Jesusen hitza

domingo, 28 de mayo de 2023

Mendekoste Bigilia Foruan UP Gernikaldea 10 años y vigilia de Pentecostés

 


Zorionak! Jesusen Espiritua gugan dago. Zorionak, 10 urte bete ditu Gernikaldeko Pastoral Barrutiak. 10 urte bere gora beherakaz. Errezagoa da desegitea, eraikitzea baino.

                                                    Forua &  Busturiako korua

Hasieran ilusinoagaz, gero nora ezean.

Zubia berregin behar dogu. Zubiak sinodo erara. Horixe da Aita Santuaren deia.

Sinodoa: escuchar, dialogar, discernir.

Entzun alkarri, desbardinari, besteari. Alkarrizketa sakona, zintzoa, aurrez aurre, tranpa eta atajo bakoa. Bereizmena. Aukeratzeko onena, ebanjelikoena.

Sinodoa bada etxea, kontseilua da harria. Sinodoa bada bidea, kontseilua da pausua.

                                                            Foruko parrokia

Sinodoa Espiritu Santuaren argipean. Gernika eta herritxoak. Abade, moja eta laikoak. Alkarteak, ikastetxeak eta parrokiak.

Eleiz eredu bi dira gure artean. Nortasuna azpimarratzen dauan Eleizea. Eta presentzia azpimarratzen dauena. Sinodoa, bioi dagokigu. Batzuei zein besteei. Eta sensibilidade biak alkarregaz ibiltzea, horixe da erronka.

Espiritu Santuak lagundu egingo deusku, argia emon. Baina guri dagokigu lan egitea. Herriaren alde, beste herriekaz elkar lanean. Zubigile izan ala zubiak apurtu. Zubiaren alde egin daigun beti!

 


Zorionak! El Espíritu de Jesús está en nosotros. Zorionak, 10 años ha cumplido la Unidad Pastoral de Gernikaldea. 10 años con sus altos y bajos. Es más fácil deshacer que construir.

Al comienzo con ilusión, luego con dudas.

Debemos renovar el puente. Un puente con estilo de sínodo. Esa es la invitación del Santo Padre.

Sinodoa: entzutea, berba egitea, bereiztea.

Escuchar mutuamente, al otro, al diferente. Diálogo profundo, sincero, presencial, sin trampas ni atajos. Discernimiento para llegar a lo mejor, a lo más evangélico.



Si el sínodo es la casa, el consejo es la piedra. Si el sínodo es el camino, el consejo es el paso.

Sínodo a la luz del Espíritu Santo. Gernika y sus pueblos. Curas, religiosas y laicos. Comunidades, colegios y parroquias.

Conviven en nuestra Unidad pastoral dos modelos eclesiales. Uno que subraya la identidad. El otro subraya la presencia. El estilo sinodal nos corresponde a ambos modelos. Y caminar juntas ambas sensibilidades, ahí está el reto.

                                                              Orma sendoak ala ate zabalik?

El Espíritu Santo nos ilumina. Pero nosotros tenemos que hacer trabajo. Por nuestro pueblo, colaborando con los otros pueblos. Ser constructor de puentes o romperlos. Trabajemos siempre por crear puentes.

 

 






1 comentario:

Anónimo dijo...

Mendekoste egunean azpimarratu behar dena da,nire ustez,batasunaren eta egiaren Espirituaren arabera bizi behar dogula,eta Espirituari eskatu behar diogula argi gaitzala eta lagun diezagula geure egia jarraitzeko ametsari aurre egiten,Eleizak erakutsi digun Kristoren egia gugan hartzeko gai izan gaitezen.
Koloreetako zapiak,ereduak...batasunaren eta egiaren Espirituarekin bat datoz?
Gizonak Jaunaren tokia hartu nahi duenean batzuk besteen kontra jartzea besterik ez da lortzen.Ostera,Jaunaren egia jarraitzen dugunean,Espirituaren indarra jasotzeko prest jartzen gara,eta honek lotzen eta eusten gaitu.