan ermitea gaztetuta daukagu orain” esan euskun Arratiako Arteako San Martin auzoko lagun batek gaur egun zaharbarriturik dagoen eraikin hau mirestuz. Urratsez urrats, inoiz baino apain eta ederrako ikusi daiteke orain San Martin bere etxetxoan.

            Lehen fasean eraikin multzo osoaren kubierta edo teilatua aldatu zan. Kontuan hartu behar dogun hau dala Arratia osoan ermitea, seroraren etxea eta korta, hiru atalak teilatu bakarraren azpian dagozala. Azken hilabeteotan bigarren faseari ekin jako, zaharbarrituz ormetako pinturak, erretaula, hiru ateak eta zorua.
100.000 euro inguruko aurrekontu bategaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Arteako Udalaren eta Arteako parrokiaren artean jarrita, mende batzutan gaztetu da San Martin eta San Antolin santuei eskeinitako harribitxi hau.
Lehen faseak 49.956 euro behar izan zituan multzo osoaren teilatua aldatzeko: ermitearen, seroraren etxearen eta kortaren teilatua.
Bigarren faseak 51.334 euro ditu aurrekontu moduan, ermita barruko zaharbarritzea egiteko eskainiak: ormetako pinturak, erretaula, altarea, zoruko ohola aldatzea, hiru ateak, ormen zarpiatzea eta errataulako zerua.
Arrazoi ekonomikoengaitik ermita barruko alboko eta atzeko ormak pintatu barik geratu dira. Era berean zehaztuteko geratu da zere gin seroraren etxea, korta eta lastategiagaz, egunen baten horreek ere barritu ahal izateko.
Ermita hau gotiko errenazentista sasoiko emoitza bikain bat. Ondoren seroraren etxebizitza gehitu jakon, 1704. urtean Maria de Urube andrea bizi zela bertan.
1753. urtean enkargatu ziran Elorrion erretaulako irudi biak, San Martin gotzaia eta San Antolin, sasoiko 314 erreal ordainduz.
Auzokoek harrituta dagoz ormetan egin dan lan zehatzagaz. Beti ezagutu dabez kareaz zuritutako ormak. Oraintxe konturatu dira jatorrizko kolore bizi alaiekin, mendeetan estalduta egon direnak. Eurentzako harrigarri egiten jakez ormetako eta erretaulako zeruaren jatorrizko margoen bizitasun deigarri eta nabarmena.
Hantxe. Bere arboladian gordeta, zuhaitzez inguraturik, begi bistan ditu Gaztela eta Bilbo arteko bide zaharra, Zeberio eta Orozko ibarretara doazen bide gurutzearen ondoan. Hantxe dago zain San Martinen debotoa eta Arratiako historia eta arte zalearen zain. Bisiteak pena merezi dau, ez dau inor indiferente itxiko.





 

La ermita de San Martín de Artea
reluce como nueva


“Una ermita de 500 años que parece nueva” nos decía un vecino del barrio de San Martín en Artea, Arratia, al visitar la multisecular ermita hoy restaurada. Y no exageraba. Paso a paso, la ermita luce hoy como en sus mejores tiempos.
Si en una primera fase se acometió la restauración de todo el tejado común del singular conjunto arratiano (ermita más casa de la serora y cuadra), estos últimos meses se han restaurado las pinturas murales, el retablo, las puertas de acceso y el suelo.
Con un presupuesto de unos 100.000 euros, aportados entre la Diputación Foral de Bizkaia, el Ayuntamiento de Artea y la parroquia, la ermita dedicada  a San Martín y San Antolín ha rejuvenecido cientos de años.
En una primera fase se destinaron 49.956 euros a la sustitución de la cubierta de todo el conjunto (ermita, vivienda y cuadra con pajar).
La segunda fase está calculada en un importe de 51.334 euros destinados a la restauración interior: pinturas murales, retablo, altar, enseres, sustitución de tarima de solado, puertas, raseo de paredes y bóveda del retablo.
Por motivos económicos, están pendientes de pintar las paredes laterales y del fondo del interior de la ermita y queda por determinar qué hacer con la casa de la serora, con la cuadra y el pajar, para saber cómo encarar su reconstrucción algún día.
La ermita es un bello ejemplar gótico-renacentista, a la cual posteriormente se añadió una vivienda para serora que ya aparece registrada en 1704, habitada por María de Urube.
En 1753 se encargaron las tallas del retablo, imágenes de San Martín obispo y San Antolín, en Elorrio, a un costo de 314 reales.
El minucioso trabajo sobre la pinturas murales tapadas durante años por capas de cal, han sacado a la luz los cálidos y vivos colores originales. Mucha gente admirará por primera vez la alegría de los tonos originales de las pinturas de la pared o el cielo del retablillo.
Desde lo alto de su promontorio, protegida entre árboles, a la vera de los caminos hacia Zeanuri, Orozko, Zeberio y Arantzazu, la ermita espera la visita de vecinos del valle y de la anteiglesia. El visitante curioso y amante del arte y la historia de nuestro valle no regresará defraudado por la visita.